Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

URRUNEKO BANKA APPLE PAY

    Orain Apple Payrekin ordain dezakezu

    Ordaindu modu azkar, erraz eta seguruagoan LABORAL Kutxa txartelarekin, Apple Pay erabiliz.

    Senti zaitez are seguruago zure erosketak egitean.

    Aprobetxatu zure LABORAL Kutxa kreditu-txartelaren abantailak, Apple Payrekin ordainduz. Guztiz seguru eta azkar eros dezakezu denda, app eta webguneetan.

     

    Nola erantsi zure txartela?

    Zure LABORAL Kutxa txartela iPhoneko Apple Payri eransteko, ireki Apple Wallet appa eta ukitu + ikurra, goiko eskuinaldean. Ondoren, zure mugikorrera SMS bidez bidaliko dizuten egiaztapen-kodea sartu behar duzu.

    •  

      Nola konfiguratu Apple Pay beste gailu batzuetan ( https://support.apple.com/es-es/HT204506)

       

      Ikusi «Nola erantsi txartel bat»

      Nola ordaindu?

      Apple Pay da saltokietan, online dendetan eta appetan ordaintzeko modurik azkarrena, errazena eta seguruena

      Ordainketa azkarragoa da, zure gogoko Apple mugikorretik edo gailutik egiten duzunean: ez duzu PIN zenbakirik sartu behar, Face ID eta Touch ID sistemei esker. Aukeratu Apple Payrekin ordaintzea, eta kito. Irabazi denbora erosketa bakoitzean.

      Erabili Apple Pay honelako ikurren bat ikusten duzun lekuetan:

      Nola ordaindu dendetan Touch ID erabiliz Nola ordaindu dendetan Face ID erabiliz
    •  

      ZER DA APPLE PAY?

      Ordaintzeko zerbitzu bat da, Apple gailu bateragarri bat erabiliz azkar, erraz eta seguru erosteko aukera ematen dizuna

      SEGURUA DA APPLE PAYREKIN ORDAINTZEA?

      Guztiz segurua da. Egiten duzun erosketa bakoitzean, Apple Payk berariazko gailu-zenbakia erabiltzen du eta zifratutako transakzio-kode bakarra sortzen du, berehala desagertzen dena.

      Gainera, LABORAL Kutxaren txartel-zenbakia inoiz ez da gordetzen, ez zure gailuan ez Appleren zerbitzarietan, eta ez zaie saltokiei jakinarazten. Hortaz, Apple Pay erabiliz egiten dituzun transakzio guztiak % 100 konfidentzialak dira.

      ZER GAILU DIRA BATERAGARRIAK?

      LABORAL Kutxaren txartela erantsita duen Apple Payk gailu hauek onartzen ditu:

      - iPhone 6 eta ondorengoak

      - AppleWatch, iPhone 5ekin eta ondorengoekin konbinatuta

      - iPad Pro, iPad Air 2 eta iPad mini 3 edo ondorengoak, appetan edo webguneetan

      - Mac, Safari bidez, Apple Pay aktibatua duen iPhone 6 (edo ondorengo modeloak) edo Apple Watch erabiliz

      Gailu bateragarrien zerrenda osoa ikus dezakezu webgune honetan: https://support.apple.com/km207105

       

      ZER TXARTELETAN AKTIBA DAITEKE APPLE PAY?

      LABORAL Kutxaren VISA txartel guztiekin erabil dezakezu Apple Pay

      ZER GERTATZEN DA GALDU EDO LAPURTUZ GERO?

      Zure iPhonea lapurtzen badizute, txartela baliorik gabe utz dezakezu Apple Payn, nahiz eta txartel fisikoa erabiltzen jarraitu. Txartel fisikoa lapurtzen badizute, berriz, txartela ezezta dezakezu eta, zuzenean, Apple Payn ere baliorik gabe geratuko da, txartela erantsitako gailu guztietan.

      NOLA EGIAZTA DITZAKET NIRE AZKEN TRANSAKZIOAK?

      Apple Payrekin egindako transakzio guztiak ikus ditzakezu LABORAL Kutxa appean, zure txartelaren xehetasunak begiratuz. Gainera, Walletean ere azken 10 transakzioak ikus ditzakezu.

      JARRAI DEZAKET TXARTEL FISIKOA ERABILTZEN?

      Bai. LABORAL Kutxaren txartela Apple Wallet appean izanda, erraz, azkar eta seguru ordain dezakezu nahi duzunean eta nahi duzun lekuan, iPhone, Apple Watch edo beste gailu bateragarri bat erabiliz. Edonola ere, LABORAL Kutxaren txartel fisikoak berdin funtzionatuko du.

      KOSTU GEHIGARRIRIK DU APPLE PAYREKIN ORDAINTZEAK?

      Ez, bate ere ez. Apple Pay zerbitzua guztiz doakoa da eta horren bidez egiten dituzun ordainketek ez dute inolako kostu gehigarririk zuretzat.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.