Plazonet epe finkorako gordailua

1 / 6
Zenbaki horrek produktuaren arriskua adierazten du: 1/6 zenbakiak arriskurik txikiena adierazten du eta 6/6 zenbakiak handiena.

Zer da Plazonet gordailua?

Plazonet 12 hilabeterako epe finkorako gordailua da, Online Bankaren bidez esklusiboki kontratatua eta aurrez ezarritako errentagarritasuna eskaintzen du.

Ezaugarri nagusiak

  • Online Bankaren bidez bakarrik kontrata daiteke

  • 3.000 €-tik aurrera

  • Epea: urtebete

  • Erabilgarritasun osoa**

  • Edozein unetan ezeztatu dezakezu gordailuaren zati bat edo guztia

Ohiko galderak

*Eskaintza esklusiboa % 1,50eko UTBkoa lehentasunezko bezeroentzat, hau da, azken hiru hilabeteetan 600 €-tik gorako diru-sarrerak izan eta azken hiru hilabeteetan txartelekin egindako erosketetan 100 €-tik gorako kontsumoa izan dutenentzat edo azken hiru hilabeteetan jaulkitzaile baten baino gehiagoren 3 ordainagiri helbideratuak izan dituztenentzat. Gainerako bezeroek, % 0,90eko UTBa. Adibidea: urtebeterako PLAZONET gordailua, 20.000 €-koa, ITNa % 1,50 UTBa % 1,50, mugaegunera iristean 300 €-ko interes gordinak lortuko lirateke. Urtebeterako PLAZONET gordailu batean, 20.000 €-koa, % 0,90eko UTBa, 180 €-ko interes gordinak lortuko lirateke mugaegunera iristean. **Edozein unetan ezereztu ahal izango duzu gordailu osoa edo zati bat. LABORAL Kutxak ontzat eman ahal izango du ezereztea, eta kasu horretan urteko % 4ko kenkaria ezarriko dio itzuliko den printzipalari, ezerezte-dataren eta hitzartutako muga-egunaren arteko epearen arabera. Kenkari horrek ezingo du, inolaz ere, data horretara arte sortutako interesen % 20 gainditu. Interesak lehen egunean hasten dira sortzen, eta muga-egunean ordaintzen dira. Beharrezkoa da ageriko kontu bat izatea, gordailua formalizatu, ezereztu eta interesak ordaindu ahal izateko.