Relax Bizitza-Asegurua

Zergatik kontratatu Relax Bizitza-Asegurua?

Izan ere, etxekoak zaintzeak ez du zertan konplikatua izan behar. Relax Bizitzarekin dena da erraza, segurua eta zuri egokitua.

Gainera, hauek izango dituzu:

  • Babes ekonomiko bermatua: aukeratu 20.000 €, 35.000 € edo 50.000 € artean heriotza edo erabateko baliaezintasun iraunkorra gertatuz gero zure familiaren egonkortasuna ziurtatzeko.

  • Mugarik gabeko estaldura: zauden tokian zaudela, baita kirola egiten edo motorra gidatzen ari zarela ere.

  • Berehalako likidezia: ezusteko baten ondoren premiazko gastuei aurre egiteko aurrerakin ekonomikoa.

  • Barne dauden lege-zerbitzuak: bizi- eta familia-testamentua, kudeaketa osoan zehar eta laguntza profesionalarekin.

  • Kontratazio erraza eta azkarra: osasunari buruzko bi galdera bakarrik erantzunez.

Zein estaldura ditu?

  • Gaixotasun- edo istripu-kasuetako heriotza, baita heriotzatik eratorritako gastu berehalakoenei berehala aurre egiteko 3.000 euroko aurrerakina ere.

  • Gaixotasun- edo istripu-kasuetan baliaezintasun iraunkor absolutua.

  • Gainera, honako zerbitzu hauek eskura izango dituzu:

    • Online testamentuaren zerbitzua, zure testamentu pertsonala edo familiarra eta bizitza-testamentua egiteko.

    • Aholkularitza zerbitzua, heriotzarekin eta oinordetza-prozesuekin lotutako izapide guztietarako.

Ohiko galderak

Erlazionatutako aseguruak

+ Bizitza-Asegurua

Bizitza-Aseguru malgua, babesa eta onura pertsonalizatuak dituena.

Gehiago jakin
Emakumeen Bizitza-Asegurua

Emakumeei egokitutako babesa eta estaldura.

Gehiago jakin

IFK-zk. B 75060988 duen eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatuta dagoen Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako aseguruak. Arriskuaren aseguratzailea: Seguros Lagun Aro Vida, S.A.Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna, indarreko legediaren arabera estaliak. Gainerako aseguratzaileak kontsultatzeko klikatu hemen