KREDITU TXARTELA Visa Aktiba

Astean zehar egindako erosketak hurrengo asteko asteartean zorduntzeko aukera eta Eta kutxazainetan esku-dirua ateratzeko aukera, unean bertan zordunduta

Honako aukera hauek eskaintzen dituen kreditu-txartela da:

  • Astean zehar egindako erosketak hurrengo asteko asteartean zorduntzeko aukera.
  • Eta kutxazainetan esku-dirua ateratzeko aukera, unean bertan zordunduta.

Abantailak

  • Bidaietan, 300.000 eurorainoko doako istripu-asegurua bidaiariarentzat, txartelaren bidez ordaindutako garraio publikoan eginez gero.
  • Txartela lapurtu edo galduz gero, iruzurrezko erabileraren aurkako asegurua.

Ezaugarriak

  • Bezeroak ezin hobeto kontrola ditzake erosketak, asteartero zorduntzen direla jakinda.
  • Asteko laburpenak informazio xehekatua ekartzen du, bezeroak erosketa bakoitzari dagokion zenbatekoaren berri jakiteko.
  • Mundu zabaleko 25 saltokitan baino gehiagotan eros daiteke sinadura hutsaren bidez.
  • Mundu zabalean sakabanatutako 700.000 kutxazain automatikotan dirua atera daiteke eguneko 24 orduetan.
  • Mugikor bidezko ordainketa: Laboral Kutxaren txartelen zerbitzu BERRIAK mugikorraz ordaintzeko aukera ematen du, txartela erabili gabe. Laboral Kutxa txartelen osagarri ezin hobea da, eta ez du kosturik. Horri esker, erosoago egin ahal izango dituzu ordainketak. Informazio gehiago.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.