Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

ERAGIKETAK Hal Cash

Zure dirua kutxazain batetara bidali dezakezu momentuan txartelik gabe.

Hal Cash sistemarekin, gakoen bidez dirua sakelako telefono batera bidali ahal izango duzu. Onuradunak Hal sareko 15.000 kutxazain automatikoetako batean jasoko du, berehala. Horretarako, haren mugikor-zenbakia jakin behar da; hori baino ez.

NOLA FUNTZIONATZEN DU HAL CASH ZERBITZUAK?

  • 1. URRATSA: Gure kasuan, dirua bidaltzeko agindua sukurtsaletik edo Telebankatik emango da. Agindu-emaileak Laboral Kutxako bezero behar du izan, eta bidalketa haren kontu baten kontra egingo da. Onuradunaren eta agindu-emailearen telefono-zenbakiak behar dira, eta eragiketari 4 digituko isilpeko gakoa esleituko zaio.
  • 2. URRATSA: Laboral Kutxak Hal Cash sistemaren bidez izapidetuko du eragiketa.
  • 3. URRATSA: Gure bezeroak (eskudiru-bidalketaren igorleak) 4 digituko isilpeko gakoa jakinaraziko dio hartzaileari, egokien iruditzen zaion bitartekoa erabiliz. Kutxazain automatikoan dirua ateratzeko beharko du hartzaileak gako hori.
  • 4. URRATSA: Hal Cash sistemak gure agindua bideratuko du eta onuradunaren sakelako telefonora SMS bat igorriko, bidalketaren zenbatekoarekin eta eragiketaren 4 digituko erreferentziarekin.
    Adibidea: HAL CASH «EDUARDO MENDIAk 20 euro igortzen dizkizu OPARI, JON. Hal Cash kutxazainetan jaso ditzakezu, 2006/11/27ra arte. Erreferentzia 3035».
  • 5. URRATSA: Bidalketaren onuraduna Hal Cash sarera atxikitako edozein erakundetako kutxazainera joango da, pantailako ikonoa sakatuko du eta, sakelako telefonoaren zenbakia, agindu-emaileak jakinarazi dion isilpeko gakoa, SMSan heldu zaion 4 digituko erreferentzia eta zenbatekoa sartu ostean, dirua lortuko du.Txartelik eta libretarik gabe, bidali dioten kopurua emango dio kutxazainak.

Abantailak

  • Transferentziak baino azkarragoa da, berehalakoa da.
  • Onuradunak ez du zertan finantza-erakunderen bateko bezero izan behar.
  • Dirua kutxazainetik ateratzeko ez da inolako txartelik behar.
  • Onuradunaren abonu-kontua beharrean sakelako telefonoaren zenbakia dakigunean premiazko ordainketak egiteko balio du. Adibidea: kanpoan ikasten ari den semeari dirua bidaltzea.
  • Epea bukatzear duten premiazko ordainketak. Adibidea: apartamentua gordetzeko ordainketa.
  • Zerbitzu hori guztiz doakoa da, gaur egun.
  • Bidalketa bakoitzerako muga 100 eurokoa da.

Ezaugarriak

Aginduak eguneko 24 orduetan eman daitezke, Espainiako edozein tokitara.

Hartzaileak Hal sareko edozein kutxazainetan jaso ahal izango du dirua. Ez du txartelik behar eta ez du zertan Entitateko bezeroa izan. Mugikorra baino ez du behar.

Aginduak eguneko 24 orduetan eman daitezke, Espainiako edozein tokitara, eta, laster, baita beste herrialde batzuetara ere.

Informazio gehiago

Laboral Kutxaren iritzia

«Zortzi finantza-erakunderen artean sortutako zerbitzu erabilgarri honen bidez, txartelik gabe edo banku horretako bezero izan gabe dirua jaso ahal izango du hartzaileak»

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.