Via T Teleordainketa

Ibilgailua gelditu gabe bidesaria ordaintzeko aukera ematen duen sistema elektronikoa.
ZER DA VIA-T?
Gailu elektroniko bat da, banku-kontu bati lotuta aukera ematen duena gaitutako ordainlekuetan urrunetik ordaintzea, eroso eta erraz, autoa geratu gabe eta, ilaran egon beharrik ez dagoenez, denbora aurreztuz.
NOLA FUNTZIONATZEN DU?
Autoaren aurreko beirari atxikitzen zaio gailua eta, VIA-T jartzen duen ordainlekuko erreitik pasatzerakoan, berrespen-txistu bat jotzen du; orduan, semaforoa berde jartzen da eta segurtasun-langa ireki egiten da.
NOLA KONTRATA DEZAKET?
Online Bankan edo LABORAL Kutxaren edozein bulegotan.
Via T logotipoa duten autobideetan, ibilgailua gelditu gabe bidesaria ordaintzeko aukera ematen duen sistema elektronikoa da.
Ezaugarriak
- Via T teleordainketa 10 urtera iraungitzen da.
- Berehala ordaintzeko Via T edo hilean ordaintzekoa eska dezakezu.
- Erabiltzeko erraza da: Via T gailua autoan jarri behar duzu, eta Via T anagramarekin identifikatutako ordainlekuek irakurketa elektronikoa egingo dute; horrela, automatikoki gestionatuko da segurtasun-barrera irekitzea eta bidesariaren zenbatekoa ordaintzea.
Abantailak
Via T-ren titular diren Arabako eta Bizkaiko egoiliarrek hobariak dituzte beren probintziako autobideetan.
Bizkaia:
Bizkaian AP-8, MHS eta Artxandako tunelak erabiltzeagatik, gastu-muga hau ezarri da: hilean 35,59€-koa, eta 50,09€-koa AP-8 eta AP-1 autobideak Gipuzkoa eta Araban erabiltzen dituzten bizkaiko gidarientzat.
AP-68 azpiegituraren gastu-muga hilean 35,59 €-koa izango da Bizkaiko gidarientzat Bizkaian, eta 52,09€koa Araban.
Tarifen sistema integralaren onurak izan nahi dituztenek Interbiaken bulegoetan edo www.interbiak.bizkaia.eus web orrian egin behar dute eskaera.
Araba:
AP-01
50 bidaia egiteko hileko tarifa finkoa, 15 euro hilean Etxabarri-Ibiña eta Eskoriatza bitarteko bide-zatietan, eta 60 euro hilean Eskoriatza eta Maltzaga (AP-8 autobidearekiko lotunea) bitartean
AP-68
% 60ko deskontua (BEZa barne) bi ordainleku hauetako batean hasi edo amaitzen den ibilbidean: Laudiokoan, Ziorragakoan, Altubekoan, Subillakoan eta Zanbranakoan. Diru-laguntza jasotzeko eskubidea izateko, erabiltzaileak 15 bidaia egin behar ditu gutxienez hil bakoitzean. Bilbotik Laudiora bitarteko bide-zatia diru-laguntzatik kanpo geldituko da.
Diru-laguntza Aldundiaren bulegoetan eskatu behar da. Informazio gehiago.