Dirua txartelik gabe ateratzea

Jada, txartelik gabe atera dezakezu dirua gure kutxazainetan, mugikorrarekin bakarrik
Dirua txartelik gabe atera ahal izateko baldintzak
- Kontsulta eta eragiketetarako Online Banka zerbitzua kontratatuta izatea. Zerbitzua ezin izango da erabili kontsultetarako bakarrik kontratatuta badago.
- Zordunketa-txartel eta/edo kreditu-txartel baten titularra izatea.
- Gure datu-basean mugikorreko zenbakia erregistratuta izatea.
Funtzionamendua
Gure Online Bankaren erabiltzailea bazara, doan atera ahal izango duzu dirua, Online Bankara sartzeko erabiltzailea eta gakoa erabilita eta, zu zarela egiaztatzeko, momentuan bertan mugikorrera bidaliko dizugun beste gako bat sartuta
- Funtzionamendua oso sinplea da. Hemendik aurrera,
botoia ikusiko duzu gure kutxazainetako pantaila guztietan. Aukera hori hautatu ostean, Online Bankara sartzeko erabiltzailea eta gakoa eskatuko zaizkizu. Sisteman identifikatu ostean, kontuko zenbakia eta atera beharreko zenbatekoa adierazi behar dira.
- Azkenik, eta eragiketarekin amaitzeko, mugikorrera SMS bidez eta automatikoki bidaliko dizugun 4 digitutako gakoa sartu beharko duzu pantailan. Aurretiaz zure mugikorreko zenbakia jakinarazi badiguzu bakarrik eskaini ahal izango dizugu zerbitzu hori.
- Funtzionalitate hori gure kutxazainetako eragiketa bat da; beraz, ez da erabilgarria izango beste entitate edo herrialde batzuetan. Gainera, segurtasun-kontuak direla-eta, gehienez ere 300 euro atera ahal izango dituzu eguneko, eta 1.000 euro hilean. Era berean, egunean behin bakarrik atera ahal izango duzu dirua. Momentuz, gure kutxazainen % 80etan ezarri da funtzioa, baina irailean kutxazain guztietan egongo da erabilgarri.
Noiz erabili dezakezu dirua ateratzeko modu berri hau?
- Diru-zorroa etxean ahaztu duzu eta dirua behar duzu edozer gauza erosteko.
- Asteburuan txartela galdu duzu, dirua behar duzu eta sukurtsalak itxita daude.
- Etxetik irten zara eta ez dituzu gauza gehiegi eraman nahi soinean. Aurrerantzean etxean utzi ahal izango duzu txartela, eta dirua behar baduzu, horrela atera ahal izango duzu.
- ... eta abar