Beti dago zentzua ematen digun zerbait. Egiten dugunari zentzua ematen diona. Egin egin behar delako
egiten duzu, ala horretan sinesten duzulako? Hor dago aldea. Sinesten duzu jasotakoa baino mundu hobea
utzi behar dela? Sinesten dugun horixe gara. Sinesten dut elkartasuna bakartasuna baino hobea dela.
Sinesten dut elkarlana aurrera egiteko modurik onena dela. Partekatzeak aberastu egiten gaituela. Badute
etorkizunik nire herriak, zure negozioak eta gure lanak, horietan sinesten ez badugu? Sinesten dut gure
diruak gauzak aldatzeko ahalmena duela. Sinesten dut irabaziak berriro inbertitu behar direla, gure
gizartea hobetzeko. Badu zentzurik inplikatzeak, horretan irmoki sinesten ez baduzu? Sinesten dut
egunero dugula hori erakusteko aukera. 1.200.000 pertsonako taldea gara, eta sinesten dugu badela banka
egiteko beste modu bat.
Eta zuk, zertan sinesten duzu?
1.200.000 pertsonako mugimendua gara —LABORAL Kutxako bazkide eta bezeroak—, eta sinesten dugu jasotakoa baino mundu hobea utzi behar dela.
Sinesten dugu bankuek eragile izan behar dutela gizarte-eraldaketan, eta mundua alda dezaketela. Gizartearen zerbitzura gaude. Eta gure konpromisoa da enpresa egiteko moduaren bidez gizartea eraldatzea.
Kooperatiba bat gara, bazkide-talde bat, eta sinesten dugu gure lurraldea sustatzeko jaio ginela.