Ziurtatu zure ongizatea eta zure komunitatearena
Zure etxebizitza birgaitu
Inbertitu efizientzian.
Etxebizitza efizienteago batek bizitza hobetuko dizue zuri eta zure ingurukoei.
Azken aldian ikasi dugunez, etxebizitza egoera onean izatea funtsezkoa da gure bizi-kalitateari begira, eta, gainera, onurak dakartza ekonomian, gizartean eta ingurumenean.
Etxebizitzaren birgaitze energetikoari esker:
- Planetaren jasangarritasuna hobetu egiten da, askoz energia-baliabide gutxiago kontsumitzen baitu.
- Etxebizitzaren balioak gora egiten du; birgaitutako eraikinen merkatu-prezioa obra egin aurrekoa baino handiagoa da.
- Administrazio publikoek (Europako funtsen finantzaketarekin) emango dituzten dirulaguntza handien eta kenkari fiskalen bidez, lanen kostu garbiak asko murriztuko dira.
Horregatik, LABORAL Kutxatik honako zerbitzu hauek baliatzeko aukera ematen dizugu:
- Birgaitzeko proiektua eta obra zuzendaritza.
- Eskuragarri dauden dirulaguntzen eta kenkari fiskalen simulagailua.
- Birgaitze-obren dirulaguntzak kudeatzea eta PFEZeko kenkarietarako dokumentazioa biltzea.
- Birgaitze-obretarako finantzaketa.
- Etxebizitza- eta Erkidego-asegurua.
Zure kasurako zer laguntza dauden eskuragarri jakin nahi baduzu, eta zure etxebizitzan egin daitezkeen hobekuntzen diagnostikoa egin nahi baduzu, sartu gure simulagailuan eta ezagutu nola lagun diezazukegun.
Hobekuntza horien plan ekonomikoarekin batera, gutxi gorabeherako kostuak, zuzeneko laguntzak, zerga-abantailak eta finantzaketa-aukerak sartuko ditugu.
Mailegu-hartzaile bakarra Jabeen Erkidegoa bera da.
- Finantzaketa eskatzeko behar den gutxieneko quoruma jabetza horizontalaren legeak ezarritakoa izango da.
- Jabearen erantzukizuna ordaindu gabeko zenbatekoan dagokion kuotara mugatzen da.
ERANTZUTEKO EPEA: 72 ordu baliodun, dokumentazio osoa aurkezten denetik.
Dirulaguntza duten obrak
Dirulaguntzaren aurrerakin-mailegua.
- Zenbatekoa: Dirulaguntzaren % 100 arte.
- Epea: Bi urte.
- Guztizko amortizazioa dirulaguntza jasotzean.
Erkidegoari geratzen zaion mailegua.
- Zenbatekoa: Inbertsioaren eta dirulaguntzaren arteko aldearen % 100era arte.
- Epea: 12 urtera arte, 24 hilabeteko hasierako kapital gabealdia izateko aukerarekin.
Dirulaguntzarik gabeko obrak
- Zenbatekoa: 15.000 € arte jabe bakoitzeko
- Epea: 10 urtera arte, 12 hilabeteko hasierako gabealdia izateko aukerarekin.
HELBURU JASANGARRIAK:
EKO ETXEBIZITZA
Etxebizitza babestua:
- Dagokion Autonomia Erkidegoko Etxebizitza Departamentuak jarduketa babestu edo babesgarri gisa kalifikatutako obrak.
Irisgarritasuna
- Igogailuak eta eskailerak gainditzeko eserlekuak instalatzea.
- Etxebizitzetan arkitektura-oztopoak ezabatzea, horrela 110 cm-ko gutxieneko zabalerako pasilloak, 80 cm-ko gutxieneko zabalerako sarrerak eta ate lerragarriak edukitzeko. Espazio bizigarria handitzea.
- Bainugelak birgaitzea (dutxa lurraren arrasean).
- Sukaldean ke-detektagailuak eta/edo suteen aurkako sistemak instalatzea.
Eraginkortasun energetikoa:
- Leihoak aldatzea eta lehengoen lekuan prestazio altuko leiho berriak jartzea, hau da, hermetikotasun-, iragazgaitasun- eta isolamendu-bermearekin, etxebizitzaren berokuntza- eta/edo hozte-beharra gutxienez % 7 murriztuko dutenak.
- Birgaitze energetikoko obrak, etxebizitzan berriztagarria ez den energia primarioaren kontsumoa hobetzeko, hau da, lehen mailako energia ez-berriztagarriaren kontsumoaren adierazlea gutxienez ehuneko 30 murrizten denean, edo etxebizitzaren kalifikazio energetikoa hobetzen denean "A" edo "B" maila energetikoa lortzeko.
- Eguzki-panelen instalazioa.
- Berokuntza-galdararen lekuan kondentsazio-galdara itxia jartzea.
- Etxeko ur berorako instalazioaren ordez aerotermia-, geotermia- edo biomasa-ekipamendua jartzea.
- A edo B etiketadun etxetresna elektrikoak (betiere etiketa 2021eko martxoaren 1aren ondorenekoa izanez gero).
Kontsultatu zure bulegoan
Interesa dakizuke
Aurreztu etxearen birgaitzean