Profesional eta enpresei zerbitzu emateko sortu zen LABORAL Kutxa. Gure DNAn dago. Gure helburua da horiei laguntzea, bizi duten egoeran eta unean.

Negozio bakoitzaren beharrei nola edo hala erantzutea da gure helburua. Horregatik, tresna espezializatuak eta gestore adituak jartzen ditugu zure eskura, hobetzen eta behar dituzun soluzio pertsonalizatuak lortzen laguntzeko.

Horrela, zure enpresak lehiakortasun, tamaina eta irismen handiagoak izango ditu. Eta, hori guztia, zuri laguntzeko gaudelako hemen.

Zure enpresa eta gu. Elkarrekin, batu egiten dugu.

“Eskaini diguten gestio espezializatua eta etengabeko laguntza izan dira enpresa lehiakorra izateko nahiaren eta enpresa lehiakorra izatearen arteko aldea”

Lehiakorragoa izatea ez da erraza; baina errazago suertatzen da beharrezko tresnak eskura dituzunean:

Neurtu zure lehiakortasuna eta alderatu lehiakideekin, zure enpresa zer egoeratan dagoen eta zer hobetu beharko lukeen jakiteko. Egizu zure lehiakortasun-testa.

Jakin badakigulako gehiago saldu nahi duzula eta oztoporik gabe ahalik eta azkarren kobratu, zerbitzu hauek eskaintzen dizkizugu:

  • Saltokietan Erosteko Finantziazio zerbitzua, gehiago sal dezazun: zure bezeroak epeka ordain dezake erositakoa eta zure enpresak berehala kobratzen du; horrela, salmenta errazagoa da eta saihestu egiten dira ez ordaintzeko arriskuak.
  • Fakturak aurreratzeko factoring-zerbitzua eta enpresentzako ordainketa-dokumentuen deskontu-lerroa, beste enpresa batzuekiko zerbitzuen kobrantza eta salmentak aurrera ditzazun.
  • SEPA bidezko kobrantzen sistema: zure ordainagiriak Europako herrialde nagusietara igortzea eta kobrantza aurreratzea ahalbidetzen du.

Orientabide pertsonalizatu eta doakoa eskaintzen dugu, zure enpresarako orotariko laguntzen, pizgarrien eta diru-laguntzen inguruan.

Eta, hori guztia, zuri laguntzeko gaudelako hemen.

“Gure berrikuntza-proiektuak behar dituen konfiantzari eta berariazko finantzaketa-soluzioei esker, sendo hazteko aukera izan dugu”

Enpresa guztiek nahi lukete handiagoak izan, aurrera egin... Orain, badute aukera, berariaz sortutako tresnei esker:

Lor ezazu Innovfin finantzaketa-lerro berezia, baldintzarik onenetan (prezioan, epean eta bermeetan).

  • Leasing-zerbitzua: eskuratu zure enpresarako behar duzun ondasuna, finantzaketa-baldintzarik onenetan eta zerga-abantaila handienekin.
  • Renting bidezko alokairua, zure enpresaren ondasunen gestioa erraztu eta malgutzeko.

Ekintzailetzarako abalik gabeko eta baldintzarik onenetako finantzaketa, Europako EaSI maileguen lerrorik handienarekin, negozioak sortzen eta finkatzen laguntzeko.

Enpresa guztiak ezberdinak direlako, gure bulegoetan behar dituzun soluzioak dituzu eskura, negozioetako eta enpresetako espezialisten eskutik.

Eta, hori guztia, zuri laguntzeko gaudelako hemen.

“Herrialde gehiagotara iritsiz gero, negozio-aukera gehiago izango ditugu. LABORAL Kutxaren nazioarteko merkataritza-zerbitzuaren laguntzaz, arrakasta izateko berme handiagoa dugu”

Noraino iritsi nahi duzu? Lekua edozein delarik ere, errazagoa da tresna egokiekin:

Zure atzerriko jarduera (lizitazioak, ordainketak, bermeak…) ezustekorik gabe gauza dezazun.

Saihestu nazioarteko salerosketetan prezioa finkatu osteko ezustekoak, data jakin bateko kanbio-tasaren estalduraren bidez.

Eta, hori guztia, zuri laguntzeko gaudelako hemen.