Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik
Hasiera Partikularrak Aurrezkia-Inbertsioa Planak Pentsio planak APA, AURREIKUSPEN PLAN ASEGURATUA

APA, AURREIKUSPEN PLAN ASEGURATUA

Erretiroa inolako arriskurik gabe planifikatu nahi duten eta etorkizunerako errentagarritasun bermatua bilatzen duten pertsonentzat

Indarrean dagoen APA bat duten bezeroek bakarrik agindu ditzakete eragiketak, euren ohizko ekarpenak mantendu edo eteteko.

Erretirorako aurreratzeko sistema osatu honek errentagarritasun bermatua, bizi-aseguruaren lasaitasuna eta pentsio-planen abantaila fiskalak konbinatzen ditu. Pertsona kontserbadoreei dago zuzendua, edo erretiroa gertu dutenei.

Hauxe da pentsio-planekiko edo BGAE-ekiko alde nagusia: muga-egunean errentagarritasun bat bermatu behar dute. Bestalde, helburu bera dute (erretirorako aurreztea), bai eta zerga-sistema bera ere (ekarpenekin urtero desgrabatzea).

    Ezaugarriak:

  • Malgutasuna. Premiaren eta aurrezteko gaitasunaren arabera, aurreztu nahi duen ekarpena aukeratzen du bezeroak, eta nahi duenean alda dezake. Kopuru txikietatik aurrera aurrezteko aukera ematen du, gainera.
    Legeak gehieneko ekarpen batzuk ditu finkatuta, helbide fiskalaren arabera.
  • Erabilgarritasuna. Legeari jarraiki, erretiroa, heriotza, baliaezintasuna eta mendekotasuna dira produktu honetarako aurreikusitako prestazioak. Badira likideziari lotutako supostu berezi batzuk: langabezia eta gaixotasuna. Bestalde, dirua atera egin daiteke, ekarpen bakoitza hamar urteko antzinatasunera iristen denean.
    Mugitu edo intsuldatu ere egin daiteke, beste APA edo aurreikuspen-plan batzuekin (ez BGAE-ekin).
  • Errentagarritasuna. Kontratuak irauten duen bitartean, bermatua du gutxieneko interesa, eta horrek erabateko segurtasuna ematen dio eragiketari. Aurrezkia gorakorra da beti eta ez du finantza-arriskurik. Horrez gain, errentagarritasun osagarria ere lor daiteke, mozkinetan parte hartzearen bidez, eta sei hilean behin jakinarazten da.
  • Zerga-sistema. Planari egindako ekarpenek desgrabatu egiten dute.
    Eskuratzen denean, prestazioak lan-errendimendu gisa ordainduko ditu PFEZn dagozkion zergak.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.