Jabekideen Erkidegoentzako Aseguruak

Zergatik kontratatu Erkidegoen-Asegurua?

  • Polizaren barruan erkidegoarentzako balio handiko zerbitzu teknikoak sartuta daudelako: diru-laguntzen kudeaketa, araudi-aholkularitza, Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa gehitzeko aukera, etab.

  • Kudeaketa bizkorragoa delako; izan ere, aseguru-konpainia bakar batek hartzen du parte zenbait etxebizitzari eragiten dieten ezbeharretan, eta horrek konponbidea bizkorragoa izaten laguntzen du.

  • Jabeen erkidegoko Presidentearen eta zuzendaritza-batzordeko gainerako kideen erantzukizun zibila estaltzen duelako.

  • Katastroaren datu ofizialetan oinarritzen garelako higiezinaren inguruan aholkularitza egokia eskaintzeko.

  • Zuzeneko estaldura izango duzulako erkidegoaren instalazioari eragiten dion ezbehar baten aurrean eta/edo horrek eragindako kalteei dagokienez.

  • Aseguruetan espezialista diren gestoreen taldea dugulako, eta zure erkidegoarentzat aukerarik onena bilatzen lagunduko dizutelako.

Zer estaldura ditu?

Aseguru honek hainbat arrisku estaltzen ditu, besteak beste:

  • Suteak eragindako kalteak

  • Ekintza bandalikoak

  • Urak eragindako kalteak

  • Tximistek eragindako kalteak

  • Leherketak eragindako kalteak

Erkidegoaren eta jabeen erantzukizun zibilaren estaldura ere barne hartzen du.

Zer estaldura gehitu ditzaket?

Aukerako estaldura batzuk hauek dira:

  • Ordaindu gabeko kuoten erreklamazioa

  • Higiezinaren balio estetikoaren galera (gune komunak)

  • Lorategiak hondatzea

Erkidegoen-Aseguruaren modalitateak

COMPLET

Edozein ezustekoren aurrean, babes zabalagoa.

Gehiago jakin

Ohiko galderak

Interesa dakizuke

Etxebizitzak birgaitzeko finantzaketa

Ezagutu zer laguntza eta kenkari dituzun eta zer finantzaketa behar duzun.

Gehiago jakin

* Erkidego Aseguruen kontratazio berrietarako balio du eskaintzak, betiere 2026ko irailaren 7tik abenduaren 31ra bitartean egiten badira, biak barne. 100 € itzuliko zaizkie Erkidego Aseguruaren poliza berriei, 2026-09-07tik 2026-12-31ra bitartean kontratatzen badira eta prima 800 €-tik gorakoa bada. Ikusi oinarriak. Aseguru hauen bitartekaria Caja Laboral Bancaseguros SLU da, banka-aseguruetako operadore lotetsia, eta Administrazio Erregistro Berezian inskribatuta dago, OV-0072 klabearekin. Arriskuaren aseguratzailea: Mutua de Propietarios Seguros y Reaseguros. Erantzukizun zibila eta finantza-ahalmena estalita ditu, indarrean dagoen legeriaren arabera. Kontsultatu aseguratzaileak hemen: aseguruak.laboralkutxa.com.