Visa txartelen kreditua intsuldatzea

Zure txartelaren kreditua erabiltzeko beste era bat eskaintzen dizu, kontu korronteko saldoa gehitzeko
Laboral kutxako Visa Txartelen Kreditua Intsuldatzeko zerbitzu berriak zure txartelaren kreditua erabiltzeko beste era bat eskaintzen dizu, kontu korronteko saldoa gehituta: erraz,eroso eta berehala. Inolako izapiderik gabe eta Online Banka, Kutxazain Automatikoak, Telebanka edo ohiko sukurtsala erabiliz.
Online Banka erabiliz
- Sar zaitez Online Bankan
- Hauta ezazu aukera
- - Txartelak
- - Kreditua txarteletik kontura intsuldatzea
Kutxazaina erabiliz
- Sar itzazu kutxazainean zure txartela eta gakoa
- Hauta ezazu aukera
- - Kontuen arteko intsuldaketa
- - Txarteletik konturako intsuldaketa
Telebanka erabiliz
- Jar zaitez harremanetan telefono bidezko banku-zerbitzuarekin zenbaki honetara deituta: 900 929 029
Gainera, eroso-eroso ordain dezakezu txartelaren bidez, zure beharretarako ordainbiderik egokiena aukeratuta.
Zerbitzua eskuragarri dago Laboarl Kutxako Kreditu Visa txartel guztiekin, Visa Aktiba txartelarekin izan ezik. Eragiketak komisioa sorrarazten du eta bezeroari horren berri emango zaio eragiketa burutu aurretik: % 4, gutxienez 3 €.