Bidaia-Asegurua

Kalkulatu eta kontratatu Bidaiako Laguntza-Asegurua
Zure Bidaia Aseguruaren abantailak
Laguntza medikoa 24/7 munduko edozein tokitan.
Laguntza medikoa 24/7 munduko edozein tokitan.
Aberriratzea eta itzulera aurreratua.
Aberriratzea eta itzulera aurreratua.
Lapurreten, ekipaje-galeren eta erantzukizun zibilaren aurkako babesa.
Lapurreten, ekipaje-galeren eta erantzukizun zibilaren aurkako babesa.
Bidaia bertan behera uzteko hautazko estaldura.
Bidaia bertan behera uzteko hautazko estaldura.

Zergatik kontratatu Bidaiako Laguntza-Asegurua?

Bidaiatzen dugunean, beti sortzen dira ezusteko egoera ugari: gaixotasunak, istripuak, ekipajea galtzea edo lapurtzea, hegaldiak bertan behera uztea...

Zure biaia kezkarik gabe gozatu nahi baduzu, aukeratu zure beharretara hobekien egokitzen den modalitatea eta bidaiatu une oro babestuta egotearen lasaitasunarekin.

Zer estaldura ditu?

  • Gastu medikoak

  • Lekualdaketak

  • Laguntzaileen itzulera aurreratua, itzulera eta joan-etorria

  • Ekipajearen galera, kalte, lapurreta eta atzerapenagatiko laguntza

  • Sendagaiak, dokumentuak eta objektu pertsonalak bidaltzea

  • Hasi gabeko bidaia baliogabetzeko gastuen itzulketa

  • Istripuak

  • Erantzukizun zibila

Zer hautazko estaldura gehitu dezaket?

Bidaia ezeztatzeko bermea: hasi gabeko bidaia deuseztatzeko 40 arrazoi, muga desberdinen artean hautatzeko aukerarekin.

Ohiko galderak

Kuban, Aljerian eta Errusian beharrezkoa da bisa eman diezazuten.

Venezuelan, Txinan, AEBetan eta Australian eskatzen dizute 6 hilabete baino gehiagoko egonaldia eskatuz gero.

Beste herrialde batzuetan ez da nahitaezkoa, baina bai bereziki gomendagarria:

  • Norvegia, AEB eta Australia, egonaldiaren iraupenaz aparte, osasungintza garestia delako (adibidez, AEBetan tibia eta peronea hausteak 230.000 euro balio dezake)

  • Brasil, Mexiko eta Erresuma Batua

Kontuan izan behar da Europako herrialde gehienek koordainketa dutela osasun-zerbitzuetan. Europako osasun-txartelak herrialde horretan ezartzen diren koordainketekin estaltzen gaitu; beraz, gastu medikoaren zati bat, askotan garrantzitsua, estali gabe geratuko litzateke.

Gainera, osasun-txartelarekin mediku-gastuen zati bat bakarrik ordainduko genuke, ez digu aberriratzea estaltzen, ezta bidaia bertan behera uztea ere, azkenean ezin badut bidaiatu, eta ekipajearekin edo pasaportearekin arazorik ez badugu. Hori dela eta, komeni da Bidaia-Aseguru pribatu bat izatea, Europako osasun-txartelaren gabeziak osatzeko.

Beste arrazoi pisutsu bat da, bidaia-aseguru bati esker, laguntza izan dezakezula herrialdeko agintariekin izapideak egin behar izanez gero, hizkuntza ulertzen ez baduzu. Adibidez: lapurtu egiten didate eta salaketa jarriko dut, baina ez naiz agintariekin ulertzen. Korrespontsal bat bidaltzen da eta honek izapideekin lagunduko digu.

Lehenik eta behin, jarri erreklamazioa garraio-enpresari. Galera polizan ezarritako denbora baino handiagoa bada, zenbateko bat ordainduko dizugu premiazko produktuak eros ditzazun. Hilabete baten ondoren agertu gabe jarraitzen badu eta garraio-konpainiak galdutzat eman ez badu, aseguratutako kapitalaren %25eko kalte-ordaina emango dizugu, eta hegazkin-konpainiak bere erabakiaren berri eman ondoren, %100eraino ordainduko dugu.

Europan eta Mediterraneoko itsasertzean bakarrik, eta beti herrialdeko aire-agintarien aldez aurreko baimenarekin. Gainerako herrialdeetan, segurtasun medikoagatik, ez da horrelako hegazkinik gomendatzen.

Erlazionatutako aseguruak

Istripu-Asegurua

Istripu baten aurrean behar diren diru-sarrerak bermatzen ditu.

Gehiago jakin
Osasun-Asegurua

Zure osasuna zaintzeko zerbitzu eta erosotasunak.

Gehiago jakin

IFK-zk. B 75060988 duen eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatuta dagoen Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako aseguruak. Arriskuaren aseguratzaileak: Europe Assistance España, S.A. de Seguros y Reaseguros, W-2504100 IFKrekin, Seguros Lagun Aro, S.A., Sanitas, S.A. de Seguros, A-28037042 IFK zk. duena. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna, indarreko legediaren arabera estaliak. Gainerako aseguratzaileak kontsultatzeko klikatu hemen