Bihurtu LABORAL Kutxako bezero!

1 / 6
Zenbaki horrek produktuaren arriskua adierazten du: 1/6 zenbakiak arriskurik txikiena adierazten du eta 6/6 zenbakiak handiena.

Hasi aurretik, zein da zure adina?

Orain, aukeratu gehien interesatzen zaizun produktu paketea:

Produktu bakoitzak zer hartzen duen bere baitan azalduko dizugu

Online Kontua + GO! Txartela

  • Komisiorik eta baldintzarik gabeko kontua (% 0ko ITNa eta % 0ko UTBa).
  • Online transferentziak doan.
  • Zordunketa- edo kreditu-txartela, jaulkipen- eta mantentze-komisiorik gabe, kontuaren titularrentzat.
  • Alerta-zerbitzua doan.
  • GO! Txartela, komisiorik gabe:
    • Ez du komisiorik Estatu osoko 10.000 kutxazain baino gehiagotan, dirua zordunketa bidez ateratzen baduzu.
    • Ez du komisiorik, LABORAL Kutxaren aldetik, atzerriko kutxazainetan, dirua zordunketa bidez ateratzen baduzu.
    • Ez du komisiorik dibisa aldatzeagatik.

Boost Aurrezki Kontua

  • % 3ko UTBko errentagarritasuna.
  • Zeuk erabakiko duzu nola eta zenbat aurreztu, hilean 1.000 €-ra arte.
  • Dirua nahi duzunean aterako duzu.
  • Komisiorik gabe.

Ongietorri Gordailua

  • % 2,50eko UTBko errentagarritasuna, bezero egiteagatik besterik gabe.
  • % 3ko UTBko errentagarritasuna, hilean gutxienez 50 €-ko ordainketak egiten badituzu zure Online Kontuan.
  • Gordailuaren gehieneko zenbatekoa: 25.000 €.

(1) Online Bankaren bidez bakarrik ireki daiteke. MANTENTZE-KOMISIORIK GABE (% 0ko ITNa eta % 0ko UTBa urte batean 1.000 € konstanteko eguneroko saldorako kalkulatuak). ONLINE TRANSFERENTZIAK DOAN, bai nazionalak eta bai Europar Batasuneko herrialdeen artekoak, betiere 50.000 €-tik beherakoak eta eurotan badira. ALERTA-ZERBITZUA DOAN, betiere zerbitzua Online Kontu batean helbideratua badago. 29 urtetik beherakoentzako txartela, jaulkipen- eta mantentze-komisiorik gabe. Dirua ateratzeagatiko komisiorik gabe. Zure probintzian, LABORAL Kutxaren kutxazain-sarea duzu; zure probintziatik kanpo, berriz, entitate hauetako kutxazainak: Caja Rural, Cajamar, Bankinter, Caja de Ingenieros, Cashzone, Deutsche Bank, Arquia Banca, Euro Automatic Cash eta Euronet WorldWide. LABORAL Kutxak ez du komisiorik kobratuko atzerriko kutxazainetan. Kutxazainaren jabeak komisio bat ezar lezake LABORAL Kutxarena ez den kutxazain bat erabiltzeagatik. Abantaila guztiez baliatzeko, LABORAL Kutxaren bezero izan behar duzu, 14 eta 29 urte bitartekoa (biak barne), eta Bizum aktibatuta eduki behar duzu entitatearekin. 29 urtetik gorakoentzako zordunketa-txartela: kontu-mota horretan helbideratutako zordunketa-txartelen titularrek ez dute kuotarik ordaindu beharko.(2) % 3ko UTBko aurrezki-kontua. Hilean kontuan sar daitekeen gehieneko zenbatekoa: 1.000 €. Adibidea: kontua 2026-07-01ean irekitzen baduzu eta urtebetez hil bakoitzeko lehen egunean 500 € sartzen badituzu, aldi horretan guztira 6.000 € metatuko dituzu, eta beste 78,21 € garbi interesetan. Adibideko interesak kalkulatzeko, % 2,96ko ITNko / % 3ko UTBko interes-tasa aplikatu zaio gordailuan metatutako zenbatekoari, eta egungo araudi fiskalaren arabera dagokion atxikipena ezarri zaio (% 19). Interes gordina: 96,56 €. Interes garbia: 78,21 €. Interes hartzekodunak egunero kalkulatzen dira balorazio-daten arabera, eta kontu horretan bertan ordainduko dira, hileko epealdiaren azken egunean. (3) Gehieneko zenbatekoa: 25.000 €. Bezero berrientzat bakarrik balio du, eta bezero bakoitzak gordailu bat izango du gehienez. Gordailuaren kontrataziotik kanpo geratzen dira azken 12 hilabeteetan bezero izan diren pertsonak. Gordailu-eskaerak hilabete naturaletan metatuko dira kontratazio-aldian (ekaina, uztaila eta abuztua), hau da, gordailua kontrata daitekeen hilabeteetan, eta hurrengo hilaren 10ean formalizatuko dira automatikoki, betiere helbideratze-kontuak formalizazio-datan nahikoa saldo badu; kontratuan adieraziko dena. Adibidez, uztailaren 25ean egindako eskaera bat abuztuaren 10ean formalizatuko litzateke. Adibide adierazgarria: 25.000 €-ko gordailurako, hilean gutxienez 50 €-ko ordainketak egiten badituzu zure Online Kontuan (helbideratutako etxeko ordainagiriak eta saltokietan txartel, mugikor edo Bizum bidez egindako erosketak barne) gordailua indarrean dagoen bitartean: % 3ko ITNa / % 3ko UTBa, interes gordinak: 750 €, interes garbiak: 607,50 €; zenbateko bererako, baldintzak bete gabe: % 2,50eko ITNa / % 2,50eko UTBa, interes gordinak: 625 €, interes garbiak 506,25 €. Interesak muga-egunean likidatuko dira. Kontratu hau automatikoki ezereztuko da mugaegunean, eta sortutako zenbatekoa eta sortutako interesak euskarri-kontuan ordainduko dira. Lotutako gordailua edozein unetan ezereztu ahal izango duzu erabat. Kasu horretan, printzipalaren gainean % 4ko kenkaria aplikatuko da urtean, ezerezte-dataren eta hitzartutako epemugaren artean dagoen eperako, eta kenkari horrek ezingo du inolaz ere sortutako interesen zenbatekoa gainditu. Eskaintza honek 2026ko ekainaren 15etik abuztuaren 31ra arte balio du.