Emakumeen Bizitza-Asegurua

Zergatik kontratatu Bizitza-Asegurua Emakumea?

Izan ere, zure ongizateaz ari garenean, xehetasun bakoitza garrantzitsua da. Aseguru hau zugan pentsatuz diseinatuta dago, une zailenetan behar dituzun babesa eta baliabideak izan ditzazun. Zure bizitza, zure osasuna eta zure familia direlako garrantzitsuena.

Gainera, hauek izango dituzu:

  • Espezialistarik onenetarako sarbidea eta emakumeen minbizi batetik merezi duzun konfiantzaz errekuperatzeko tratamenduak.

  • Bigarren iritzi medikoa gaixotasun onkologikoetan, erabaki bakoitzak axola duelako.

  • Zure eguneroko bizitzarako zerbitzuak, etxean ospitaleratuta edo immobilizatuta bazaude.

  • Laguntza ekonomikoa baliaezintasun handi baten aurrean, arrazoia edozein dela ere.

  • Lasaitasuna zure ingurukoentzat, eta babes ekonomikoa okerrena gertatuz gero.

  • Bizi edo familia testamentua bezalako tramiteen berehalako kudeaketa, adituen laguntza profesionalarekin.

  • Konpromiso solidarioa: zure primaren zati bat Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartera bideratzen da.

Zein estaldura ditu?

  • Gaixotasun edo istripu baten erruzko heriotza, baita 3.000 euroko berehalako aurrerakina ere hurbilen dauden gastuei aurre egiteko.

  • Baliaezintasun handia gaixotasun edo istripuen kasuan.

  • Emakumeen minbiziaren diagnostikoa, gaixotasuna sendatzeko baliabideak emango dizkizuna eta gaixondoko gastuei aurre egiten lagunduko dizuna.

  • Gainera, zure esku izango zenituzke honako zerbitzu hauek:

    • Aurrez-aurreko bigarren diagnostiko bat prozesu onkologikoetan.

    • Eguneroko bizitzarako laguntza ospitalizazio kasuetan edota gaixotasun edo istripu baten ondoriozko inmobilizazio kasuetan.

    • Testamentu pertsonala edo familiarra eta bizitza testamentua.

    • Heriotzarekin eta horren ondorengo prozesuekin lotutako izapideetarako aholkularitza.

Zein estaldura gehitu ditzakezu?

  • Gaixotasunaren edo istripuaren ondoriozko ezgaitasuna, gradu ezberdinetan:

    • Ezintasun absolutua.

    • Erabateko ezintasuna edo ezintasun profesionala.

    • Istripuen ondoriozko ezintasun partziala.

  • Gainera, honako hau ahalko duzu:

    • Aukeratu ezgaitasun gradu bakoitza zein kapitalekin estali nahi duzun.

    • Heriotzarako eta istripuaren edo zirkulazio-istripuaren ondorioz sortutako ezgaitasune(ta)rako aseguratutako kapitala bikoiztu edo hirukoiztu.

Ohiko galderak

Emakumeen minbizi-prozesu gaiztoak, kontrolik gabeko hazkuntza eta zelula gaiztoen barreiadura ezaugarri dutenak, ehun normalaren inbasio eta suntsipenarekin. Zehazki, tumore gaiztoak, leku hauetako edozeinetan sortzen direnak:

  • Umetoki-zerbixa edo umetoki-lepoa.

  • Umetoki-gorputza.

  • Obarioak.

  • Falopioren tronpak.

  • Bulba edo bularrak.

  • Plazentako koriokartzinoma.

Hor sartzen dira mediku-kontsultaren kostuak eta bigarren iritzi mediko baterako lekualdatze-gastuak, erreferentziako zentro mediko edo espezialista bakoitzeko.

Aseguratua izango den pertsonak 18 eta 60 urte bitartean izango ditu, eta behar bezala gainditu beharko du kontratatu nahi diren berme eta kapitalen arabera dagokion osasun-galdetegia. Asegurua kontratatu ondoren, 70 urtera arte egongo da indarrean heriotza eta baliaezintasun handia bermatzeko, eta 65 urtera arte gainerako bermeetarako.

Erlazionatutako aseguruak

+ Bizitza-Asegurua

Bizitza-Aseguru malgua, babesa eta onura pertsonalizatuak dituena.

Gehiago jakin
Optimoa Bizitza-Asegurua

Bizi-ustekabeen kasuan zure diru-sarrerak eta/edo zure familiarenak babesteko estaldura eta zerbitzuak.

Gehiago jakin
Relax Bizitza-Asegurua

Lasaitasuna, malgutasuna eta babes ekonomikoa.

Gehiago jakin

*Bizitza Asegurua (+Bizitza, Bizitza Emakumea eta Bizitza Optimoa modalitateak) kontratatzeko eskaintza baliagarria, gutxienez 220 euroko primarekin, Multiaseguru Kontura lotuta, 2025eko martxoaren 17tik 2026ko otsailaren 28ra bitartean (biak barne) eta indarrean sartzeko gehieneko epea 2026ko maiatzaren 31ra arte izango ditu. IFK-zk. B 75060988 duen eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatuta dagoen Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako aseguruak. Arriskuaren aseguratzailea: Seguros Lagun Aro Vida, S.A. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna, indarreko legediaren arabera estaliak. Gainerako aseguratzaileak kontsultatzeko klikatu hemen