HIPOTEKAK Hipoteka Erosoa

Finka ezazu zure hipotekaren erritmoa, kuotaren ordainketa eguna eta kopurua kudeatuz

Zure beharretara moldatzen den hipoteka erosoa.

Kuotak ordaintzeko eguna aukeran

Bezeroarentzako onura: ordainketa eguna aukeratzean, nomina jasotzen duzun eguna edo ondorengo bat aukeratu dezakezu eta horrela berandutzeagatiko interes eta komisioak ekidin ditzakezu.


Urte beteko hasierako kapital-gabealdia

Bezeroarentzako onura: interesak ordaindu daitezke bakarrik, maileguaren hasieran kapitala amortizatu gabe, hasieran bait da gastu gehien izaten den momentua, altzariak erosi, zergak, etxetresnak, erosi berri den etxeko erreformak…

Bitarteko kapital-gabealdiak.

Bi kapital-gabealdi eskatzeko aukera, bakoitza 6 hillabetekoa, bien artean gutxienez urte bat igarotzen den bitartean.
Bezeroarentzako onura: maileguaren interesak bakarrik ordaintzea, beste gastu eta ezbehar batzuei aurre egin ahal izateko (matxurak, ez ohiko gastuak…)

Kuota malgua

Aurrezki ahalmen handiagoko momentuetan (adibidez soldata igoera bat izan ezkero), kuotaren zenbatekoa igo daiteke diru sarrerei egokituz. Baita hipotekaren hileko kuotaren zenbatekoa jeisteko aukera, sinatutako mugaegunetik bezeroak aurreratzen joan ezkero.

Interes-tasaren bonifikazioa

LABORAL Kutxan kontratatutako produktuen arabera interes-tasa bonifikatzeko aukera.

Epea: 30 urtera arte

Hasierako kapital-gabealdia: lehen 12 hilabeteetan interesak bakarrik ordaintzeko aukera duzu; hau da, ez duzu kapitala ordainduko urtebetean. Kapitalaren tarteko gabealdiak: Beste bi gabealdi ere eska ditzakezu, horietako bakoitza 6 hilabetekoa, betiere batetik bestera gutxienez urtebeteko tartea baldin badago. Kuota txikitzeko aukera, aldez aurretik ordaindu bada eta hasierako epea gainditzeko aukerarik gabe. Kuotak hileko zein egunetan ordainduko dituzun aukeratu ahal izango duzu.

 

Laboral Kutxaren iritzia

“Malgutasuna nahi baduzu, horixe izan daiteke zure aukerarik onena: Kuota edonoiz alda dezakezu, ordainketak aurreratzeko eta interes gutxiago ordaintzeko, edo beste gastu batzuei aurre egiteko, eta interes-tasen bonifikazioaz onuratu zaitezke kontratatutako produktuen arabera.”

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.