Via T Teleordainketa

% 50eko deskontua lehen kuotan, Online Bankaren bidez kontratatzen baduzu.

ZER DA VIA-T?

Gailu elektroniko bat da, banku-kontu bati lotuta aukera ematen duena gaitutako ordainlekuetan urrunetik ordaintzea, eroso eta erraz, autoa geratu gabe eta, ilaran egon beharrik ez dagoenez, denbora aurreztuz.

NOLA FUNTZIONATZEN DU?

Autoaren aurreko beirari atxikitzen zaio gailua eta, VIA-T jartzen duen ordainlekuko erreitik pasatzerakoan, berrespen-txistu bat jotzen du; orduan, semaforoa berde jartzen da eta segurtasun-langa ireki egiten da.

NOLA KONTRATA DEZAKET?

Online Bankan edo LABORAL Kutxaren edozein bulegotan.

Via T logotipoa duten autobideetan, ibilgailua gelditu gabe bidesaria ordaintzeko aukera ematen duen sistema elektronikoa da.

Ezaugarriak

  • Via T teleordainketa 10 urtera iraungitzen da.
  • Berehala ordaintzeko Via T edo hilean ordaintzekoa eska dezakezu.
  • Erabiltzeko erraza da: Via T gailua autoan jarri behar duzu, eta Via T anagramarekin identifikatutako ordainlekuek irakurketa elektronikoa egingo dute; horrela, automatikoki gestionatuko da segurtasun-barrera irekitzea eta bidesariaren zenbatekoa ordaintzea.

Abantailak

Via T-ren titular diren Arabako eta Bizkaiko egoiliarrek hobariak dituzte beren probintziako autobideetan.

Bizkaia: 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, hilean 30 euroko muga ezarriko da AP-8an, Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidean eta Artxandako Tuneletan Via T-rekin ordaindutako gastuan.

Diru-laguntzak jasoko dituzu hiru bideotan eginiko gastuengatik (% 35 itzuliko zaizu 11. bidaiatik aurrera eta % 45, berriz, 26.etik aurrera).

Hobari-sistemaz baliatzeko, Bidesaria sisteman izena emanda egon behar duzu, eta Via T sistemari lotu. Izapide hori online egin daiteke, eta egungo diru-laguntzen sistemari lotutako zein lotu gabeko Via T guztiek egin behar dute. Informazio gehiago

Araba: diru-laguntzak ematen zaizkie AP-1 eta A-68 autobideen erabiltzaileei, eta hilean 25 bidaia edo gehiago egiten dituztenei % 50eko deskontua egiten zaie. Hiru hilean behin egiten dira ordainketak.

Diru-laguntza Aldundiaren bulegoetan eskatzen da. Informazio gehiago.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.