Laboral Kutxa 2045
42 urte edo gutxiago badituzu.
PENTSIO PLAN 2045
Zure belaunaldiaren plana da, 2045 inguruko erretiro-data duten bezeroentzat berariaz sortutakoa.
Zure Pentsio Plan 2045 zorro dibertsifikatua izango du, eta automatikoki eta progresiboki egokituko da erretiroa hartu arte geratzen zaizkizun urteetara, ahalik eta errendimendurik handiena atera diezaiozun eta hilez hil aurreztu beste kezkarik izan ez dezazun. Gainerakoa gure aditu-taldeak egingo du: inbertsioa egokituz joango da, gero eta arrisku txikiagoa izan dezan.
- Irakurketa historikoen arabera, esan dezakegu arrisku handieneko aktiboa (hala nola errenta aldakorra) epe luzera errentagarriagoak izan direla aktibo seguruenak (epe laburrerako errenta finkoa, kasu) baino, lehenengoek gorabeherak (hegazkortasuna) izan arren.
Horregatik, horrelako aktiboetan egiten den inbertsioak pisu handiagoa du hasieran, arrisku handiagoa hartzen baitu aurreztutako zenbatekoa txikia denean eta balizko beheraldietatik errekuperatzeko denbora nahikoa dagoenean. - Errenta finkoarekin, berriz, epemuga jakin batean oinarritutako zorroaren gestioak errentagarritasun handiak ematen ditu hasierako inbertsioetan, eta hegazkortasuna txikituz joaten da epemuga hurbildu ahala.
Inbertsio-eskema horrekin, planaren saldoa handituz doan neurrian eta erretiroa hartzeko denbora gutxiago geratzen den heinean, arriskurik handieneko aktiboen pisua txikituz joango da, eta arrisku txikiagoko beste batzuek ordezkatuko dituzte.
Hortaz, inbertsioen arriskua epe luzean gestionatuz, aukera gehiago izango ditugu arriskurik gabeko edo epe laburragoko inbertsioekin lortuko ez genituzkeen errentagarritasunak lortzeko. Horri esker, aurrezteko esfortzua txikiagoa izan daiteke, metatutako kapitalaren errebalorizazioa gehitu egingo baitzaio ekarpenen zenbatekoari. Halere, baliteke inbertsioen eboluzioa espero bezalakoa ez izatea eta galerak izatea ere.