Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

HIPOTEKAK Hipoteka Egonkorra

HIPOTEKA EGONKORRA. Bizitza aldatuko zaizu, hipoteka ez.

Aldaketarik gabeko hipoteka: lehen urteetan kuota berari eusten dio.

Aldaketarik gabeko hipoteka: eutsi kuota berberari zure hipotekaren lehen 10 urteetan.

Abantailak

Aldaketarik gabeko hipoteka: kuota berberari eusten dio lehen urteetan. Ahaztu itzazu interes-tasen gorabeherak, ordaindu kuota berbera lehen 10 urteetan, Euriborrak gora egin arren.

Ezaugarriak

  • Epea: 30 urterainokoa.
  • Ordaintzeko eguna aukeratzea: zuk aukeratzen duzu komeni zaizuna.
  • Hasierako eta bitarteko kapital-gabealdia: hasieran urtebeteko gabealdia eskaintzen du, eta, ondoren, beste 2 gabealdi, bakoitza 6 hilabetekoa, betiere bi horien artean gutxienez urtebeteko tartea utzita.
Interes-tasa nominala lehen 10 urteetan: % 1,85 • Euriborra + % 0,99etik AURRERA (*) • UTB aldakorra: % 1,966 (**) • IREKIERA KOMISIOA: % 0,50. Hamaikagarren urtetik aurrera % 0,99eko diferentziala izateko baldintzak dira ordainketetan egunean egotea eta LABORAL Kutxarekiko honako lotura hau izatea: *Nomina helbideratuta izatea eta Visa hileko kreditu-txartel baten titularra izatea. *Caja Laboral Banca Segurosen (OBSV) bitartez kontrataturiko etxe-asegurua izatea. *LABORAL KUTXA onuradun duen Caja Laboral Banca Segurosen (OBSV) bitartez kontratatutako bizitza-asegurua edukitzea, eta heriotzagatik eta baliaezintasun absolutuagatik aseguratutako kapitala maileguaren kapitalaren % 50ekoa izatea. *Pentsio Plan batean gutxienez 600 €-ko ekarpen garbia egitea urtero. (**) % 1,966ko UTB aldakorra: 30 hilerako 100.000 €-ko mailegu baterako eta hileko kuotetan ordaintzeko kalkulatu da. Barne hartzen du bizitza-aseguru bat kontratatzea; heriotzagatik aseguratutako kapitala 50.000 eurokoa, 30 urteko gizonezkoarentzat (urteko prima 93,62 euro). Arrisku anitzeko etxe-asegurua, estaldura honekin: edukitzailearen kapitala 100.000 eurokoa eta edukiarena 0 eurokoa (urteko prima 160,20 euro). Kalkulu horretan, honako hauek sartu dira: Gipuzkoan eginiko eragiketa baten Egintza Juridiko Dokumentatuen (EJDen) gaineko Zerga, 0 eurokoa (aldatu egiten da lurraldearen eta egoera pertsonal jakin batzuen arabera), 0 euroko erregistro-gastuak, 306,13 euroko tasazio-gastuak eta 142,18 euroko gestoria-gastuak. % 1,968ko UTB aldakorra, baldin eta aurreko kasuan ez bada inolako produkturik kontratatu, honela kalkulatuta: lehen 10 urteetarako, % 1,85eko interes-tasa nominala, eta hamaikagarren urtetik aurrera, Euriborra gehi % 1,40eko diferentziala. UTB aldakorra kalkulatzeko kontuan hartu da erreferentziazko indizea ez dela aldatzen. Beraz, UTB aldakor hori aldatu egingo da interes-tasen berrikuspenetan. 2018-12-04an BOEn argitaraturiko -% 0,147ko Euriborrarekin egin dira kalkuluak. Interes finkoaren hasierako epealdia amaitutakoan, interes-tasa aldakorra urtero berrikusiko da. Mailegu honek aukerako kapital-gabealdia eskaintzen du (adibidea gabealdirik gabe kalkulatu da). Eskaintza 2018ko abenduaren 31arte egongo da indarrean, etxebizitza erosteko maileguetarako. Maileguaren zenbatekoa etxebizitzaren balioaren % 70erainokoa izango da gehienez, betiere titularren hileko sarreren batura gutxienez 2.500 €-koa bada, maileguaren kuota deskontatu ondoren. Kuota, berriz, eskatzaileen hileko sarreren baturaren % 20 baino txikiagoa izango da. Finantzaketa jasotzeko, LABORAL Kutxaren ohiko onarpen-baldintzak bete behar dira. Eskaintzak Euskal Autonomia Erkidegorako balio du.

Laboral Kutxaren iritzia

"Hipotekaren aurreneko urteak gogorrenak izaten baitira antolatzeko erarik onena. Lehen urtetan zenbat ordainduko duzun jakingo duzu zehazki, interes-tasen eta euriborraren eboluzioa alde batera utzita."

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.