Mugikor-Alerta Zerbitzua

Jasoko dituzun mezu motak

SEGURTASUN mezuak jasoko dituzu honako egoera hauetan:

  • Zure txartelarekin atzerrian edo Interneten egindako erosketak 100 €-tik gorakoak direnean
  • Gainontzeko saltokietan zure txartelarekin egindako erosketak 300 €-tik gorakoak direnean
  • Kutxazainetan 300 € baino gehiago ateratzean edo atzerrian 100 € baino gehiago ateratzean
  • Online Banka bidez 1000 €-tik gorako transferentziak egitean edo egiten saiatzean
  • Kutxazainetan 300 €-tik gorako transferentziak egitean


INFORMAZIO mezuak jasoko dituzu hauen berri emateko:

  • Soldata edo pentsioa jaso duzula (200 €-tik gora) Berria
  • Ordainagiri bat ordaindu ahal ezingo duzula, hori kargatu baino egun bat lehenago. Berria
  • Saldo txikia izateagatik, ordainagiriak eta txekeak ordaindu gabe dituzula.
  • Zure kontuan 120 €-ko edo gehiagoko ordainagiri bat edo gehiago kargatzen denean. Berria
  • Zure txartelaren mugaren % 80 agortu duzula, muga handitzeko aukera izan dezazun.
  • Zure kreditu-txartelen muga gainditu duzula.
  • Zure txartelekin kontsumitutako zenbatekoa laster fakturatuko dugula.
  • Zure txartelak noiz berrituko diren. Jakinarazpena 10 egun lehenago jasoko duzu.
  • Kontuan saldo-falta duzula.
  • Baloreak salerosteko agindua erabat edo partzialki burutu dela.
  • Baloreak salerosteko agindua baliogabetu egin dela, epea amaitu delako.
  • Alerta Meterologikoak: Haizea, ekaitza, elurra, euria eta muturreko tenperaturak direla-eta zure etxe inguruan alerta laranja edo gorririk baldin badago, 24/48 orduko aurrerapenez iritsiko zaizu alerta (Seguros Lagun Aron etxe- edo auto-asegurua duten bezeroentzat). Berria

Zerbitzua DOAKOA da GAZTE, PLUS eta SUPER LK kontuak dituzten bezeroentzat. Gainerako kontuetarako, lehenengo 6 hilabeteak DOAKOAK izango dira, eta gero, 3 €/ seihileko kostua izango du.

Push notifikazioak
JASO ALERTAK Laboral Kutxaren APPan

SMS bidez jasotzeaz gain, Laboral Kutxaren Online Bankaren Appean PUSH jakinarazpenen bidez ere jaso ahal izango dituzu mezuak.

Jakinarazpen horiek jasotzen hasteko:

  1. Deskargatu Laboral Kutxaren Appa
  2. Eta Online Banka Appean erabiltzaile gisa identifikatu ondoren, lehenengo pantailan onartzen du Push jakinarazpenen harrera.
  3. Dagoeneko Online Banka Appa erabiltzen baduzu, Push jakinarazpenak aktibatu ahal izango dituzu Apparen Ezarpenak atalean.

Ohiko Galderak

Laboral Kutxaren edozein bulego edo kutxazainetan alertak jaso nahi dituzun mugikorraren zenbakia alda dezakezu.

Alertak jasotzeko ordu-tarte lehenetsia 09:00etatik 23:00etara da, baina Online Bankan edo bulegoan pertsonalizatu daitezke. Ordutegi horretatik kanpo, segurtasun-alertak baino ez dituzu jasoko.

Baliteke mugikorra edo operadorea Laboral Kutxatik bidaltzen ditugun SMSak blokeatzen aritzea. Saiatu mugikorra itzaltzen eta berriro pizten. Arazoak bere horretan jarraitzen badu, jarri gurekin harremanetan Telebankara deituta 900 929 029

Alertak jasotzeko ordu-tarte lehenetsia 09:00etatik 23:00etara da, baina Online Bankan edo bulegoan pertsonalizatu daitezke.

Zure Online Bankan edo bulegoan honako hau egin dezakezu:

- Alertak aktibatzea eta desaktibatzea
- Alerta aktibatzen duten zenbateko batzuk aldatzea
- Informazio-alertak zein ordu-tartean jaso nahi dituzun aldatzea
- Zordunketa-kontua aldatzea

  • TXARTEL bidezko eragiketekin lotutakoak:

Txartela blokeatu dezakezu 217377 zenbakira SMS bat bidaliz BLK testuarekin, SMSa jaso bezain laster.

Kasu horietan, alerta aktibatu duen eragiketa ez da ezeztatuko. Bulego batera joan beharko duzu operazioa salatzera.

  • ONLINE BANKAKO eragiketekin lotutakoak:

Online Banka blokeatu dezakezu 217377 zenbakira SMS bat bidaliz BLI testuarekin, SMSa jaso bezain laster.

Online Banka blokeatzeko SMSa bidaltzen baduzu eta alerta horren jatorria beste entitate bateko kontu batean abonatutako transferentzia bat izan bada, eragiketa ezeztatu egingo da. Transferentzia Laboral Kutxaren kontu batera egin bada, unean uneko ordainketa xede-kontuan egiten denez, atzera-egite kudeaketa eskatu beharko duzu bulegoan edo Telebanka 900 929 029.

Doan proba dezakezu zerbitzua 6 hilabetez; gero, kostua 3 €/seihileko izango da (5 €/seihileko autonomoentzat).