Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik
LABORAL KUTXA PAY APP BERRIA

App LABORAL KUTXA PAY MUGIKORDAINKETA

Saltokietan mugikorraz ordaintzea

Hemendik aurrera, LABORAL Kutxa Pay apparekin mugikorra terminalera hurbilduz ordaindu ahal izango duzu saltokietan, terminalak contactless teknologia badu. Erosotasun osoz, txartela aurkeztu gabe, aparteko kosturik gabe eta segurtasun berarekin.

Conecta NFC y desbloquea tu móvil

Konektatu NFCa eta desblokeatu mugikorra.

Paga con solo acercar el móvil al terminal del comercio

Ordaindu mugikorra saltokiko terminalera hurbilduz besterik gabe.

Si el gasto es superior a 20€ te pedirá introducir el PIN

Gastua 50 eurotik gorakoa bada, PIN zenbakia eskatuko dizu.

Recibirás un sms de confirmación con el detalle de la compra

Berrespen-mezu bat jasoko duzu, erosketaren xehetasunekin.

Mantienes todas las ventajas y condiciones de la tarjeta asociada

Lotutako txartelaren abantaila eta baldintza guztiei eutsiko diezu.

Deskarga ezazu

Jaso ezazu sms bat LK-Pay appa deskargatzeko

LABORAL KUTXA PAY APP BERRIA
Mugikorra baduzu aldean, dirua duzu

Sartu zure mugikorraren zenbakia eta mezu bat jasoko duzu, LK-PAY deskargatzeko:

Sms-a ondo bidali da

Telefono zenbakia ez da zuzena

Ezin da bidali

Datu-babesari buruzko klausula orokorra onartu behar duzu

Doako bidalketa


Erabilgarri dago hemen

  • Google Play

Gaur egun, mugikordainketa, 4.4 bertsioko edo geroagoko Android mugikorretarako dago erabilgarri. Iphone edo beste sistema bat erabiltzen baduzu, telefono mugikorrari itsasten zaion Stickerra irabili dezakezu.

Nola lotu

LG G5

Mugikorrarekin ordaintzea erraza baino errazagoa da

Desblokeatu mugikorra

1. Desblokeatu mugikorra. Gogoan izan mugikorraren NFC aukerak aktibaturik egon behar duela.

Gerturatu mugikorra terminalera

2. Gerturatu mugikorra saltokiko contactless terminalera.

Terminalean PIN zenbakia sartu

3. Eragiketa 50 eurotik gorakoa bada, terminalean PIN zenbakia sartzeko eskatuko dizute.

SMS bat jasoko duzu, eragiketa berresteko

4. SMS bat jasoko duzu, eragiketa berresteko.

Lotutako txartelaren baldintza berberetan egingo da eragiketaren kargua.

5. Lotutako txartelaren baldintza berberetan egingo da eragiketaren kargua (kreditu edo zordunketa bidez).

  • NOLA ERABILI SALTOKIETAN?

    • Desblokeatu mugikorra. Gogoan izan mugikorraren NFC aukerak aktibaturik egon behar duela.
    • Ordainketa egiteko unean eta saltokiko terminalak eskatzen duenean, gerturatu mugikorra terminalera (STra) eta eutsi hor txistu-hots bat egin arte edo eragiketa berretsi arte.
    • Eragiketa 50 eurotik gorakoa bada, lotutako txartelaren PIN zenbakia STan sartzeko eskatuko dizute.
    • Eragiketa amaitutakoan, berrespen-mezu bat jasoko duzu, berorren xehetasunekin.
  • MUGIKORRA GALDU, LAPURTU EDO ALDATUZ GERO

    • Mugikorra galtzen bazaizu edo lapurtzen badizute, blokeatu lotutako txartela, eta, hori ordezkatuko duena jasotzen duzunean, lotu Mugikor bidezko ordainketaren zerbitzura.
    • Mugikorra aldatzen baduzu, aurrena deskargatu Laboral Kutxa Pay appa. Zure Online Bankaren erabiltzailearekin eta pasahitzarekin LK-Payn sartu ostean, aukeratu Mugikor bidezko ordainketa. Orduan, aukeratu zerbitzu horretara lotuko duzun txartela.
  • APPAREN KONFIGURAZIOA ETA ALDERDI TEKNIKOAK

    • 4.4 bertsioko edo geroagoko sistema eragilea eta NFC teknologia duten Android telefonoetarako garatu da mugikor bidezko ordainketa. Baldintza horiek bete ezean, stickerra erabil dezakezu mugikorrarekin ordaintzeko.
    • Eragiketak egiteko STa contactless edo kontakturik gabeko terminala izan beharko da.
    • Mugikorrarekin ordaintzeko ez da Interneterako konexiorik behar, STa eta mugikorra NFC (Near Field Comunication) sistemaren bidez jartzen baitira harremanetan. Bestalde, ez dago LK-Pay appa ireki beharrik ere.
    • Interneterako konexioa LK-Pay appa deskargatzeko edo eguneratzeko soilik beharko da.
    • Mugikor bidezko ordaintzeen kopurua mugatua da, segurtasun-arrazoiak direla medio, eta eguneratu egin ahal izango da LK-Pay aplikazioan. Kontagailua automatikoki eguneratuko da. Ez dago geratzen zaigun eragiketa kopuruaz arduratu beharrik, jakinarazpen bat jasoko baitugu agortzear dagoenean.
  • NOLA ALDATU MUGIKOR BIDEZKO ORDAINKETARI LOTUTAKO TXARTELA?

    Mugikor bidez ordaintzeko, LABORAL Kutxaren txartel baten titularra izan beharra dago, eta txartela mugikor bidezko ordainketa-zerbitzura lotu behar da. Apparen konfigurazioan lotuko da txartela zerbitzura, eta aldatu egin daiteke, behar den guztietan. Lotutako txartelaren baldintzetan egingo dira ordainketak (kreditu edo zordunketa bidez) eta zerbitzu guztiei eutsiko zaie —Travel puntuak, doako aseguruak…—. Ordaintzeko ez dago appean sartu beharrik.

    Behar den guztietan aldatu ahal izango da Mugikor bidez ordaintzeko zerbitzuari lotutako txartela. Horretarako, nahikoa da LK-Pay appera sartu, Mugikor bidezko ordainketa hautatu eta txartela aldatzea.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.