Gomendioak fenomeno atmosferikoen aurrean

Babestu gehien kezkatzen zaituena muturreko fenomeno meteorologikoetatik

Eurite handiek, elurteek, izozteek edo bero izugarriak kalte handiak eragin ditzakete etxebizitzetan eta ibilgailuetan. Prest egoteak markatzen du aldea.

Prebentzioa informazioarekin hasten da: alerta meteorologikoak dira zure aliaturik onenak aurreratzeko eta garaiz jarduteko. Haiekin hauek egin ahal izango dituzu:

  • Zure etxea eta autoa babesteko neurriak hartu.

  • Joan-etorriak segurtasunez planifikatu.

  • Arriskuak murriztu.

Eta ezustekoa gertatzen bada, aseguru on batek fenomeno horiek eragindako kalteen aurrean babesten zaitu.

Zer dira AEMETen alerta meteorologikoak?

Alerta meteorologikoak AEMETek (Meteorologiako Estatu Agentzia) ematen dituen abisu ofizialak dira, biztanleriarentzat arriskutsuak izan daitezkeen fenomeno atmosferikoei buruzko informazioa emateko. Alerta horiek koloreen arabera sailkatzen dira, fenomenoaren intentsitatearen eta arrisku-mailaren arabera, eta muturreko gertakarien aurrean prebentzio-neurriak hartzeko aukera ematen digute.

AEMETek gaur egun ezartzen dituen mailak edo alertak, gertaera horiek biztanleentzat izan dezaketen mehatxuaren arabera, hauek dira:

Abisu berdea
BERDEA

Ez da espero eguraldiak eragin handirik izango duenik, eragin txikia edo tokikoa izan dezake.


Abisu horia
HORIA

Eguraldi-iragarpen eguneratuenaren berri izan. Aire zabaleko zenbait jarduera aldatu egin daitezke.


Abisu naranja
NARANJA

Hartu neurriak eta eduki ezazu eguraldi-iragarpen eguneratuenaren berri. Ohiko jarduerak eta aire zabalekoak aldatu egin daitezke.

Abisu gorria
GORRIA

Prebentzio-neurriak hartu eta agintarien jarraibideen arabera jardun. Ohiko jarduerak larriki alda daitezke. Ez bidaiatu behar-beharrezkoa ez bada.



LABORAL Kutxaren alerta meteorologikoen zerbitzua

LABORAL Kutxan alerta meteorologikoen zerbitzua eskaintzen diegu gure bezeroei, fenomeno horien aurrean kalte materialak eta pertsonalak sahiesten laguntzeko.

Aurreikuspen-sistema honek Online Bankan mezuak sortzen ditu 24-48 orduko aurrerapenarekin: haizea, ekaitzak, elurra, euria eta muturreko tenperaturak bezalako fenomenoen berri ematen dute, adibidez bero-boladak.

Babesteko gomendioak

Interesa dakizuke

Aseguruen bloga

Aseguruei eta babesari buruzko aktualitatea eta aholku erabilgarriak.

Gehiago jakin
Zer egin ezbeharra izanez gero?

Ezbeharren bat gertatuz gero jarraitu beharreko gomendioak eta urratsak.

Gehiago jakin
Mugikor-Alerta Zerbitzua

Zure kontuen, txartelen eta aseguruen mugimendu garrantzitsuenen berri emango dizugu.

Gehiago jakin

Aseguru hauen bitartekaria Caja Laboral Bancaseguros SLU da, banka-aseguruetako operadore lotetsia, eta Administrazio Erregistro Berezian inskribatuta dago, OV-0072 klabearekin. Arriskuaren aseguratzaileak: Seguros Lagun Aro, S.A., Seguros Lagun Aro Vida, S.A., La Previsión Mallorquina de Seguros, S.A., Sanitas, S.A. de Seguros, EXPERTIA, Seguros de Decesos, S.A., Caja de Seguros Reunidos, Compañia de Seguros y Reaseguros, S.A. - CASER, Europ Assistance S.A. Sucursal en España (Inscrita en España, registro de la DGSFP nº E0243), Generali Espana, Sociedad Anonima de Seguros y Reaseguros, HISCOX S.A. sucursal en España, TELEFÓNICA SEGUROS sucursal en España, Mutua de Propietarios Seguros y Reaseguros a Prima Fija y COFACE. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna, indarreko legediaren arabera estaliak. Gainerako aseguratzaileak kontsultatzeko klikatu hemen