Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik
Hasiera Partikularrak Finantzaketa Maileguak Finantzatu erosketak saltoki atxikituetan

Finantzatu erosketak saltoki atxikituetan

Finantzatu erosketak saltoki atxikituetan

Erosotasuna eta erreztasuna zure erosketen finantzaketan.

Zerbitzu hau eskaintzen duten saltokietan, egindako erosketak finantzatu ahal izango dituzu, LABORAL Kutxaren bezeroa izan edo ez izan. Saltokian bertan, era azkar eta errazean finantzaketa eskatu, eta ordaindu kuota erosoetan.

Kontsultatu kontratazio-baldintzak saltokian, eta eskatu finantzaketa.

  • Kontratazio-prozesu erraza:

    1. Eman zure datuak saltokian, eta minutu gutxitan erantzungo diote zure finantzaketa-eskaerari.
    2. Sinatu saltokian emango dizuten finantzaketa-kontratua.
    3. Eman saltokian eskatuko dizuten dokumentazioa. Finantzatu beharreko zenbatekoaren araberako izango da. Honako agiri hauek izan daitezke:
      • NANa
      • Azken nomina
      • Helbideratze-kontuaren titulartasunaren frogagiria.
      • Zenbateko handiko eragiketetan: errenta-aitorpena.
    4. Urrats erraz horiek eman ondoren, martxan jarriko dugu zure finantzaketa, eta hileko kuota erosoetan ordaindu ahal izango duzu erosketa.

  • ABANTAILAK:

    -Finantzaketa saltokian bertan egiten da, inora joateko beharrik izan gabe.

    -Finantzaketa azkar lortuko duzu. Minutu gutxitan erantzungo diogu zure eskaerari.

    -Ia ez da dokumentaziorik aurkeztu behar. Eman beharreko dokumentazioa oinarrizkoa da, edozein finantzaketa-eskaeratan aurkeztu ohi dena.

    -Ez duzu LABORAL Kutxaren bezero izan behar. Nahi duzun erakundeko kontuan helbideratu ahal izango duzu kuoten ordainketa.

    -Kuota hileko zein egunetan ordaindu nahi duzun aukeratu ahal izango duzu. Horrela, ordaintzeko ahalmenik handiena duzun hileko egunetara egokitu ahal izango duzu ordainketa.

  • KONTRATATU NAHI DUT

    Produktu hau kontratatzeko, zure erosketa egitera zoazen saltoki atxikira jo behar duzu. Kontratazioaren baldintzak aztertu eta gero, finantzaketa zuzenean saltokian bertan eskatu ahal izango duzu.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.