Kreditu txartela Visa Oro

<h3>Abantailak</h3><p>Txartelaren bidez ordaindutako erosketek Travel puntuak ematen dituzte, Travel Cluben katalogo zabaleko opariez trukatzeko.</p><p>Ordainketa bakoitzarekin Travel puntuak metatzen dira, puntu bat gastatutako 20 euroko.</p><p>Txartelez

Hileko kreditu txartela da eta Visa Clasica txartelaren funtzionamendu berdina du, bainaprestazio gehiago limite eta aseguru aldetik

Abantailak

Txartelaren bidez ordaindutako erosketek Travel puntuak ematen dituzte, Travel Cluben katalogo zabaleko opariez trukatzeko.

Ordainketa bakoitzarekin Travel puntuak metatzen dira, puntu bat gastatutako 20 euroko.

Txartelez egindako gastu guztien xehetasunak jasotzen dituen mugimenduen laburpena hilero jasoko duzu.

Mugikor bidezko ordainketa: Laboral Kutxaren txartelen zerbitzu BERRIAK mugikorraz ordaintzeko aukera ematen du, txartela erabili gabe. Laboral Kutxa txartelen osagarri ezin hobea da, eta ez du kosturik. Horri esker, erosoago egin ahal izango dituzu ordainketak. Informazio gehiago.

Horrez gain, munduan zehar eroso-eroso bidaiatzeko, honako aseguru hauek ere eskaintzen ditu txartelak:

Bidaietan, 1.000.000 eurorainoko doako istripu-asegurua bidaiariarentzat, txartelaren bidez ordaindutako garraio publikoan eginez gero.

Txartelez ordaindutako erosketen zenbatekoa itzultzeko, 6.000 eurorainoko istripu-asegurua.

Atzerriko laguntza medikoa eta ekipajea lapurtu edo hondatzea barne hartzen dituen bidaiako laguntza. Honako estaldura hauek ditu:

  • Atzerriko gastu medikoak.
  • Gaixoak lekualdatzea.
  • Ekipajea galdu edo hondatzea.
  • Ekipajea atzeratzea.
  • Bidaia atzeratzea.
  • Atzerriko laguntza juridikoko gastuak.
  • Premiazko mezuen transmisioa.

Txartela lapurtu edo galduz gero, iruzurrezko erabileraren aurkako aseguruak estaldura eskaintzen du salaketa egin aurreko 72 ordutik aurrera, 150 euroko frankiziarekin.

Ezaugarriak

Mundu zabaleko 12.000.000 saltokitan baino gehiagotan eros daiteke sinadura hutsaren bidez.

Mundu zabalean sakabanatutako 200.000 kutxazain automatikotan dirua atera daiteke eguneko 24 orduetan. Horrez gain, dirua atera daiteke kontuko saldoaren kontra edo kredituan.

Malgutasuna ordaintzeko eran, beti gehien komeni zaizuna aukera dezazun.

Erosketak geroratzeko zerbitzua, 100 eurotik gorako erosketen ordainketa 3, 6,9 edo 12 hilabete atzeratzeko aukera ematen duena, hautatutako ordaintzeko modua edozein dela ere.
Erosketa egin ostean, ordainketa atzeratzea eska daiteke, Online bankaren, kutxazainen, SMSen, Telebankaren edo ohiko sukurtsalaren bidez.

Kreditua intsuldatuz, txartelean eskura dagoen kopurua helbideratze-kontura intsulda daiteke, saldoa berehalakoan handitzeko.
Intsuldaketa Online Bankaren, Telebankaren, kutxazainen edo sukurtsalaren bidez egin daiteke.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.