Online Bankaren Segurtasuna

LABORAL Kutxak segurtasun-sistemarik berrienak garatzen eta ezartzen ditu, banku-gestioak erabateko lasaitasunaz egin ditzazun.

  • Online Banca Sarrera

Online Bankan sartzeko, erabiltzailea (NAN edo hautatutako erabiltzaile) eta pasaitza (4 digitu) behar dira. Hau egin dezakezu:

  • Aldatu gakoak Online Bankan: Zure profila > Segurtasun-aukerak.
  • Blokeatu Online Bankaren jarduna: Zure profila > Segurtasun-aukerak.
  • Blokeatu Online Bankarako sarbidea:
    • Telebankan 900 929 029
    • LABORAL Kutxaren bulegoetan
    • Sarbide-gakoa hiru aldiz gaizki sartuta

  • Online Bankarako sinadura-sistema

Hainbat sinadura-sistema daude, partikularrentzat, autonomoentzat eta enpresentzat diren:

  • Partikularrak eta autonomoak: Kolektibo horrentzako sinadura-sistema 6 digituko gakoetan oinarritzen da. Gakoak behin bakarrik erabiltzekoak dira eta SMS bidez bidaliko dira mugikorrera, bezeroaren datu-basean dugun zenbakira, hain zuzen. Eragiketa batzuetan, mugikorrera bidaliko den gakoa ez ezik, bezeroaren txarteleko CVVa ere sartu beharko da, segurtasun-neurri osagarri moduan.
  • Enpresak: Ahaldun bakoitzarentzako sinadura-txartel bat dugu gaituta. Txartel horrek 60 gako ditu atzealdean, eta ausaz bat eskatuko da eragiketa egiterakoan.

Sinatzeko 3 saialditan huts eginez gero, sinadura-txartela blokeatu egingo da (enpresena). Zure bulegoan aktiba dezakezu berriro, edo Telebankan, 900 92 90 29 telefono-zenbakira deituz.
Enpresen kasuan, sinadura-gakoaren eskaera mugikorrean jasotzeko aukera ere eskaintzen dizugu, segurtasun-neurri osagarri gisa.

  • Zenbakiak ausaz kokatuta dituen teklatu birtuala

Sarbide- eta sinadura-gakoak zenbakiak ausaz kokatuta dituen teklatu birtual batean sartzen dira, troiar erako birusek teklatuan idatzitako gakoak eskuratzea saihesteko. Gainera, sarbide-gakoa nahi adina aldiz alda daiteke.

  • Online Bankako azken konexioaren eguna eta ordua adierazten dizkizugu.

LABORAL Kutxak ez du INOIZ...

  • LABORAL Kutxak ez dizu INOIZ mezu elektronikorik bidaliko, zure kreditu- edo zordunketa-txartelei, sarbide-gakoei edo banku-datuei buruzko informazioa eskatzeko.
  • Halaber, gure mezu elektronikoetan, ez dugu programa exekutagarririk erantsiko.
  • Laboral Kutxak ez dizu INOIZ deituko zure Online Bankako sarbide-gakoak eta sinadurak eskatzeko. Zuk zeuk Telebankako telefono bidezko zerbitzura (900 92 90 29  zenbakira) deitzen duzunean bakarrik eman behar dituzu datu horiek.
  • Ez fidatu Online Bankako gakoak edo sinadura-gakoak eskatzeko jasotzen dituzun dei eta mezu elektronikoez. Zuk zeuk Telebankara (900 92 90 29  zenbakira) egindako deietan bakarrik eskatuko dizkizute datuok.
  • LABORAL Kutxak ez dizu INOIZ gako bat baino gehiago eskatuko eragiketa bakoitzeko. Zalantzarik izanez gero, deitu Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren 900 92 90 29  zenbakira.

Zeuk hartu beharreko neurriak

  • Ez fidatu mezu elektronikoetan edo bannerretan Online Bankan edo Banka Mugikorrean sartzeko txertatutako estekez, eta, erabiltzen badituzu, ziurtatu helbide zuzenera bidaltzen zaituztela (www.laboralkutxa.eus).
  • Gogoratu: LABORAL Kutxaren Online Bankaren webgune seguruek horrelako webguneen «s» letra dute helbidean, eta denek https://www.laboralkutxa.eus dute hasieran.
  • Ez eman inoiz inori zure segurtasun-gakoak, eta aldatu aldian-aldian. Ez erabili gako arruntik edo erraz ondoriozta daitekeenik.
  • Zure bulegoan, transferentzien eguneroko zenbatekoaren muga zehaztu dezakezu (zeroan utzi ere bai), gainerako eragiketetan eraginik izan gabe.
  • Zure gakoen konfidentzialtasuna zaindu behar duzu, ordenagailuaren, tabletaren eta sakelako telefonoaren segurtasuna babestuz. Horretarako, instalatu birusen kontrako softwarea gailuan eta izan beti aktibatuta. Ez instalatu jatorri ezezagunekoa edo zalantzazkoa den softwarerik.
  • Web-orrialde batean datu edo gako pertsonalak erabili behar badituzu, egiaztatu webgune seguruaren indarraldia eta titulartasuna, nabigatzailearen barran ikusten den giltzarrapoaren gainean klik eginez.
  • Ezabatu ordenagailuaren cache memoria, beste pertsona batzuek ere erabiltzen badute edo leku publiko batean badago.
  • Amaitu beti Online Bankako saioa. Horretarako, egin klik goiko menuko IRTEN aukeran.
  • Sistemaren segurtasuna ahalik eta handiena izan dadin, gure Mugikorreko Alerten Zerbitzua eskaintzen dizugu. Berorren bidez, Online Bankan eta Banka Mugikorrean zure kontu eta txartelekin egiten dituzun eragiketa jakin batzuen oharrak jasoko dituzu.

Segurtasun-ziurtagiria www.laboralkutxa.com-en

TLS (Transport Layer Security) eta SSL (Secure Sockets Layer) komunikazio seguruak ahalbidetzen dituzten protokolo kriptografikoak dira. Konexio seguruetan, urrats hauek ematen dira:

  • Bezeroak eta zerbitzariak negoziatu egiten dute komunikazioan zer algoritmo kriptografiko (TLS, SSL eta abar) erabili.
  • Gako publikoak elkarri eman eta ziurtagirietan oinarrituta egiaztatzen dira (horretarako, DigiCert ziurtagiria erabiltzen da).
  • Trafikoaren zifratze simetrikoa egiten da (horretarako, DigiCert ziurtagiria erabiltzen da).

Gure zifratze-ziurtagiria DigiCert erakunde ziurtatzaileak ematen du, eta www.laboralkutxa.eus URLari lotuta dago.