Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik
Hasiera Partikularrak Finantzaketa Maileguak Ilusio kreditua % 4,95 eko ITNa
Orain, inoiz baino gehiago, behar baduzu, eskura duzu. Ilusio kreditua % 4,95eko ITNa *

Ikusi baldintzak

Kalkulatu zure maileguaren kuota

Zenbat diru behar duzu?
Gutxieneko zenbatekoa 9.000€

9.000 eta 999.999€ bitarteko zenbateko bat idatzi behar duzu

Zer epetan itzultzeko?
Gehienezko epea 7 urte

urte

7 urteko edo gutxiagoko epea sartu behar duzu

Zure hileko kuota hau izango da

000,00

ITN:

% 4,95

UTB:

% 0,0

Irekiera komisioa (%1,5)

000,00

Ordaintzeko zenbatekoa guztira:

000,00

Online Banka ESKATU ZURE MAILEGUA ONLINE BANKAN Sartu

Lege Oharra

(1) UTBa: % 5,54. Zazpi urtean ordaintzeko 12.000 €-ko maileguaren adibidea: ITNa: % 4,95. Hileko kuota: 169,33 €. Kuotetako batek aldaketaren bat izan lezake ehunenean, adierazitako zorraren zenbatekoaren guztizkoa osatzeko. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 2.223,30 €. Irekitze-komisioa: % 1,5. Maileguaren kostu osoa: 2.403,30 €. Zorraren zenbatekoa guztira: 14.403,30 €. Mailegu beraren adibidea, baina hiru urterako: 359,38 €-ko hileko kuota. Kuotetako batek aldaketaren bat izan lezake ehunenean, adierazitako zorraren zenbatekoaren guztizkoa osatzeko. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 937,77 €. Irekitze-komisioa: % 1,5. Maileguaren kostu osoa: 1.117,77 €. Zorraren zenbatekoa guztira: 13.117,77 €. UTBa: % 6,127. UTBa ezberdina izan daiteke epearen arabera, dagokion irekitze-komisioa dela eta. Gehieneko epea: 7 urte.


(2) ZERO edo ECO energia-kalifikazioa duten autoen kasuan, irekitze-komisioa: % 0. Zazpi urtean ordaintzeko 12.000 €-ko maileguaren adibidea: ITNa: % 4,95. Hileko kuota: 169,33 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 2.223,30 €. Irekitze-komisioa: % 0. Maileguaren kostu osoa: 2.223,30 €. Zorraren zenbatekoa guztira: 14.223,30 €. UTBa: % 5,54. Nomina edo pentsioa helbideratuta edukitzeko konpromisoa, eta gutxienez lanbide-arteko gutxieneko soldataren parekoa izatea (Gutxieneko zenbatekoa lanbide-arteko gutxieneko soldataren parekoa = 1.000 €-ko nomina edo pentsioa). Erosketetan edo kutxazainetan erabiltzen den eta kuota itzulita ez duen kreditu-txartela. Aurreikuspen/Pentsio Plana, 600 €-tik gorako saldoarekin eta sei hilean behin gutxienez 180 €-ko ekarpenarekin. Kitapen aurreratu partzialaren edo osoaren konpentsazioa: % 1. Amortizazio-datatik muga-egunera bitarteko aldia urtebetekoa edo txikiagoa bada: % 0,5. Eskaintzak balioa izateko, LABORAL Kutxak ohiko arrisku-irizpideen arabera onartu behar du eragiketa, eta dagokion mailegu-poliza sinatu beharko du titularrak. Eskaintzak 2022-06-30a baino lehen eskaturiko 9.000 €-ko edo gehiagoko eragiketetarako balio du. Birfinantzamenduak ez dira sartzen.


(3) 2 hilabeterainoko kuota-zatia itzuliko dizugu, 2022ko maiatzaren 2tik 2022ko uztailaren 31ra bitartean (azken efektu-data: 2022ko abenduaren 31) kanpainaren baldintzak betetzen dituzten auto-poliza (urteko gutxieneko prima: 250 €) edo etxe-poliza (urteko gutxieneko prima: 150 €) berriak kontratatzeagatik. Autoaseguru bat kontratatzeagatik, hilabeteko kuota-zatia itzuliko dizugu (60 € gehienez, kontratatutako poliza bakoitzeko). Etxe-aseguru bat kontratatzeagatik, hilabeteko kuota-zatia itzuliko dizugu (30 € gehienez). Bi produktuak kontratatzeagatik, 2 hilabeteko kuota-zatia itzuliko dizugu poliza guztietan (120 € gehienez autoaseguru guztiak batuta eta 60 € gehienez etxe-aseguru guztiak batuta). Bigarren polizatik aurrera, 2 hilabeteko kuota-zatia itzuliko da poliza guztietan. Bi produktuetako bat kontratatzeagatik, bestea indarrean badago eta ordainketak egunean baditu, poliza berri guztietako 2 hilabeteko kuota-zatia itzuliko dizugu (120 € gehienez auto-aseguru berri guztiak batuta eta 60 € gehienez etxe-aseguru berri guztiak batuta). Kontratatutako primen ordainketak LABORAL Kutxan egon behar du helbideratuta eta primak urtean behin ordaindu behar dira. Kontratazio berrien muga: 1.800 kontratazio auto-aseguruetan, 1.200 kontratazio etxe-aseguruetan eta 200 kontratazio auto- eta etxe-aseguruetan. Ikusi lege-oinarriak.


Aseguru hauen bitartekaria Caja Laboral Bancaseguros SLU da, banka-aseguruetako operadore lotetsia, eta Administrazio Erregistro Berezian inskribatuta dago, OV-0072 klabearekin. Seguros Lagun Aro SA. Erantzukizun zibila eta finantza-ahalmena estalita ditu, indarrean dagoen legeriaren arabera. Gainerako aseguratzaileak kontsultatu hemen: aseguruak.laboralkutxa.com.


×

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.