Badakizu zertan bereizten diren ZORDUNKETA eta KREDITU txartelak?
Hona hemen alde nagusia: txartelarekin gastatutako zenbatekoa NOIZ zorduntzen den
ZORDUNKETA-TXARTELetan, erosketak zuzen-zuzenean zorduntzen dira kontuan. KREDITU-TXARTELetan, ordea, hurrengo hilean zorduntzen dira.
KREDITU-TXARTELA | ZORDUNKETA-TXARTELA | |
Kutxazainetik dirua ateratzea | Aukera hauek dituzu:
|
Zenbatekoa zuzen-zuzenean zorduntzen da kontuan. Behar besteko saldoa badago soilik atera dezakezu dirua |
Saltoki eta jatetxeetan ordaindu eta Interneten erostea | Erosketa guztiak ordain ditzakezu, nahiz eta kontuan dirurik ez izan, txartelaren kreditua erabiltzen duzulako | Zenbatekoa zuzen-zuzenean zorduntzen da kontuan. Behar besteko saldoa badago soilik ordain ditzakezu erosketak. |
Noiz ordaintzen dira erosketak | Hurrengo hilaren hasieran, ordainagiri batez edo kuota erosoetan | Erosteko orduan |
Erosketa jakin bat gerora dezakezu | 100 €-tik gorako erosketak 3, 6, 9 edo 12 hiletan ordain ditzakezu | EZ |
Zure kontuaren saldoa handitu nahi al duzu? | Zure txartelaren kreditua kontura eraman dezakezu, nahi duzunean eta nahi duzun bezala erabiltzeko | EZ |
Mugikor bidezko ordainketa | Zure mugikorra saltokiko terminalera hurbilduta besterik gabe ordain dezakezu | Zure mugikorra saltokiko terminalera hurbilduta besterik gabe ordain dezakezu |
Mugatu eta kontrolatu zure hileko gastua | Ez duzu inoiz gastatuko zure txartelarentzat finkatu duzun kreditua baino diru gehiago, baina muga hori nahi duzunean alda dezakezu | Ez dago gastuaren kontrolik |
Travel Club puntuak | Kreditu-txartela Travel Club txartelarekin lotu dezakezu. Horrela, erosketen bidez puntuak lortuko dituzu | EZ |
Txartelari lotutako aseguruak |
|
|
Eta Online Bankaren bidez, zure txartelaren mugimendu guztiak berehala ikusi, mugimendua geolokalizatu, txartela blokeatu eta erosketak geroratu ahal dituzu, erabateko segurtasunarekin.