Nomina Multi

Zure nomina Laboral Kutxan helbideratuta baduzu, Nomina Multi zara

Eta ezagutu beste 5 arrazoi gehiago zure nomina helbideratzeko:

1

Credinomina

Lehentasunezko baldintzak eskaintzen dizkizun etxerako mailegua*, 12 nominarainokoa, 7 urtera arte itzultzekoa eta irekiera-komisiori gabe.

2

Seguronomina

Zure nomina doako istripu-aseguru batekin dator, 30 eta 65 urte bitarteko bezeroa izanez gero.

Horrez gain, Seguros Lagun Arok plus bezeroei dagozkien abantaiak aplikatuko dizkizu automatikoki, etxebizitza-aseguruetan eta auto-aseguruetan, inolako kostu gehigarririk gabe, dagoeneko bezeroa bazara edo orain kontratatzen baduzu.

  • Etxebizitza asegurua

    Balio estetikoa GALTZEAREN ondoriozko estaldurak etxeko kaltea edo matxura konpontzea bermatzen du, egokitzapen estetikoa barne. Polizan kontratutako kapitalaren bikoitza izango da kalte bakoitzeko muga.

  • Auto asegurua

    Zirkulazio-istripuek eragindako erabateko ezbeharren kasuan, Arrisku Orotako Modalitate esklusiboak ibilgailuaren berritako balioa bermatzen du lehen hiru urteetan, lehen matrikulaziotik zenbatzen hasita. Berme hori hobetzen dizugu, hau da, ibilgailuaren berritako balioa lau urtera luzatu dugu.

Abantaila horiek Laboral Kutxako nominamultiren bezeroentzat izango dira, betiere Auto edo Etxe poliza Seguros Lagun Aron kontratatuta badute. Abantaila horiek erabiltzeko aukera polizaren baldintza orokorren eta konpainiaren indarraldi eta kontratazio arauen menpe egongo da.Caja Laboral Bancaseguros SLU, bankaseguruetako operadore lotetsia, Administrazio Erregistro Berezian inskribatua, OV-0072 klabearekin. Erantzukizun Zibila eta Finantza Ahalmena indarrean dagoen legediaren arabera estalita daude.Arriskuaren aseguratzaileak:Seguros Lagun Aro S.A. eta Seguros Lagun Aro Vida S.A.

3

Anticiponomina

Nomina baten aurrerakina*, ezusteko gastuei erosotasun osoz aurre egiteko. Hiru hilabeterainoko epea izango duzu itzultzeko, interesik eta komisiorik gabe.

4

Ahorronomina

Zure hileko aurrezki txikiak inbertsio handien interesarekin saritzen ditugu,erabateko eskuragarritasunarekin eta komisiorik gabe.
Hileko gutxieneko sarrera: 30 € -koa. Gehienezkoa: 300 € -koa.

 

5

Extranomina

Abantaila anitzeko produktu honek zozketak, opariak eta finantza-eskaintzak ematen dizkizu, beste abantaila finko batzuez gain, hala nola:

  • Helbideratutako etxeko ordainagiriei* ( argia, gasa, telefonoa& ) erantzutea. Lasai egon zaitezen, zure kontua zorpean geratuz gero, gastu horiek ordainduko ditugu.
  • Visa Clásica* doan, lehenengo urtean. Horrez gain, zure erosketak txartel horrekin ordainduz gero, Travel Club puntuak eta opariak lortuko dituzu.
  • Bezeroaren Kluba. Marka liderren produktu eta zerbitzuetan deskontuak eskaintzen dizkizun klub esklusiboa.
  • * Eskaintzak balioa izan dezan, Laboral Kutxak ohiko arrisku-irizpideen arabera onartu beharko du eragiketa, eta nominak 6 hilabete baino gehiago behar izango ditu helbideratuta.

     

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.