+ Bizitza Asegurua

Zergatik kontratatu + Bizitza-Asegurua?

Zure bizitzak babes, laguntza eta lasaitasun gehiago merezi dituelako, eta + Bizitza aukerarekin, ez duzu bakarrik aseguru bat: une zailenetan babesten zaituen aliatu bat duzu, zure eta zure ingurukoen zaintzaile, benetako soluzioekin.

Gainera, hauek izango dituzu:

  • Ezintasunaren aurreko babes hedatua: hautatu ezintasun-maila bakoitzari hobekien egokitzen zaion kapitala, bazterketarik gabe.

  • Errehabilitazio- eta mugikortasun-programak: ezgaitasun-prozesuetan integratzeko eta egokitzeko laguntza.

  • Bigarren iritzi medikoa eta laguntza ekonomikoa: izan ere, diagnostiko larri baten aurrean (minbizia, bihotzekoa…), erabaki bakoitzak balio du.

  • Zerbitzuak lehen egunetik: testamentu familiarra eta bizitzakoa zure eta zure familiaren lasaitasunerako.

  • Erabateko malgutasuna: zure behar pertsonal eta familiarretara egokitzen da.

  • Konpromiso soziala: Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearekin elkarlanean ari gara, elkarrekin gehiago lagundu dezakegulako.

Zein estaldura ditu?

  • Gaixotasun edo istripuen erruz gertatutako heriotzen kasuan, gutxieneko 10.000 eurotik hasitako kapitala, eta berehalako 3.000 euroko aurrerakin bat hurbilen dauden gastuei aurre egiteko. Oinarrizko eta gutxieneko derrigorrezko bermea da.

  • Gainera, zure esku izango dituzu honako zerbitzu hauek:

    • Testamentu pertsonala edo familiarra eta bizitza testamentua.

    • Heriotzarekin eta horren ondorengo prozesuekin lotutako izapideetarako aholkularitza.

Zein estaldura gehitu ditzakezu?

  • Gaixotasun larriak. Kapitala aseguratu dezakezu gaixotasun larrien ondorioz sortuko diren gastuei aurre egiteko.

  • Gaixotasunaren edo istripuen ondoriozko ezgaitasuna, gradu ezberdinetan.

  • Gainera, honako hau ahalko duzu:

    • Aukeratu ezgaitasun gradu bakoitza zein kapitalekin estali nahi duzun.

    • Gaixotasune(ta)rako edo ezgaitasune(ta)rako aukeratzen duzun kapitala modulatu, istripuaren edo zirkulazio-istripuaren ondorioz sortutakoa(k) bad(ir)a.

  • Laneko baja. Lan egitea galarazten dizun istripuren bat izanez gero, eguneroko kalte-ordaina bermatzeko.

  • Osasun-gastuen itzultzea istripuen ondorioz sortutako lesioetan, barne hartzen ditu.

  • Kalte-ordaina ospitalizazioagatik, istripu baten ondorioz osasun-lesioa edo -asaldura izanez gero.

  • Gainera, desgaitasuneko edo gaixotasun larrietako bermeak kontratatzen badituzu, honako hauek izango dituzu eskura, kosturik gabe:

    • Birgaitzeko programetarako zerbitzuak eta integraziorako laguntza, ezgaitasun prozesuetan egokitzapena eta mugikortasuna.

    • Aurrez-aurreko bigarren diagnostiko bat gaixotasun larrien kasuan, lekualdaketarako gastuak ere estaliko lituzke.

Ohiko galderak

Ezintasun iraunkortzat hartzen da langileari ohiko lanbidean duen errendimendu normala % 33 baino gehiago gutxitzea dakarkion ezintasun iraunkorra, baina oinarrizko lanak egitea eragotzi gabe.

Baliaezintasun/ezgaitasun profesionala ere esaten zaio, eta halakotzat hartzen da edozein lan- edo lanbide-jarduera egitea eragozten duen ezgaitasun iraunkor eta atzeraezina.

Halakotzat hartzen da edozein lan edo lanbide jarduera egitea eragozten duen ezintasun iraunkor eta itzulezina.

Egoera fisiko itzulezina da, eta galera anatomiko edo funtzionalen ondorioz beste pertsona batek lagundu behar du ekintzetan.

Oso berme interesgarria da. Izan ere, gaixotasun hauetako bat diagnostikatuta, kontratatu duzun kapitala jasoko duzu, eta ez duzu zertan izan ezintasunik edo heriotzarik. Horrek baliabideak emango dizkizu gaixotasun hauetako batek eragin ditzakeen gastuetarako:

  • Miokardioko infartua

  • Minbizia

  • Hodietako istripua

  • Giltzurruneko gutxiegitasuna

  • Arteria koronarioen kirurgia, zubi aortokoronarioa (By-pass)

  • Bizi-organoen transplantea

  • Paralisia, paraplegia

  • Alzheimer gaixotasuna

  • Parkinsonen gaixotasuna

  • Koma-egoera

  • Itsutasun osoa

  • Erredura larriak

Horrez gain, erreferentziazko zentro mediko edo ospe aitortuko espezialista bakoitzeko bigarren iritzi mediko baterako joan-etorrien kostuak ere sartzen dira.

Horrek esan nahi du berme bakoitza beste berme batetik independentea den kapital jakin baten bidez kontratatzen dela, eta horrek aukera ematen duela ezintasun-maila bakoitzerako aseguratutako kapital handiagoa finkatzeko; halaber, gainerako bermeetarako aseguratutako kapitalekiko independenteak izango dira, heriotza barne.

Aseguratua izango den pertsonak 18 eta 55 urte bitartean izango ditu, eta behar bezala gainditu beharko du kontratatu nahi diren berme eta kapitalen arabera dagokion osasun-galdetegia. Asegurua kontratatu ondoren, 75 urtera arte egongo da indarrean heriotza eta baliaezintasun handia bermatzeko, eta 67 urtera arte gainerako bermeetarako.

Erlazionatutako aseguruak

Optimoa Bizitza-Asegurua

Bizi-ustekabeen kasuan zure diru-sarrerak eta/edo zure familiarenak babesteko estaldura eta zerbitzuak.

Gehiago jakin
Emakumeen Bizitza-Asegurua

Emakumeei egokitutako babesa eta estaldura.

Gehiago jakin
Relax Bizitza-Asegurua

Lasaitasuna, malgutasuna eta babes ekonomikoa.

Gehiago jakin

*Bizitza Asegurua (+Bizitza, Bizitza Emakumea eta Bizitza Optimoa modalitateak) kontratatzeko eskaintza baliagarria, gutxienez 220 euroko primarekin, Multiaseguru Kontura lotuta, 2025eko martxoaren 17tik 2026ko otsailaren 28a bitartean (biak barne) eta indarrean sartzeko gehieneko epea 2026ko maiatzaren 31ra arte izango ditu. IFK-zk. B 75060988 duen eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatuta dagoen Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako aseguruak. Arriskuaren aseguratzailea: Seguros Lagun Aro Vida, S.A. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna, indarreko legediaren arabera estaliak. Gainerako aseguratzaileak kontsultatzeko klikatu hemen