Multiaseguru kontua

Batu eta ordaindu 12 kuotatan gasturik gabe. % 0ko UTBa*

*Multiaseguru kontuak aseguru-polizen primak geroratzeko aukera ematen du: hileko 12 kuota berdinetan ordain daitezke. Kuota horiei ez zaie ez interesik ez komisio gehigarririk aplikatuko. Horrenbestez, UTBa % 0koa izango da. Aseguru-polizak, kontratatzeko unean edo berritzeko unean lotu ahalko zaizkio Multiaseguru kontuari. Multiaseguru kontua kreditu-txartel birtualen modalitate bat da, eta beherago zehazten diren aseguru- polizen primak ordaintzeko soilik erabil daiteke. Kreditu-txartel birtual hori eman ala ez Entitateak erabaki beharko du, bere arrisku-politikaren arabera. Caja Laboral BancaSegurosek bitartekoturiko Seguros Lagun Aro SAren eta Seguros Lagun Aro Vida SAren polizen primak geroratzeko soilik erabil daiteke Multiaseguru kontua. Informazio gehiago jasotzeko, ikusi Multiaseguru kontuaren fitxa zabaldua. Adibidez: 12 hilabetetan % 0ko urteko interes-tasa nominalean ordaintzeko 600 €-ko poliza batean, zor den zenbateko osoa 600 €-koa izango da, eta 50 euroko hileko kuotatan ordainduko da. Hortaz, UTBa % 0koa izango da. Informazio gehiago hemen. Aseguru honen bitartekaria Caja Laboral Bancaseguros SLU da, banka-aseguruetako operadore lotetsia. Administrazio Erregistro Berezian inskribatuta dago, OV-0072 klabearekin. Arriskuaren aseguratzaileak: Seguros Lagun Aro SA eta Seguros Lagun Aro Vida SA. Erantzukizun zibila eta finantza-ahalmena estalita dituzte, indarrean dagoen legeriaren arabera. Gainerako aseguratzaileak ikusteko, kontsultatu hemen: aseguruak.laboralkutxa.com

LABORAL Kutxa Euskadi emakumezkoen taldea