Ahorro Click Web Laboral Kutxa Castellano
Bitaminak tUperrean eta aurrezkiak zure kontuan

Eguzkiak gauza politak xuxurlatzen dizkigu belarrira, kalera irten gaitezen. Eta nahiz eta beti asteburua ez izan, astelehenetik ostiralera ere aprobetxatu ahal dugu kalera irteteko. Nola? Aurreko egunean tuper on bat prestatuz eta lasai-lasai bazkalduz ikuspegi polita duen parkeko jarleku batean eserita. Osasungarria eta merkea.

Zuk ere aurrezteko ideia onak dituzu, ziur. Partekatu gurekin eta irabazi 200 €*.

HASI AURREZTENico siguiente

GURE GOMENDIOAK

1. errezeta

Arroz entsalada

Osagaiak:

- 350 g arroz
- Gatza
- 40 g oliba-olio
- 2 baratxuri-ale
- ½ piper gorri
- 3 lata atun
- 1 lata arto
- 3 arrautza
- Perrexila

Imagen receta1

Nola prestatu:

Irakin arroza fabrikatzaileak adierazitako denboran. Xukatu eta gorde.

Ebaki arrautza egosiak xerratan eta gorde. Xehatu baratxuri-aleak zati txikitan eta jarri olio berotan, zartagin batean. Eragin baratxuriei gorritu arte. Gehitu piper erdia zerrendatan ebakita eta utzi su txikian eztitzen, 20 bat minutuz. Dastatu gatz-puntua eta, behar izanez gero, gehitu pixka bat.

Kendu zartagina sutatik, xukatu atun- eta arto-latak eta bota haien edukia kazolan. Bota arroza ere kazolan, eta nahastu.

Hotz dagoenean, sartu dena tuperrean eta apaindu arrautza egosiaren xerra batzuekin, piper gorriaren zerrenda batzuekin eta perrexilarekin.

2. errezeta

Dilista entsalada

Osagaiak:

- 400 g dilista
- 1 lata txiki arto gozo
- 10 karramarro-makilatxo
- 1 tomate heldu handi
- 250 g indioilar-fianbre, gatzik gabe, kubotan ebakita
- Oliba-olioa
- Gatza

Imagen receta1

Nola prestatu:

Dilistak egosita eros ditzakezue, errazagoa izan dadin. Aukera asko daude. Dena dela, norberak etxean egitea ez da lan handia: presio-eltze bat, ura eta dilistak, eta minutu batzuetan prest. Eginda dagoenean, xukatu. Ondoren, bota katilu batean, gehitu artoa eta karramarro-makilatxoak zatika. Gehitu tomate zatitua eta indioilarra. Nahastu ondo eta sartu tuperrean. Azkenik, bota zurrusta bat oliba-olio eta gatz pixka bat, norberaren gustura.

3. errezeta

Txitxirio bolak

Osagaiak:

- 400 g txitxirio egosi
- 1 baratxuri-ale
- Perrexil freskoa
- 1 azenario
- 3 pikillo piper
- 1 arrautza ertain
- 2 koilarakada irin
- Oliba-olio birjina estra
- Gatza
- Tomate txikiak
- Ozpinetako luzokerrak
- Gazta

Imagen receta1

Nola prestatu:

Txitxirioak eltze espres batean egosi ondoren, xukatu eta sartu irabiagailuaren ontzian. Gehitu baratxuri-alea, perrexil freskoa, azenario zuritua (zati txikitan xehatua), pikillo piperrak, arrautza, irina eta gatza, eta birrindu dena, ore bat lortu arte.

Utzi pausatzen hozkailuan, 30 minutuz, film paperez estalita.

Estali eskuak irinez, egin bola txikiak eta jarri oliotan kazola batean, su ertainean.

Tuperrean sartu aurretik, utzi hozten. Ebaki tomate bat, ozpinetako luzoker batzuk eta gazta-kubo batzuk. Eta ez ahaztu ogia!

4. errezeta

Koloretako entsalada

Osagaiak:

- Koloretako pasta
- Marrubiak
- Kiwiak
- Artoa
- Atuna berezko eran
- Tipuleta
- Pipita zurituak
- Oliba-olio birjina estra
- Gatza
- Piperbeltz beltza, eho berria

Imagen receta1

Nola prestatu:

Egosi pasta. Ziur aski nahikoa izango da 9 minutuz egostea, baina begiratu zer dioen fabrikatzaileak ontzian. Ondoren, utzi hozten.

Nahasi osagai guztiekin eta gehitu olioa, gatza eta piperbeltza. Jarri pipita batzuk gainean eta sartu hozkailuan. Eta prest dago hurrengo egunean bazkari ikusgarri batez gozatzeko.

5. errezeta

Oilaskoa vs. Gazta

Osagaiak:

- 1 sagar
- 1 eskukada mahaspasa
- ½ ozpinetako luzoker
- ½ oilasko erre hotz
- 125 g Mantxako gazta erdiondu
- 4 tomate
- limoi-erdi baten zukua

Saltsarako osagaiak

- 1 zopa-koilarakada olio
- 2 poste-koilarakada ketchup
- 1 zopa-koilarakada ziape
- gatza eta piperbeltza
- 1 jogurt natural

Imagen receta1

Nola prestatu:

Zuritu luzokerra, kendu haziak eta ebaki kubo txikitan. Egin gauza bera sagarrarekin. Zipriztindu limoi-zukuaz eta ebaki kubotxotan. Zatitu gazta kubotan, oilaskoa zerrenda xehetan eta tomateak laurdenetan. Jakina, oilasko-zerrendak egin aurretik, erre egin behar da. Horretarako, jarri erretilu batean zurrutada bat oliba-oliorekin eta gatzarekin, 50 minutuz, 150 graduan.

Garbitu mahaspasak ur epeletan, eta gero xukatu oihal batez.

Sartu mahaspasak entsalada-ontzi batean, gainerako osagaiekin.

Beste alde batetik, irabiatu saltsaren osagai guztiak katilu batean (jogurt naturala, ziapea, ketchupa, olioa, gatza eta piperbeltza) eta maneatu horrekin entsalada. Inbidia emango diezu parkeko guztiei.

IKUSI ERREZETA GEHIAGO
Ver mas recetas
Partekatu zeure ideiak eta hartu parte 200 €-KO 3 SARIREN ZOZKETAN*.