Nahi baduzu, erabili zure puntuak hezkuntza-proiektu horri laguntzeko. Haurrak ikasgeletara inguratzea da proiektuaren helburua. Kalitateko irakaskuntza izan dezakete zure eta beste pertsona solidario batzuen laguntzari esker.
Egoera zailetan bizi den jende askoren bizimodua hobetzeko dihardute zenbait elkartek, eta Bizipoza izeneko taldeak biltzen ditu guztiak. Zure puntuak oso lagungarriak dira taldearentzat, eta jende askori egingo diote mesede. Animatzen zara?
Birziklatutako plastikoz egindako bizkar-zorro honen bidez, materialak berrerabiltzea sustatuko duzu, mundu jasangarriago baten mesedetan. Poltsiko barrubigunak ditu, 10”-rainoko tableta eta 15”-rainoko ordenagailu eramangarria sartzeko modukoak, baita USB konexioa (kablea barne) eta atzealde zein uhal barrubigunak ere.
Hamaka honekin eraman ezazu erosotasunik handiena zurekin. Erraz muntatuko duzu, kotoiz egina dago eta eramateko poltsa du. Bi sostengu-puntu besterik ez dituzu behar instalatzeko, eta nahi duzun lekuan gozatzeko. Hau da hau, lasaitasuna! • Neurriak: 200 x 100 cm. • Gehieneko pisua: 200 kg. • Edukiera: pertsona bat. • 2 metro luzeko soka barne.
Saskiratze batzuk egitea gogoko baduzu, primeran pasatuko duzu lehiaketako baloi profesional honekin. FIBAk homologatua da, Butyl balbula du (orratza barne), 8 panelez osatuta dago eta zuntz laminatuzkoa da. Has dadila partida!
Presta zaitez abenturarik dibertigarrienetako bat bizitzeko Igantziko (Nafarroa) parke natural honetan. IrriSarri Land zure mugarik gabeko lurraldea izango da, natura-ingurunerik onenean egiteko jarduera guztiei esker: jolastokia, ibilbideak, pump tracka, dirt parka, tibetar zubia, disc golfa eta abar. Haurrentzako sarrera Helduentzako sarrera (>12 urte)
Jatorrizkoa, benetakoa. Espainiako futbol-liga profesionaleko partida ofizialak jokatzeko baloia da, eta, nahi baduzu, zeuk jokatzeko baloia ere izango da hemendik aurrera. Puma markakoa da, eta 18 panelez osatutako diseinu berria, POE aparrezko geruza eta PU karkasa (Sung Flag) ditu.
Sartu ausartentzako lurralde batean! Sartu Warner parkean! Madrilgo parke tematiko honetan hainbat atrakzio eta ikuskizun aurkituko dituzu, zure pelikularik gustukoeneko protagonista senti zaitezen. Hemen, atrakzio liluragarrietan sartuko zara, eta zure superheroirik gogokoenak ezagutuko dituzu. Bazatoz? Parkera sartzeko sarreren erabilera eta aprobetxamendua parkea 2023ko denboraldian jendearentzat irekitzeko egutegiaren eta ordutegiaren arabera egokituko dira (2023ko urriaren 12an, 13an, 14an, 21ean, 28an, 29an eta 31n izan ezik).
Eskuratu ekipamendurik onena zure abenturetarako. Lo-zaku honetan bero-bero egongo zara eta askoz atseden erosoagoa izango duzu. Bi urtarotarako zuntz barnehutsez beteta dago, eta honako hauek ditu: lepoko termikoa, hotzaren kontrako hegala, blokeoaren kontrako uhala kremaileran, barruko poltsikoa eta garraiatzeko poltsa.
Mugitu zeure kasa eta egin akrobazia ikusgarriak scooter honekin. Kalitate handiko aluminio hauskaitzez eginda dago. Gomazko helduleku ergonomikoak ditu, hobeto heltzeko, baita berno bikoitzeko besarkagailua, oinarri irristagaitza, 10 cm-ko PVCzko gurpilak eta atzeko oin-balazta ere.
Lurrean surf egiteko tresna ezin hobea da. Izan ere, Sokoak egiten duen guztiak kalitate bikaina du. Urki-zurezko xaflez eginda dago, eta kortxo naturalez apainduta. Abian Technich ardatzak guztiz egokiak dira maniobretan trebatzeko, pump trackerako, skateparkerako eta asfaltoa erretzeko. Gurpilen gogortasuna: 80A. Surfskatearen neurria: 78,74 cm (31’’). Artisau-surfskatea, ez da itzultzerik onartuko.
Hirian barrena ibiltzeko bidelagunik onena. Erresistentea, segurua eta gordetzeko oso erosoa. Horrelakoxea da Fresh Wild Red patinetea. • Koadroa: aluminiozko TOLESGARRIA. • Itxitura: Smart Security, gidatzean bibraziorik ez duena. • Balazta bikoitza: ABS balazta elektrikoa + disko-balazta. • LED argiak aurrealdean eta atzealdean. • Aplikazioa eta bluetootha barne: konekta zaitez patinetearekin mugikorraren bidez. • Motorra: 250 W nominal (500 W gehienez). • Gehieneko autonomia: 25 km. • Gehieneko abiadura: 25 km/h. • Bateria: 6.000 maH, berriz kargatzekoa, 36v-6.0 Ah.
Altuera (cm) Neurria 155-165 S 165-180 M 178-190 L Orbea honekin primeran pasako duzu seguru. Bizikleta ezin hobea da MTBan hasiberriak direnentzat. • Markoa: aluminiozkoa. • Esekidura-urkila: Suntour XCE 28, 100 mm-koa. • Transmisioa: Shimano, 16 abiadurakoa. • Balaztak: diskozko hidraulikoak (Shimano). • Gurpilak: egonkorrak eta arinak, Kenda pneumatikoekin. • Pisua (gutxi gorabehera): 15,73 kg.
Entzungailu hauek zeruko musika ekarriko dizute belarrietara! Izan ere, punta-puntako teknologia eta ergonomia ezin hobea ditu: • Diseinu tolesgarria. • Bateragarria Bluetooth 5.0 teknologiarekin. • Litiozko bateria, 300 mAh/3,7 V-koa. • Autonomia: 25 ordu baino gehiago. • Esku libreko funtzioa telefonoz hitz egiteko. • Audio-sarrera lagungarria (3,5 mm-ko jack konektorea). • Kontrol-botoiak entzungailuan.
Luzarorako energia izan dezazun, eraman nature lineako kanpoko bateria lagungarri hau, hari gabeko kargagailu integratua duena. • Banbuzko karkasa. • Karga-ahalmena: 6.000 mAh. • Karga-egoeraren adierazlea. • Bi USB irteera eta C eta mikro USB sarrerak —kablea barne—. • 3 gailu karga ditzake aldi berean.
Nork esan zuen jaikitzeak nagia ematen duela? Ordua sabaian proiektatzeko aukera eta hainbat melodia eskainita, errazagoa izango da dena. • Bee alarma. • 9 melodia ezberdin. • Urtebetetzeak gogorarazteko oharrak. • Kuartzo digitalezko makineria. • Data eta asteko eguna. • Tenperatura. • Neurriak: 12,2 x 5,4 x 8,8 cm.
Zoazen lekura zoazela, ipini zure musikarik onena, hari gabeko entzungailu honekin. Bluetooth 5.0 teknologiari esker, barrualdean zein kanpoaldean gozatu ahalko duzu musikaz. Zipriztinak jasaten ditu, tamaina trinkoa du, eramangarria da eta kalitate handiko soinua ematen du, irteerako ahalmen handiari esker: 10 W (2 x 5 W). FM irratia du, eta 10 orduz ere jardun dezake martxan.
Hau entzutekoa da. Zure musika- eta dei-laguntzaile perfektuak izango dira haririk gabeko Panasonic entzungailu hauek. • HiFi mikrofonoa. • Iragazgaitzak: IPX4 babesa, hautsaren, uraren eta izerdiaren aurka. • Ukipen-kontrola. • Diseinu ergonomikoa, eroso eta seguru doitzeko. • Ahots-laguntzailea. • Soinu-kalitate handia, Extra Bass System (XBS) sistemari esker. • Iraupen luzeko bateria: 16 ordu bitartekoa.
Eraman dena zure eskuan azken belaunaldiko smartwatch honekin. Horri esker, askoz erosoagoak izango dira zure eguneroko zereginak eta kiroljarduerak. • Telefono-deiak bluetooth bidez jasotzeko aukera. • Mezuak jaso izanaren jakinarazpenak. • Musika-erreproduzigailua. • Gorputz-jardueraren jarraipena: pausuak, distantziak, kaloriak… • Gorputz-tenperatura, bihotz-maiztasuna, arteria-presioa eta odoleko oxigenoa. • Loaren eta ziklo menstrualaren monitorizazioa.
Erabateko dibertsioa eta segurtasuna zure erloju adimendunarekin! Gainera, oso diseinu ederra du. Honako hauek eskaintzen ditu: GPSa, deiak, bideodeiak, ahots-mezuak, musika-erreproduzigailua, Interneteko konexiorik gabeko jokoak, SOS botoia eta kronometroa, baita podometroa ere, zure jarduera-uneak neurtzeko.
Gauzak tamaina handian ikusteko, hementxe duzu erreprodukzioteknologiarik berriena duen tableta. • Sistema eragilea: Android 8.1. GSM ziurtagiria. • Pantaila: 25,65 cm-koa (10,1”). Bereizmena: IPS 1280 x 800 px-koa. • Prozesadorea: MTK8321, Quad Core, 3 G, 1,3 GHz-ekoa. • RAM memoria: 2 GB DDR3. Barne-memoria: 32 GB-koa. • Bluetootha: 4.0. • Aurreko kamera: 2 Mpx-ekoa. Atzeko kamera: 5 Mpx-ekoa.
Zure bizitzari, jokoei, musikari eta irudiei kalitate gorena emateko sortutako smartphonea. • Pantaila: Infinity-V, 16,7 cm-koa (6,6”). • FHD+ teknologia: irudi garbiagoak eta argiagoak. • Kamera anitzeko sistema. • Kamera nagusia: 50 Mpx-ekoa. • Lentea: angelu ultra handikoa eta 5 Mpx-ekoa. • Megabateria: 5.000 mAh-koa. • MicroSD txartela: 1 TB-rainokoa.
Dirua aurrezten ez ezik, ingurumena zaintzen ere lagunduko dizu. Txerritxo-itxurako nature lineako itsulapiko hau banbu/ABS zuntzez eginda dago. - Neurriak (altuera x zabalera): 10 x 6,8 cm. - Pisua: 0,036 g.
Gorputzak ondo hidratatuta egon behar du une oro, eta Quokka marka ospetsuko botila termiko hau lagungarri izango zaizu eginkizun horretan. Hutsean isolatutako pareta bikoitza eta tanta-kontrako sistema ditu (% 100 hermetikoa). Erresistentzia handiko altzairu herdoilgaitzezko egitura du, eta oso diseinu zaindua eta egungoa.
Barruan duzun arte guztia zure eskuekin atera dezazun. Estutxeak 6 koloretako tenperak ditu. Pote bakoitzaren edukia: 40 ml. Tenpera likidoak dira, kolore bizikoak. Produktua ez da toxikoa eta garbigarria da.
Eman iezaiozu kolorea sortzen duzun guztiari, zurezko kutxan datorren pintura-sorta esklusibo honekin. 66 elementu ditu: argizarizko pinturak, errotuladoreak, koloretako arkatzak, akuarelak, kola, borragoma, pintzela, erregela eta arkatza. Erakutsi zure artea!
Lurra planeta bakarra da, eta zaindu egin behar dugu. Liburu dibertigarri honen bidez, zer dagoen txarto eta nola konpon dezakezun ikusiko duzu: murriztu eta berrerabili, baztertu erabilera bakarreko plastikoak, zaindu erleak, birziklatu, erosi auzoan eta abar.
Lurrak premiazko laguntza behar du, baina… zer egin dezake Gaia bezalako neskato batek laguntzeko? Amona Lilak irakatsiko dio, urruneko lekuetara bidaiatuz eta dagoeneko klimaren arazoari aurre egiten dioten herri zoragarriak ezagutaraziz.
BALDINTZA OROKORRAK 1. Programan parte hartzea Super Bat kontuaren libreta bat duten LABORAL Kutxako bezero guztiek hartuko dute parte kanpaina honetan. Arauak neurriz gain edo maulaz erabiltzen badira, galdu egingo dira metatutako puntuak. 2. Puntuak lortzea Liburuxka honetan agertzen den baremoaren arabera lortuko dituzte bezeroek opariekin trukatzeko puntuak. Puntuak honela emango dira: hilean behin Super Bat kontu bakoitzaren batez besteko saldoa kalkulatuko da, eta 150 euroko puntu bat emango da (gehienez 70 puntu). Bestalde, Super Bat kontuaren titularrek puntu gehiago lor ditzakete, LABORAL Kutxak diseinatutako kanpaina edo sustapenetan parte hartzen badute. Kanpaina eta sustapen horietan eskuratutako puntuak kontuak berak hilean sortutako puntuei erantsiko zaizkie, eta eragin berberak izango dituzte. Aldian behin, trukatzeko dituen puntuen berri emango zaio bezeroari. Lortutako puntuak indarrean dagoen katalogoko opariekin edo LABORAL Kutxak egiten dituen sustapenetan soilik trukatuko dira. 3. Kanpainaren iraupena Katalogo honetako opariak 2023ko abenduaren 31ra bitartean lortutako puntuen truke eskura daitezke. Artikuluak eskatzeko (puntuak oparien ordez trukatzeko) aldiak 2023ko otsailaren 15etik abenduaren 31ra bitartean izango dira. Eskatzeko epealdiaren hasierako edo amaierako eguna baliogabea bada, aurreko egun baliodunean egin ahal izango da eskaera. LABORAL Kutxak eskubidea izango du epe horiek aldatzeko. 4. Opariak eskatzea Puntuak hemen truka daitezke: LABORAL Kutxaren edozein bulegotan edo Telebankatik (900 929 029). Bezeroak 45 eguneko epea izango du oparia aukeratutako bulegoan jasotzeko, eta, 30 egunekoa, bidaia bada. 5. Oparien bermea, itzulketa eta ezaugarriak Opariren bat agortzen bada, antzeko ezaugarriak eta kostua dituen beste bat emango zaio bezeroari haren ordez. Opariak akatsen bat badu, edo LABORAL Kutxak oparia eskatu eta ematean hutsegite edo nahasteren bat gertatzen bada, bezeroak oparia itzuli ahal izango du, jasotzen duenetik gehienez ere 15 egun baliodunetan. Gainera, jaso duen egoera berean itzuli beharko du (jatorrizko bilgarrian…). Hori gertatuz gero, puntuak itzuli egingo zaizkio. Sustapen honetan eskaintzen diren gaien bermea fabrikatzaileak ezarritakoa izango da. Zentzu horretan, artikulua ematen denetik 15 egun igarotakoan, fabrikatzaileari, haren ordezkariari edo dagokion kontzesionario ofizialari egin beharko zaizkio akatsen edo funtzionamendu okerraren ondoriozko erreklamazioak. LABORAL Kutxak ez du erantzukizunik izango eta ez du esku hartuko gai horietan. 6. Etekinak egoztea Oparia eskuratzeak esan gura du kapital higigarriaren etekinak jaso direla eta horiei dagozkien zergak ordaindu beharko direla. Zergaondoreetarako, oparia lortzetik sortutako etekin-egozketari buruzko informazioa errenta-aitorpenerako datu-ziurtagirietan helduko zaie bezeroei. Elkartasunez ematen diren puntuak ez dira fiskalki kengarriak. 7. Super Bat puntuen kanpaina aldatu edo bertan behera uztea LABORAL Kutxak Super Bat puntuen esleipena bertan behera uzteko eta kanpaina honetako baldintzak aldatzeko eskubidea izango du. Hala eginez gero, aldaketa horien berri emango du, Espainiako Bankuaren 5/2012 Zirkularrean agindutakoaren arabera. Kod. OPARIA DIRUTAKO BALIOA ITNa (*) UTBa* 1 SAVE THE CHILDREN 4,59 € 0,52% 0,53% 2 BIZIPOZA 4,59 € 0,52% 0,53% 3 ITSULAPIKOA 3,61 € 0,53% 0,53% 4 BOTILA BERRERABILGARRIA 6,7 € 0,56% 0,57% 5 TENPERAK 13,33 € 0,56% 0,56% 6 PINTURA-ESTUTXEA 14,15 € 0,54% 0,54% 7 LIBURUA: «Zaindu dezagun…» 16,79 € 0,60% 0,60% 9 BIZKAR-ZORROA 18,43 € 0,57% 0,57% 8 LIBURUA: «Ez dago B planetarik» 20,81 € 0,63% 0,63% 10 HARI GABEKO ENTZUNGAILUAK 21,15 € 0,55% 0,56% 11 POWER BANK KARGAGAILUA 22,62 € 0,57% 0,57% 12 IRATZARGAILUA 23,45 € 0,56% 0,56% 13 HAMAKA 23,45 € 0,55% 0,55% 14 SASKIBALOIKO BALOIA 25,97 € 0,56% 0,56% 15 IRRISARRILAND (<12 URTE) 30,46 € 0,57% 0,57% 16 LALIGAKO BALOIA 31,09 € 0,56% 0,56% 17 NGS BLUETOOTH BOZGORAILUA 35,66 € 0,56% 0,56% 18 IRRISARRILAND (>12 URTE) 37,78 € 0,56% 0,56% 19 WARNER PARKERAKO SARRERA 41,54 € 0,55% 0,55% 20 LO-ZAKUA 50,18 € 0,57% 0,56% 21 BLUETOOTH ENTZUNGAILUAK 65,19 € 0,56% 0,56% 22 JARDUERA-ERLOJUA 66,19 € 0,56% 0,56% 23 PATINETEA 67,03 € 0,56% 0,56% 24 HAURRENTZAKO SMARTWATCHA 105,74 € 0,57% 0,56% 25 TABLETA 158,97 € 0,57% 0,56% 26 SMARTPHONEA 192,71 € 0,57% 0,56% 27 SURFSKATEA 301,63 € 0,57% 0,56% 28 PATINETE ELEKTRIKOA 452,45 € 0,57% 0,55% 29 ORBEA BIZIKLETA (S NEURRIA) 576,45 € 0,57% 0,54% 30 ORBEA BIZIKLETA (M NEURRIA) 576,45 € 0,57% 0,54% 31 ORBEA BIZIKLETA (L NEURRIA) 576,45 € 0,57% 0,54% *Interes-tasa nominala kalkulatzeko adibide argigarria. Kontuan hileko batez besteko saldo konstantea 6.000 eurokoa dela emanez, titularrak 8 hilabete beharko lituzke «Power Bank kargagailua» eskuratzeko beharrezko 320 puntuak biltzeko (8 hilabete x 40 puntu hileko). Kargagailuaren diru-balioa 22,62 eurokoa denez, interes-tasa nominala % 0,57koa da [erabilitako formula = 22,62 / 6.000 * (12 / 8)]. ** UTBaren %-a, baldin eta urtebetez hilean batez beste 6.000 €-ko saldoari eusten bazaio etenik gabe.
RkJQdWJsaXNoZXIy MjU0MDg5