App LABORAL Kutxa Pay

LABORAL Kutxaren ordainketa-App-a, saltokietan ordaintzeko eta mugikorretik mugikorrera dirua bidaltzeko** zure kontaktuen artean.

Aplikazio bat, bi zerbitzu

Mugikordainketa
App LK Pay
Mugikor bidezko ordainketa

Ordaindu saltokietan mugikorra gerturatuta. Txartelik gabe, mugikorrarekin bakarrik.

> Txartelaren zerbitzu osagarria, kostu gehigarririk gabe.

Android mugikorretarako erabilgarri (4.4 bertsioa edo geroagokoa)

Ezagutu ezazu
Bizum
App LK Pay
Bizum

Jaso eta bidali** dirua mugikorretik mugikorrera kontaktuen artean. Berehala eta segurtasun osoz


Ezagutu ezazu
Pago Movil

BERRIA! 14-17 urte arteko GAZTEAK: BIZUMekin LK Pay bidez.


14-17 urte arteko gazteek, gurasoen baimenarekin eta gainbegiratuta, aukera daukate mugikorrarekin Bizum erabiltzeko (gehienez 100€/eguneko-500€/hilabeteko) eta LK-Pay App bidez ordaintzeko.

Nola funtzionatzen du?

LK Pay Apparen QR

Nola funtzionatzen du?

behar duzu
ZER BEHAR DUT SARTZEKO?

LK Payra sartzeko, zure Online Bankaren erabiltzaile-kodea eta sarbide-gakoa behar dituzu.

Gakoak Eskatu


Ohiko galderak

LK-Pay aplikazioan bi zerbitzu dauzkazu erabilgarri:

- Bizum: Lotu mugikor-zenbakia kontu batekin eta bidali edo jaso dirua mugikor bidez, berehala, doan eta zure kontu-zenbakia jakin beharrik gabe.

Gainera, Bizum-ekin online saltokietan ere ordain dezakezu.

- Mugikor bidezko ordainketa: Lotu mugikor-zenbakia txartel batekin eta egin erosketak saltokietan mugikor bidez, txartelik erabili beharrik edo kostu gehigarririk gabe. Erosoa, azkarra eta segurua.

LK Pay-en sartu ahal izateko, Online Bankako zerbitzura sartzeko erabiltzailea eta gakoa jakin behar dituzu.

Online Bankan sartzeko erabiltzaile eta gakorik ez baduzu, bulegoetan edo gure webgunean eska dezakezu.

Eskatu Online Bankako gakoak

Zure telefono-zenbakia ere behar dugu. LABORAL Kutxaren edozein kutxazain edo bulegotan eman diezagukezu.

LK Pay doakoa da, baita aplikazioaren bidez egiten dituzun eragiketa guztiak ere.

Bizum bat bidaltzeko edo jasotzeko, beharrezkoa da bi aldeek zerbitzua beren erakundean kontratatuta izatea.

Dirua bidali

Idatzi dirua bidali nahi duzun pertsonaren telefonoa eta mezu bat bidaliko zaio elkartzera gonbidatuz. Zure bidalketa egiteke geratuko da hartzailea erregistratu arte, eta orduan egingo da bidalketa. Dirua bidali eta bi egunera hartzailea erregistratzen ez bada, eragiketa automatikoki ezeztatuko da.

Hartzailea erregistratzen denean, unean bertan jasoko du dirua.

Diru eskaera
Sartu dirua eskatu nahi duzun pertsonaren telefonoa eta mezu bat bidaliko zaio elkartzera gonbidatuz. Zure eskaera egiteke geratuko da hartzaileak erantzun arte. Bidalketa-datatik zazpi egun igaro ondoren hartzailea erregistratzen ez bada, eragiketa automatikoki ezeztatuko da.

  • Mugikordainketa 4.4 bertsioa edo berriagoa eta NFC duten Android gailuetarako diseinatuta dago. Baldintza horiek betetzen ez badituzu, stickerra erabil dezakezu mugikor bidez ordaintzeko.

  • Beharrezkoa da Interneterako konexioa izatea aplikazioa deskargatzeko eta eguneratzeko, baita Bizum zerbitzua erabili ahal izateko ere. Ez duzu Interneterako konexiorik behar mugikor bidez ordaintzeko.

Bizum zerbitzua erabiltzeko soilik beharko duzu Interneterako konexioa.

Ez duzu Interneterako konexiorik beharko saltokietan Mugikordainketak egiteko; bai, ordea, ordainpeko aplikazioaren erabilerak berritzeko.