URRUNEKO BANKA KUTXAZAIN-BILATZAILEA
Laboral Kutxaren kutxazainak
Laboral Kutxaren sukurtsal guztiek kutxazain automatikoak dituzte, eguneko 24 orduetan daude erabilgarri eta probintzia ezberdinetan aurkitu ditzakezu.
Zauden lekuan zaudela, aurkitu gertuen duzun Laboral Kutxaren kutxazaina.
Gainera, Laboral Kutxak sukurtsaletatik kanpo kutxazain ugari ditu (Merkataritza-guneetan, Eroski-ren establezimenduetan...).
Akordioa duten entitateen kutxazainak.
LABORAL Kutxa hainbat eta hainbat herrialdetan dago. Hala ere, zauden tokian zaudela gure Sukurtsaletako bat ez baduzu, LABORAL Kutxak akordioa sinatu duen hainbat entitatetako makina bat kutxazain izango duzu eskura. Horrela, dirua ateratzen denean 0.65 euroko komisioa ordaindu beharko da.
Honako hauek dira LABORAL Kutxarekin akordioa hitzartu duten entitateak.
Grupo Caja Rural | ![]() |
Grupo Cajamar | ![]() |
Bankinter | ![]() |
Euro Automatic Cash | ![]() |
Deutsche Bank | ![]() |
Caja de Ingenieros | ![]() |
Caja de arquitectos | ![]() |
CashZone | ![]() |
Targobank | ![]() |
Euronet | ![]() |
Beste kutxazainetan
Gainerako Kutxazainetan (atzerritikoak ezik) Kutxazainaren jabe den erakundeak zerbitzuagatik kobratzen duen zenbatekoa.
Munduko kutxazainak
Zure bidaietan ere, eragiketak erraztasun handiz egin ditzakezu, munduko VISA kutxazain-sarearen bidez.
Zordunketa bidez dirua ateraz gero komisioa 3 eurokoa izango da edo 2 euro gazteen txartelekin (30 urte arte) edo kreditu bidez komisioa %4koa, 3 euroko gutxienekoarekin, izango da.