ESTATUA / NAFARROA
|
A> PENTSIO PLANETARAKO EKARPENAK:
|
Izaera
|
Oinarri orokorra murriztu duen zenbatekoa |
Desgrabazioa-mugak
|
Ekarpenaren gehienezko muga:
- ESTATUAN: Zenbateko hauetatik txikiena: 1.500 € edo laneko irabazien % 30.
- NAFARROAN: Zenbateko hauetatik txikiena: 1.500 € edo laneko irabazien % 30.
|
Desgrabazio-mugak 50 urtetik gorakoentzat:
|
- ESTATUAN: Zenbateko hauetatik txikiena: 1.500 € edo laneko irabazien % 30.
- NAFARROAN: Zenbateko hauetatik txikiena: 1.500 € (baimendutako finantza-muga) edo laneko irabazien % 50 nahiz eta Nafarroako araudiak 5.000 €-rainoko ekarpena onartzen duen.
|
Enpresa ekarpenak
|
Muga bateratua banakako ekarpenekin |
Ezkontidearen aldeko ekarpenak
|
- Ezkontideak ez badu zerga-oinarriaren atal orokorrean txertatzeko errentarik lortzen, edo kopuru hau baino errenta txikiagoak lortzen baditu:
ESTATUAN: 8.000€ NAFARROAN: 8.500€
- Gehienezko ekarpen osagarria:
ESTATUAN: 1.000€ NAFARROAN: 1.000€
|
|
|
B> PRESTAZIOAK:
|
|
Izaera
|
Lan-etekinak |
Erreskateei eta prestazioei aplikatu beharreko atxikipena:
|
Lurralde bakoitzean indarrean dauden atxikipen-tauletan finkatutakoak. |
Irabazien murrizketa(*)
|
ESTATUAN:
- Kapital eran jasotzea:% 100ean integratuko da.
2007/01/01etik aurrera, kapital erako prestazioek ez dute murrizketarik, 2007/01/01a baino lehen sinatutako kontratuei aplikatu behar zaien ondorengo aldi baterako erregimenean ezarritakoa izan ezik. % 40ko murrizketa aplikatuko zaie bi urtetik gorako antzinatasuna duten ekarpenetatikeratorritako prestazioei, honako baldintza hauen arabera:
KONTINGENTZIA GERTATU DEN URTEA | % 40KO MURRIZKETA APLIKATZEKO GEHIENEKO EPEA |
2007/01/01a baino lehen |
(*) |
2007, 2008, 2009 eta 2010 |
2018/12/31 |
2011 |
2019/12/31 |
2012 |
2020/12/31 |
2013 |
2021/12/31 |
2014 |
2022/12/31 |
2015 edo ondorengoak |
12/31+ kontingentzia gertatu ondorengo 2 ekitaldi |
(*) 2007/01/01a baino lehen gertatutako kontingentzietatik eratorritako prestazioei 2006/12/31ra bitarte zeuden finantza-erregimena eta zerga-erregimena aplikatuko zaizkie. Erregimen horiei jarraikiz, % 40ko murrizketa aplikatzen zitzaien kapital moduko pentsio-planetatik jasotako erretiroagatiko edo heriotzagatiko prestazioei, baldin eta lehenengo ekarpenetik bi urte baino gehiago igaro baziren (baliaezintasunagatiko prestazioetan ezin da baldintza hori eskatu, hau da, lehenengo ekarpenetik hasita 2 urteko epea igaro izana) Erregimen hori ere aplikatzen zaie 2007/01/01etik aurrera gertatutako kontingentziei, 2006/12/31ra bitarte egindako ekarpenei dagozkien kontingentziei dagokienez.
- Errenta eran jasotzea: % 100ean integratuko da.
NAFARROAN:
- Kapital eran jasotzea:Oro har, prestazioaren % 100 jasoko da.
Salbuespena: Kontingentzia bakoitzagatik jasotako lehen prestazioari % 40ko murrizketa ezarriko zaio, betiere lehen ekarpenetik 2 urte baino gehiago igaro badira (2 urteko epe hori ez da eskatuko baliaezintasunagatik edo mendekotasunagatik emandako prestazioetan) eta kasu honetan gertatzen bada:
- 2018-01-01aren ONDOREN gertatutako kontingentzia. 2017-12-31ra arte egindako ekarpenei dagokien zatiarengatik soilik aplikatu ahal izango da % 40ko murrizketa (edonola ere, prestazioa jasotzen den dataren aurreko urtean egingo ziratekeen ekarpenen zenbatekoa kenduta geratzen den kopuruaren gainean aplikatuko da murrizketa).
- 2017-12-31ren ondoren egindako ekarpenen zatia % 100ean joango da.
- Kontingentzia gertatzen den ekitaldian eta ondorengo bietan jasotzen diren prestazioei soilik aplikatu ahal izango zaie murrizketa hori.
- Errenta eran jasotze: % 100ean integratuko da
|