DGTren ibilgailuen erregistroan inskribatzea
Bizikleta eta patinete elektrikoaren asegurua
Mugitzeko eta seguru egoteko modu berriak daude
Erantzukizun Zibilari eta Ibilgailu Motordunen Zirkulazio Aseguruari buruzko 05/2025 Lege berrian adierazitako patineteek berariazko asegurua kontratatu behar dute zirkulazioko nahitaezko Erantzukizun Zibila estaltzeko.
Kontuan izan asegururik gabe ezingo duzula legalki zirkulatu, eta asegurua kontratatzeko beharrezkoa dela aldez aurretik DGTan erregistratzea zure patinetea.
Kontratazioa erraza da: zure ohiko bulegoan edo telefonoz (946 468 888).
Egin simulazioa eta kontratatu
Lege berria, betebehar berriak
2026ko urtarrilaren 2an zirkulazio lege berria indarrean sartu zenetik, patinete elektrikoak Ibilgailu Pertsonal Arintzat IPA hartzen dira, eta hemendik aurrera betebehar berriak dituzte zirkulatu ahal izateko. Laburbilduz, hau egin beharko duzu:

Erantzukizun Zibileko derrigorrezko aseguru bat kontratatzea

Zirkulazio-ziurtagiria lortzea
Legea ez betetzeak 800 euro arteko isunak ekar ditzake
Nola erregistratu nire patinetea?
Oso erraza, tramitea online egin dezakezu DGTren egoitza elektronikoan.
Eskura eduki zure patinetearen dokumentazioa (fitxa teknikoa, etab.).
Nahitaezko administrazio-tasa ordaindu.
Eskuratu inskripzio-ziurtagiri digitala.
Gogoan izan identifikazio-etiketa beti jarri behar dela ikusteko moduan.
Dagoeneko kontrata dezakezu zure aseguru berria LABORAL Kutxarekin zure ohiko bulegoan edo telefonoz 946 468 888 zenbakian.
Ohiko galderak
Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) zehazten du zer patinete dauden homologatuta. Zure patinetea homologatuta dagoen kontsulta dezakezu DGTren webgunean.
2026ko urtarrilaren 2tik aurrera, nahitaezkoa da zirkulazioko Erantzukizun Zibila estaliko duen aseguru bat kontratatua izatea zure IPArentzako.
Gainera, 2024ko urtarrilaren 22tik aurrera, merkaturatutako Ibilgailu Pertsonal Arin guztiek homologazio-ziurtagiria izan behar dute, eta horrekin, ibilgailua aseguratu ahal izateko behar den zirkulazio-baimena lortu ahal izango dute.
Ziurtagiri honekin DGTren bitartez eskatu ahal izango da ibilgailuaren matrikula. Matrikula horrek M-1234 ABC formatua izango du.
2027ko urtarrilaren 22tik aurrera, zirkulazio-ziurtagiririk gabeko ibilgailuek ezingo dute zirkulatu.
Lege berriak ibilgailu-kategoria berri hori sartzen du, eta honako baldintza hauek betetzen dituzten mugikortasun-ibilgailu guztiak biltzen ditu:
Gurpil bat edo gehiago eta plaza bakarra izatea.
Motor elektrikoz bakarrik propultsatuta egotea.
Abiadura maximoa:
6 eta 25 km/h bitartean, 25 kg baino gutxiago pisatzen badute.
Gehienez 14 km/h, 25 kg baino gehiago pisatzen badute.
Laburbilduz, kategoria berri horren barruan leudeke patinete elektriko, segway, hoverboard eta monoziklo guztiak.
Ez, ibilgailu bakoitzak bere asegurua izan behar du. Beraz, estaldura baldintza partikularretan adierazitako ibilgailuarentzat bakarrik da.
Kontratatuako ibilgailu-motaren arabera.
Ibilgailu Pertsonal Arin IPA baten kasuan, 16 urtetik gorako edozein gidariri emango diogu estaldura.
Bizikleta edo bizikleta elektrikoen kasuan, baldintza partikularretan deklaratutako aseguratuari, haren ezkontideari eta etxebizitzan 16 urtetik gora bizi diren seme-alabei.
Ez, aseguratuaren gutxieneko adina 16 urte da.
Interesa dakizuke
Orain, Multiaseguru Kontuarekin, elkartu zure aseguruak eta ordaindu 12 kuotatan, gasturik gabe %0ko UTBa*.
* Multiaseguru kontua aseguru-polizen primen ordainketa geroratzeko aukera ematen duen produktua da, poliza horiek hileko 12 kuota berdinetan ordain daitezen. Kuota horiei ez zaie interes edo komisio gehigarririk aplikatuko, eta UTB % 0koa izango da. Aseguru-polizak Multiaseguru kontu honi lotu ahal izango zaizkio kontratatzen diren unean bertan, edo geroago, berritzen diren unean. Multiseguru kontua kreditu-txartel birtualaren modalitate bat da, eta behean zehazten diren aseguruen polizetako primak ordaintzeko baino ezin da erabili. Kreditu-txartel birtual hori emateko, Entitateak aldez aurretik onartu beharko du, bere arrisku-politikaren arabera. Multiaseguru kontua Seguros Lagun Aro eta Seguros Lagun Aro Vida SAren polizetako primak geroratzeko baino ezin da erabili, Caja Laboral BancaSegurosen bitartekaritzapean. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi Multiseguru kontuaren fitxa handitua. Adibidea: 12 hilabetetan % 0ko urteko interes-tasa nominalean ordaindu beharreko 600 €-ko polizan, zordundutako guztizko zenbatekoa 600 €-koa izango da, 50 euroko hileko kuotetan; ondoriozko UTB % 0 izango da. Aseguru hauen bitartekaria Caja Laboral Bancaseguros SLU da, banka-aseguruetako operadore lotetsia, eta Administrazio Erregistro Berezian inskribatuta dago, OV-0072 klabearekin. Arriskuaren aseguratzaileak: Seguros Lagun Aro,S.A. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna, indarreko legediaren arabera estaliak. Gainerako aseguratzaileak kontsultatzeko klikatu hemen.