Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

Burtsa eta Merkatuak

Nazioko Merkatuan denbora errealean informatu eta eragiketak egiteko aukera

Nazioko eta nazioarteko burtsa-merkatuetan eragiketak egiteko zerbitzua. Akzioekin, ETFekin, warrantekin egin ditzakezu eragiketak.
Horietaz gain, besteak beste, salerosketa chartistak agintzeko, agindu baldintzatuak egiteko, kapital handitzeetara joateko, eskubideak harpidetzeko eta dibidendua aukeratzeko aukera ere ematen du.
Egun barruko operatibarekin, egiten diren egun berean likidatzen dira eragiketa guztiak (eurotan). Horrela, eginiko salmenten zenbatekoa erabili ahal izango duzu.

Laboral Kutxak Burtsa Zerbitzua honako hauen bidez eskaintzen dizu:
- Online banka: nazioko nahiz nazioarteko merkatuetan egiten ditu eragiketak, eta burtsa-informazio zabala eta askotariko finantza-eragiketak egiteko aukera eskaintzen ditu. Sartu Online bankan
- Banka mugikorra: etengabeko merkatuan eta nazioartekoan baloreen salerosketa-eragiketak agindu ditzakezu, eta burtsa-informazio zabala eskaintzen du. Sartu banka mugikorrean edo behera jaitsi aplikazioa.
- Telebanka: nazioan nahiz nazioartean egiten ditu eragiketak, eta akzioekin, ETFekin, warrantekin eragiketak egiteko aukera eskaintzen du. Telebanka
- Sukurtsal-sarea: burtsan eragiketak egin edo edozein zalantza argi dezakezu Laboral Kutxako zure sukurtsalean.
-Mugikorreko alerten zerbitzua: egon zaitez aldi oro informatuta salerosketa-eragiketen inguruan, zure mugikorrean jasotako sms-en bitartez. Informazio gehiago

BALORE KONTUA - Baloreen administrazio- eta zaintza-kontua

Burtsan eragiketak egiten hasteko beharrezkoa da balore-kontu bat izatea. Zure akzioak gordetzeko erabiltzen den kontua da balore-kontua. Kontu korronte edo libreta bati loturik dago, eta bertan erregistratzen dira eragiketen zordunketak, ordainketak eta likidazioak.
Kontu horren mantentzea erabat doan da. Besteak beste, baloreak erosi, saldu edo mantentzeagatik kobratzen dira komisioak, ez kontua edukitzeagatik.
Balore-kontua honako hauen bidez kontrata dezakezu: Online Banka, Telebanka edo sukurtsal-sarea.

MERKATUEI BURUZKO INFORMAZIOA

Atal horretan etengabeko merkatuari buruzko informazioa aurkituko duzu denbora errealean.
Inbertsioen (erreal edo fikziozkoen) eboluzioa kontrolatzeko eta horien errentagarritasuna aztertzeko aukera ematen du.
Burtsako informazio-zerbitzu zabala eskaintzen du: kotizazioak, albisteak, iritziak eta abar.
Posta elektronikoko abisuetan alta emateko aukera eskaintzen du, aldian-aldian informazioa jasotzeko newsletterra harpidetzeko aukera, adituen analisiak behera jaisteko eta entzuteko aukera eta zorro birtual bat sortzeko aukera.

Sartu merkatuei buruzko informazioan

“MERKATUEI BURUZKO INFORMAZIOA atalean bildutako informazioa Norbolsaren webgunekoa da, eta LABORAL Kutxak sortutako edukia ez denez gero, ez da haren gaineko erantzukizunik bere gain hartzen. Webgune honetan jasotako informazioa ez da inbertitzeko gomendio pertsonalizatua, eta ez da horrela interpretatu behar. Izan ere, ez dira kontuan hartu ezein inbertitzaileren finantza-egoera, inbertsio-helburuak edo beste premia pertsonal batzuk, eta edukia ez da izango ezein kontratu, konpromiso edo erabakiren oinarri. Bezeroek informazio honetan oinarrituta hartzen dituzten erabakiak eta egindako inbertsioen emaitzak ez dira LABORAL Kutxaren erantzukizuna izango”.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.