
Ezintasun eta gaixotasun larrien estaldura osoa
Bizitza-Asegurua ez da poliza bat bakarrik: lasaitasuna ematen du jakiteak, gertatzen dena gertatzen dela, zuk eta zure familiak babes ekonomikoa duzuela aurrera egiteko. Gaixotasuna, istripua, ezintasuna edo heriotza… bizitza une batean alda daitekeelako, baina zure segurtasunak ez luke hori egin behar.
Gainera, hauek izango dituzu:
Estaldura globala 24/7: zauden tokian zaudela, munduko edozein tokitan.
Berehalako laguntza: lehen egunetik, lege-kudeaketak egiten laguntzen dizugu, hala nola bizi- edo familia-testamentua.
Adituen laguntza: tramite zailenetan gidatuko zaituzten espezialistak, inoiz bakarrik egon ez zaitezen.
Konfiantza bermatua: 160.000 pertsonak baino gehiagok babesten dute jada zure etorkizuna Bizitza-Aseguru batekin.
Bizitzan badira aurreikusi ezin ditugun egoerak, esaterako, gaixotasunak, heriotza, etab. Bizitza-Aseguru batek finantza-segurtasunean pentsatzeko aukera ematen digu, baita falta garenean ere gure familia estalita egongo dela jakiteak ematen digun lasaitasuna ere.
Normalean inork ez du gai horietan pentsatu nahi izaten, baina, batez ere, norbait zure mendekoa bada finantza-aldetik, horrelakorik suertatuz gero zer gertatuko litzatekeen pentsatzeari ez diogu uko egin behar. Denok dugu behar adinako kopuru (kapital) batekin gure mendekoak direnak Bizitza-Aseguru batekin babesteko erantzukizuna; eta kopuru hori zure familiaren finantza-segurtasunaren oinarria da.
Hauek dira Bizitza-Aseguru bat edukitzeak dakartzan abantaila nagusiak:
Zure diru-sarrerekin zure familiari egiten diozun ekarpena ordezten laguntzen dizu, familia bai erabat, bai neurri batean bakarrik ekarpen horren mendekoa bada ere.
Kitatu gabeko zorrak badituzu, zure familiak ez du gastu horiei aurre egin beharrik izango; adibidez, hipoteka, ordaintzeke duzun edozein faktura, hileta-gastuak, zergak, edo, baita, negozio bat baduzu, eduki ditzakezun zorrak ere.
Etorkizunean familiak izan ditzakeen beharrak ordaintzeko laguntza bat da, esaterako, zure seme-alaben ikasketak, etxebizitza berri bat erostea, erretirorako aurreztea, etab.
Heriotzarekin lotutako gastuetarako dirua berehala jasotzeko aukera ematen dizu.
Gehigarri gisa, Bizitza-Asegurua kontrata daiteke beste berme batzuekin, zuretzat eta zure familiarentzat horiek bezain egoera garrantzitsuak eta ustekabekoak estaltzeko. Esaterako, hauek:
Gaixotasun larriak edo baliaezintasuna, zure ekonomiarentzat traumatikoak izan daitezkeen egoerak baitira.Bitarteko ekonomikoak eskaini nahi ditugu aseguratuaren bizi-kalitatea hobetzeko, baita tratamendu mediko-kirurgikoekin eta/edo errehabilitaziokoekin senda dadin ere.
Laneko baja, ospitaleratzeagatiko kalte-ordaina eta/edo osasun-gastuen itzulketa, istripu bat izan ondoren sor daitezkeen behar ekonomikoak estaltzeko: lan egiteko aldi baterako ezintasuna, ospitaleratze-epeak, proba eta tratamendu medikoak, ebakuntza kirurgikoak, errehabilitazio-saioak, etab.
Ikusten duzunez, arrazoi asko eta oso onak daude Bizitza-Aseguru bat kontratatzeko.
Kasu bakoitza baloratzeko norberaren baldintza pertsonalak, familiakoak eta lanekoak hartu behar dira kontuan. Familiarik izanez gero, aditu askok iradokitzen duenez, urteko soldata halako 5 -10 arteko kapitala behar da. Hortik aurrera, egokia iruditzen zaizun kapitala, zure familiak diru-sarrera handiagoak behar izatea ekar ditzaketen beste aldagai batzuen arabera, esaterako, hipoteka, seme-alaben hezkuntza, zorrak, etab. Aldagai horietako bakoitza dela-eta, kasu bakoitza desberdina da.
Nahi baduzu, paper batean kalkulatu dezakezu: kalkulatu tokatzen zaizkizun prestazio publikoak, dauzkazun zorrak etab. Baina, nahiago baduzu, guk egingo dugu zure ordez, AUKERA txostena egingo dizugu zure egoeraren diagnostiko batekin eta estaldura-aholku pertsonalizatuarekin.
Zuk aukeratzen duzun pertsona izango da onuraduna eta hark jasoko du aseguratutako kapitala ezustekoa gertatuz gero.
Hipoteka dagoenean normalean bankua izaten da lehentasunezko onuraduna, baina gehiegizko estaldura kasuetan, soberakin hori aukeratutako pertsonarentzat izaten da.
Gogoratu, gainera, kontratatutako Bizitza-Aseguruen erregistro publiko bat dagoela eta edozeinek kontsulta dezakeela Bizitza-Aseguru baten existentzia; hala, ez da onuradunik geldituko tokatzen zaiona jaso gabe.
Bai, ordaindu dezakezu asegurua zatika. Aseguruek urteko prima bat dute, baina erosoago ordaintzeko, zure aseguruaren prima zatika ordain dezakezu, zure beharren arabera. Orain, gainera, Multiaseguru kontuarekin 12 ordainketa erosotan eta inolako kosturik gabe.
Gaur da egun hori zugan pixka bat gehiago pentsatzen hasteko.
Orain, Multiaseguru kontuarekin, elkartu zure aseguruak, eta ordaindu 12 kuotatan, gasturik gabe % 0ko UTBa*.
* Multiaseguru kontua aseguru-polizen primen ordainketa geroratzeko aukera ematen duen produktua da, poliza horiek hileko 12 kuota berdinetan ordain daitezen. Kuota horiei ez zaie interes edo komisio gehigarririk aplikatuko, eta UTB % 0koa izango da. Aseguru-polizak Multiaseguru kontu honi lotu ahal izango zaizkio kontratatzen diren unean bertan, edo geroago, berritzen diren unean. Multiseguru kontua kreditu-txartel birtualaren modalitate bat da, eta behean zehazten diren aseguruen polizetako primak ordaintzeko baino ezin da erabili. Kreditu-txartel birtual hori emateko, Entitateak aldez aurretik onartu beharko du, bere arrisku-politikaren arabera. Multiaseguru Kontua Seguros Lagun Aro eta Seguros Lagun Aro Vida SAren polizetako primak geroratzeko baino ezin da erabili, Caja Laboral BancaSegurosen bitartekaritzapean. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi Multiseguru kontuaren fitxa handitua. Adibidea: 12 hilabetetan % 0ko urteko interes-tasa nominalean ordaindu beharreko 600 €-ko polizan, zordundutako guztizko zenbatekoa 600 €-koa izango da, 50 euroko hileko kuotetan; ondoriozko UTB % 0 izango da. Aseguru hauen bitartekaria Caja Laboral Bancaseguros SLU da, banka-aseguruetako operadore lotetsia, eta Administrazio Erregistro Berezian inskribatuta dago, OV-0072 klabearekin. Arriskuaren aseguratzaileak: Seguros Lagun Aro Vida, S.A. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna, indarreko legediaren arabera estaliak. Gainerako aseguratzaileak kontsultatzeko klikatu hemen