Mugikor bidezko ordainketa LK Pay Aplikazioarekin

LABORAL Kutxa Pay aplikazioak saltokietan ordaintzeko aukera ematen dizu, mugikorra terminalera hurbiltze hutsarekin. Txartela aurkeztu behar ez izateak ematen duen erosotasunarekin, kostu gehigarririk gabe eta segurtasun berarekin.

BERRIA! 14-17 urte arteko GAZTEAK: MUGIKOR BIDEZKO ORDAINKETArekin eta BIZUMekin LK Pay bidez.

14-17 urte arteko gazteek, gurasoen baimenarekin eta gainbegiratuta, aukera daukate mugikorrarekin Bizum erabiltzeko (gehienez 100€/eguneko-500€/hilabeteko) eta LK Pay App bidez ordaintzeko.

LABORAL Kutxa Pay aplikazioak saltokietan ordaintzeko aukera ematen dizu, mugikorra terminalera hurbiltze hutsarekin. Txartela aurkeztu behar ez izateak ematen duen erosotasunarekin, kostu gehigarririk gabe eta segurtasun berarekin.

BERRIA! 14-17 urte arteko GAZTEAK: MUGIKOR BIDEZKO ORDAINKETArekin eta BIZUMekin LK Pay bidez.

14-17 urte arteko gazteek, gurasoen baimenarekin eta gainbegiratuta, aukera daukate mugikorrarekin Bizum erabiltzeko (gehienez 100€/eguneko-500€/hilabeteko) eta LK Pay App bidez ordaintzeko.

Mugikor bidez ordaintzea oso erraza da

Desblokeatu mugikorra
1. Desblokeatu mugikorra

Gogoratu mugikorreko NFC aukerak aktibatuta egon behar duela.

2. GERTURATU MUGIKORRA DENDAKO TERMINALERA
2. GERTURATU MUGIKORRA DENDAKO TERMINALERA

Ez duzu LK Pay aplikazioan sartu beharrik.

3. ORDAINKETA BERRETSIKO DIZUGU SMS BIDEZ
3. ORDAINKETA SMS BIDEZ BERRETSIKO DIZUGU

Eragiketaren kargua lotutako (kreditu- edo zordunketa-) txartelaren baldintza berdinetan egingo da

Android mugikorretarako erabilgarri (4.4 bertsioa edo geroagokoa)
Mugikor bidezko ordainketa LK Payn konfiguratzea oso erraza da

Deskargatu LK Pay aplikazioa

Sartu zure mugikor-zenbakia eta mezu bat jasoko duzu LK Pay Appa deskargatzeko*

Datuak babesteko klausula orokorra irakurri eta onartzen dut

Formulario hau reCAPTCHAk babesten du, eta, beraz, segurtasun-politika eta Googleren zerbitzu-terminoen mende dago.

* Doako bidalketa

Hemen eskuragarri:

Mugikor bidezko ordainketa LK Payn konfiguratzea oso erraza da
behar duzu
ZER BEHAR DUT SARTZEKO?

LK Payra sartzeko, zure Online Bankaren erabiltzaile-kodea eta sarbide-gakoa behar dituzu.


Gakoak Eskatu

Ohiko galderak

LK Pay-en sartu ahal izateko, Online Bankako zerbitzura sartzeko erabiltzailea eta gakoa jakin behar dituzu.

Online Bankan sartzeko erabiltzaile eta gakorik ez baduzu, bulegoetan eska dezakezu edo hemen eskuratu.

Zure telefono-zenbakia ere behar dugu. Laboral Kutxaren edozein kutxazain edo bulegotan eman diezagukezu.

  • Mugikor bidezko ordainketa 4.4 bertsioa edo berriagoa eta NFC duten Android gailuetarako diseinatuta dago. Baldintza horiek betetzen ez badituzu, stickerra erabil dezakezu mugikor bidez ordaintzeko.
  • Mugikor bidez ordaintzeko ez da beharrezkoa Interneterako konexioa izatea. Izan ere, STa eta mugikorra NFC (Near Field Communication) sistemaren bidez komunikatzen dira. Ez duzu LKPay aplikazioa ere ez duzu ireki behar.
  • LKPay aplikazioa deskargatzeko edo eguneratzeko soilik beharko duzu Interneterako konexioa.

LK Payrekin ordaindu ahal izateko, beste edozein ordainketa-aplikaziorekin bezala, ordaintzeko aplikazio lehenetsi gisa hautatu beharko duzu Android sisteman.
Horretarako, Ezarpenetan sartu behar duzu, eta, gero, hari gabeko konexioen konfigurazioan; ondoren, hautatu «ordaintzeko sakatu» aukera.

  • Desblokeatu mugikorra. Gogoratu mugikorreko NFC aukerak aktibatuta egon behar duela.
  • Goiko aldean, ordaintzeko erabiliko duzun txartela ikusiko duzu. Behean, Ordainketa Mugikorrerako aktibatzea erabaki duzun gainerako txartelak.
  • Txartela aldatu nahi baduzu, sakatu ordaindu nahi duzun txartelean, pantailaren goiko aldean egon dadin.

Ez. Aplikazioa zabaldu gabe ordainduko duzu. Mugikorra desblokeatuta eta saltokiko terminalera hurbilduta, besterik gabe.

EZ, ez duzu Interneterako konexiorik behar dendetan ordainketak egiteko. LKPay aplikazioa eguneratzeko soilik behar duzu Interneterako konexioa.

LK Pay aplikazioan sartutakoan, hasierako pantailan, Mugikordainketarako gaitutako txartel guztiak agertuko dira. Lehen txartela erosketa guztietarako erabiltzeko lehenetsitakoa izango da, eta ez da beharrezkoa izango ordainketa bat egiten duzun bakoitzean aplikazioan sartzea.

Beste txartel bat lehenetsi nahi baduzu, lehen postuan jarri beharko duzu.

Mugikordainketak zure mugikorraren segurtasun-metodoa erabiltzen du (hatz-marka, mugikorra desblokeatzeko patroia edo kodea) txartelaren PINaren ordez, askoz sistema erosoagoa eta seguruagoa baita. Mugikorra aurpegi-ezagutzearen bidez esblokeatzen baduzu, beste metodo bat erabiliz desblokeatu beharko duzu berriro.

Txartela galdu edo hondatu delako txartel berri bat ematen badidate, txartela aktibatu behar dut eskuragarri dauden txartelen artean, Mugikorreko Ordainketarekin lotzeko.

Mugikorra galtzen bazaizu edo lapurtzen badizute, lotutako txartela blokeatu beharko duzu, eta, hori ordezkatuko duena jasotzen duzunean, berriro aktibatu Mugikordainketaren atalean.