+ Bizitza Asegurua

Zergatik kontratatu + Bizitza-Asegurua?

Zure bizitzak babes, laguntza eta lasaitasun gehiago merezi dituelako, eta + Bizitza aukerarekin, ez duzu bakarrik aseguru bat: une zailenetan babesten zaituen aliatu bat duzu, zure eta zure ingurukoen zaintzaile, benetako soluzioekin.

Gainera, hauek izango dituzu:

  • Ezintasunaren aurreko babes hedatua: hautatu ezintasun-maila bakoitzari hobekien egokitzen zaion kapitala, bazterketarik gabe.

  • Errehabilitazio- eta mugikortasun-programak: ezgaitasun-prozesuetan integratzeko eta egokitzeko laguntza.

  • Bigarren iritzi medikoa eta laguntza ekonomikoa: izan ere, diagnostiko larri baten aurrean (minbizia, bihotzekoa…), erabaki bakoitzak balio du.

  • Zerbitzuak lehen egunetik: testamentu familiarra eta bizitzakoa zure eta zure familiaren lasaitasunerako.

  • Erabateko malgutasuna: zure behar pertsonal eta familiarretara egokitzen da.

  • Konpromiso soziala: Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearekin elkarlanean ari gara, elkarrekin gehiago lagundu dezakegulako.

Zein estaldura ditu?

  • Gaixotasun edo istripuen erruz gertatutako heriotzen kasuan, gutxieneko 10.000 eurotik hasitako kapitala, eta berehalako 3.000 euroko aurrerakin bat hurbilen dauden gastuei aurre egiteko. Oinarrizko eta gutxieneko derrigorrezko bermea da.

  • Gainera, zure esku izango dituzu honako zerbitzu hauek:

    • Testamentu pertsonala edo familiarra eta bizitza testamentua.

    • Heriotzarekin eta horren ondorengo prozesuekin lotutako izapideetarako aholkularitza.

Zein estaldura gehitu ditzakezu?

  • Gaixotasun larriak. Kapitala aseguratu dezakezu gaixotasun larrien ondorioz sortuko diren gastuei aurre egiteko.

  • Gaixotasunaren edo istripuen ondoriozko ezgaitasuna, gradu ezberdinetan.

  • Gainera, honako hau ahalko duzu:

    • Aukeratu ezgaitasun gradu bakoitza zein kapitalekin estali nahi duzun.

    • Gaixotasune(ta)rako edo ezgaitasune(ta)rako aukeratzen duzun kapitala modulatu, istripuaren edo zirkulazio-istripuaren ondorioz sortutakoa(k) bad(ir)a.

  • Laneko baja. Lan egitea galarazten dizun istripuren bat izanez gero, eguneroko kalte-ordaina bermatzeko.

  • Osasun-gastuen itzultzea istripuen ondorioz sortutako lesioetan, barne hartzen ditu.

  • Kalte-ordaina ospitalizazioagatik, istripu baten ondorioz osasun-lesioa edo -asaldura izanez gero.

  • Gainera, desgaitasuneko edo gaixotasun larrietako bermeak kontratatzen badituzu, honako hauek izango dituzu eskura, kosturik gabe:

    • Birgaitzeko programetarako zerbitzuak eta integraziorako laguntza, ezgaitasun prozesuetan egokitzapena eta mugikortasuna.

    • Aurrez-aurreko bigarren diagnostiko bat gaixotasun larrien kasuan, lekualdaketarako gastuak ere estaliko lituzke.

Ohiko galderak

Produktuari buruzko dokumentazioa

Erlazionatutako aseguruak

Emakumeen Bizitza-Asegurua

Emakumeei egokitutako babesa eta estaldura.

Gehiago jakin
Relax Bizitza-Asegurua

Lasaitasuna, malgutasuna eta babes ekonomikoa.

Gehiago jakin

IFK-zk. B 75060988 duen eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatuta dagoen Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako aseguruak. Arriskuaren aseguratzailea: Seguros Lagun Aro Vida, S.A. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna, indarreko legediaren arabera estaliak. Gainerako aseguratzaileak kontsultatzeko klikatu hemen