Kreditu txartela Visa Ikastolak

Hileko kreditu txartela da eta Visa Clasica txartelaren prestazio berdinak ditu, baina haren bidez Laboral Kutxak ikastolei eta euskarari laguntzen die

 

Ezaugarriak

Laguntza honela gauzatzen da:

  • Titularraren txartel bakoitzeko 2,5 € eta onuradunaren txartel bakoitzeko 1 € eta egindako erosketen ehuneko bat emanda.

Mundu zabaleko 12.000.000 saltokitan baino gehiagotan eros daiteke sinadura hutsaren bidez.

Mugikor bidezko ordainketa: Laboral Kutxaren txartelen zerbitzu BERRIAK mugikorraz ordaintzeko aukera ematen du, txartela erabili gabe. Laboral Kutxa txartelen osagarri ezin hobea da, eta ez du kosturik. Horri esker, erosoago egin ahal izango dituzu ordainketak. Informazio gehiago.

Mundu zabalean sakabanatutako 200.000 kutxazain automatikotan dirua atera daiteke eguneko 24 orduetan. Horrez gain, dirua atera daiteke kontuko saldoaren kontra edo kredituan.

Malgutasuna ordaintzeko eran, beti gehien komeni zaizuna aukera dezazun.

Erosketak geroratzeko zerbitzua, 100 eurotik gorako erosketen ordainketa 3, 6, 9 edo 12 hilabete atzeratzeko aukera ematen duena, hautatutako ordaintzeko modua edozein delarik ere.
Erosketa egin ostean, ordainketa atzeratzea eska daiteke, Online Bankaren, kutxazainen, SMSen, Telebankaren edo ohiko sukurtsalaren bidez.

Kreditua intsuldatuz, txartelean eskura dagoen kopurua helbideratze-kontura intsulda daiteke, saldoa berehalakoan handitzeko.
Intsuldaketa Online Bankaren, Telebankaren, kutxazainen edo sukurtsalaren bidez egin daiteke.

Hileko mugimenduen laburpenak gastu guztien xehetasunak jasotzen ditu eta, gainera, txartela beste erakunde batean helbidera dezakezu.

Interneten segurtasunez erosi nahi baduzu, Erosketa Elektroniko Seguruko zerbitzua eskainiko dizugu.

Horrez gain, doako istripu-asegurua eta txartelaren iruzurrezko erabileraren aurkako asegurua ere barne hartzen ditu.

Aseguruak

  • Bidaietan, 300.000 eurorainoko doako istripu-asegurua bidaiariarentzat, txartelaren bidez ordaindutako garraio publikoan eginez gero.
  • Bidaiako laguntza-asegurua.
  • Txartela lapurtu edo galduz gero, iruzurrezko erabileraren aurkako aseguruak estaldura eskaintzen du salaketa egin aurreko 72 ordutik aurrera, 150 euroko frankiziarekin.

Kontuak:

Urteko Kuotak
Titularraren txartelaren kuota gainerako urteetan 29€
Onuradunaren txartelaren kuota gainerako urteetan 18€

Komisioak:

Kutxazainetan dirua kredituz atzeratzeagatiko komisioak
Baldintza operatiboak kutxazainetan ikusi
Kutxazainetan dirua kredituz atzeratzeagatiko komisioak
Laboral Kutxako kutxazainetan % 4 ( gutx 3,00€)
Nazioko eta atzerriko beste sare batzuetako kutxazainetan % 4 ( gutx 3€) + Kutxazainaren jabe den entitateak aplikatutako komisioa eskudirua ateratzeagatik
Kontura kreditua intsuldatzeagatiko komisioa % 4 ( gutx 3€)

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.