ERAGIKETAK Abalak

Bezeroak hirugarrenei aurkez diezaiekeen bermea da.

Bezeroak hirugarrenei aurkez diezaiekeen bermea da. Horren arabera, Laboral Kutxak bere gain hartzen du bezero abalatuak hartutako betebehar guztien erantzukizuna, horrek kontratua bete ezean.

 

Ezaugarriak

Laboral Kutxako bezeroek hainbat abal mota dituzte eskura:

  • Abal teknikoak. Laboral Kutxak bere gain hartzen du bezeroaren erantzukizuna, horrek lehiaketa, enkante, obra-egikaritza edo hornidura-kontratuetan (normalean erakunde publikoen aurrean) hartutako konpromisoak bete ezean.
  • Abal ekonomikoak. Bezeroak, diru kopuru bat epe jakin batean ordaindu behar duenean, Laboral Kutxaren abala eskura dezake. Abal ekonomikoak bi motatakoak izan daitezke:
    • Komertzialak: Salerosketa komertzialek eragindako kopuruen ordainketa abalatzen da (adibidez, etxebizitza edo autoa erostean).
    • Finantzarioak. Erakundeak bere gain hartzen du bere bezeroari beste erakunde batzuek emandako kreditu edo maileguak ordaintzeko erantzukizuna.

Laboral Kutxaren iritzia

"Hirugarrenei aurkez dakiekeen bermerik onena da."

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.