Istripu-Aseguruak

person
Ezusteko batek dena alda dezake segundotan. Babestu zure eta zure familiaren finantza-egonkortasuna gehien behar duzunean babestuko zaituen istripu-aseguru batekin. Gaur pauso txiki bat emanez gero, bihar kezka handiak saihestuko dituzu.

Zure Istripu-aseguruaren abantailak

world
Mundu osoko estaldura eguneko 24 orduetan.
travel
Lanbidea edozein dela ere, egiten dituzun bidaiak eta egiten duzun kirola estaltzen dizkizu.
account
Multiaseguru kontuarekin, zure aseguruaren ordainketa hileko bihur dezakezu*, 12 hilabetetan, kosturik gabe (UTB: 0%)*.

Zergatik kontratatu Istripu-Aseguru bat?

  1. Istripuagatiko ustekabeetarako laguntza ekonomikoa, zuretzat eta zure familiarentzat

  2. Eguneko 24 ordutan eta munduko edozein lekutan istripuetarako estaldura edukitzeak ematen duen lasaitasuna

  3. Zure lanbidea eta egiten dituzun bidaia eta kirola edozein izanik ere, zure beharretara egokituko gatzaizkizu.

  4. Zure beharrak edozein izanik ere, zure asegurua egokitzeko malgutasuna eskaintzen dizugu

  5. Izendatu nahi duzun pertsona onuradun gisa zuk erabakitzen duzunean.

Zer Istripu-Aseguru aukeratuko zenuke?

Zure egoera pertsonalaren eta nahi duzun babes-mailaren arabera.

Ohiko galderak

Kanpoko gertaera baten zuzeneko ekintzaren ondoriozko edozein gorputz-lesio, bat-batekoa, bortitza eta aseguratuaren borondatetik kanpokoa.

Munduko edozein lekutan eta eguneko 24 orduetan gertatutako edozein istripu-mota estaltzen du, 24 ordu x 365 eguneko estaldura.

Bizitza-aseguruetan bezala, istripu-aseguruetan ere, zeuk erabakitzen duzu nor izendatu aseguruen onuradun gisa, hau da, gertaera iritsitakoan kontratatutako bermearen zenbatekoa ordaintzea nahi duzun pertsona. Amortizatzeko dagoen zenbatekoan mailegu bat hitzartuta duzun bankua ere izendatu daiteke lehentasunezko onuradun, eta bigarren mailako onuradun, berriz, zuk aukeratzen duzun pertsona.

Bai, ordainketa zatikatu dezakezu. Istripu-aseguruek urteko prima bat dute, baina zure erosotasunerako ordainketa zatika dezakezu. Orain, gainera, 12 ordainketa erosotan eta inolako kosturik gabe Multiaseguru Kontuarekin.

* Multiaseguru kontua aseguru-polizen primen ordainketa geroratzeko aukera ematen duen produktua da, poliza horiek hileko 12 kuota berdinetan ordain daitezen. Kuota horiei ez zaie interes edo komisio gehigarririk aplikatuko, eta UTB % 0koa izango da. Aseguru-polizak Multiaseguru kontu honi lotu ahal izango zaizkio kontratatzen diren unean bertan, edo geroago, berritzen diren unean. Multiseguru kontua kreditu-txartel birtualaren modalitate bat da, eta behean zehazten diren aseguruen polizetako primak ordaintzeko baino ezin da erabili. Kreditu-txartel birtual hori emateko, Entitateak aldez aurretik onartu beharko du, bere arrisku-politikaren arabera. Multiaseguru Kontua Seguros Lagun Aro eta Seguros Lagun Aro Vida SAren polizetako primak geroratzeko baino ezin da erabili, Caja Laboral BancaSegurosen bitartekaritzapean. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi Multiseguru kontuaren fitxa handitua. Adibidea: 12 hilabetetan % 0ko urteko interes-tasa nominalean ordaindu beharreko 600 €-ko polizan, zordundutako guztizko zenbatekoa 600 €-koa izango da, 50 euroko hileko kuotetan; ondoriozko UTB % 0 izango da. IFK-zk. B 75060988 duen eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatuta dagoen Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako aseguruak. Arriskuaren aseguratzailea: Seguros Lagun Aro, S.A. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna, indarreko legediaren arabera estaliak. Gainerako aseguratzaileak kontsultatzeko klikatu hemen