Bizikleta eta patinete elektrikoaren asegurua

Mugitzeko eta seguru egoteko modu berriak daude

Erantzukizun Zibilari eta Ibilgailu Motordunen Zirkulazio Aseguruari buruzko 05/2025 Lege berrian adierazitako patineteek berariazko asegurua kontratatu behar dute zirkulazioko nahitaezko Erantzukizun Zibila estaltzeko.

Kontuan izan asegururik gabe ezingo duzula legalki zirkulatu, eta asegurua kontratatzeko beharrezkoa dela aldez aurretik DGTan erregistratzea zure patinetea.

Kontratazioa erraza da: zure ohiko bulegoan edo telefonoz (946 468 888).

Lege berria, betebehar berriak

2026ko urtarrilaren 2an zirkulazio lege berria indarrean sartu zenetik, patinete elektrikoak Ibilgailu Pertsonal Arintzat IPA hartzen dira, eta hemendik aurrera betebehar berriak dituzte zirkulatu ahal izateko. Laburbilduz, hau egin beharko duzu:

Notak
Izen ematea

DGTren ibilgailuen erregistroan inskribatzea

Eskuak
Entzukizun Zibila

Erantzukizun Zibileko derrigorrezko aseguru bat kontratatzea

Ziurtagiria
Zirkulazio-ziurtagiria

Zirkulazio-ziurtagiria lortzea

Alerta
Legea betetzea

Legea ez betetzeak 800 euro arteko isunak ekar ditzake

Nola erregistratu nire patinetea?

Oso erraza, tramitea online egin dezakezu DGTren egoitza elektronikoan.


  1. Eskura eduki zure patinetearen dokumentazioa (fitxa teknikoa, etab.).

  2. Nahitaezko administrazio-tasa ordaindu.

  3. Eskuratu inskripzio-ziurtagiri digitala.

Gogoan izan identifikazio-etiketa beti jarri behar dela ikusteko moduan.

Dagoeneko kontrata dezakezu zure aseguru berria LABORAL Kutxarekin zure ohiko bulegoan edo telefonoz 946 468 888 zenbakian.

Ohiko galderak

Interesa dakizuke

Zatikatu zure aseguruaren ordainketa

Orain, Multiaseguru Kontuarekin, elkartu zure aseguruak eta ordaindu 12 kuotatan, gasturik gabe %0ko UTBa*.

Gehiago jakin

* Multiaseguru kontua aseguru-polizen primen ordainketa geroratzeko aukera ematen duen produktua da, poliza horiek hileko 12 kuota berdinetan ordain daitezen. Kuota horiei ez zaie interes edo komisio gehigarririk aplikatuko, eta UTB % 0koa izango da. Aseguru-polizak Multiaseguru kontu honi lotu ahal izango zaizkio kontratatzen diren unean bertan, edo geroago, berritzen diren unean. Multiseguru kontua kreditu-txartel birtualaren modalitate bat da, eta behean zehazten diren aseguruen polizetako primak ordaintzeko baino ezin da erabili. Kreditu-txartel birtual hori emateko, Entitateak aldez aurretik onartu beharko du, bere arrisku-politikaren arabera. Multiaseguru kontua Seguros Lagun Aro eta Seguros Lagun Aro Vida SAren polizetako primak geroratzeko baino ezin da erabili, Caja Laboral BancaSegurosen bitartekaritzapean. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi Multiseguru kontuaren fitxa handitua. Adibidea: 12 hilabetetan % 0ko urteko interes-tasa nominalean ordaindu beharreko 600 €-ko polizan, zordundutako guztizko zenbatekoa 600 €-koa izango da, 50 euroko hileko kuotetan; ondoriozko UTB % 0 izango da. Aseguru hauen bitartekaria Caja Laboral Bancaseguros SLU da, banka-aseguruetako operadore lotetsia, eta Administrazio Erregistro Berezian inskribatuta dago, OV-0072 klabearekin. Arriskuaren aseguratzaileak: Seguros Lagun Aro,S.A. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna, indarreko legediaren arabera estaliak. Gainerako aseguratzaileak kontsultatzeko klikatu hemen.