Planak
Metatu kapitala etorkizunerako, eta, gainera, lortu desgrabazio fiskalak.

Ikusi Pentsio Planen arrisku-adierazleak eta likidezia-alertak, Plan bakoitzaren berariazko informazioan sartuta.
Kontsultatu parte-hartzaileentzako funtsezko datuen agiria Pentsio Plan bakoitzaren esteketan.
ZER DA AURREIKUSPEN EDO PENTSIO PLAN BAT?
Desgrabazio fiskalak egitea eta etorkizuneko pentsioak osatzeko kapitala metatzea ahalbidetzen dituen aurrezki-produktua da.
Aldizka diru-ekarpenen bat egiten da, pentsioaren osagarri izango den kapitala osatzeko.
Bi produktu daude: Pentsio Planak eta Aurreikuspen Planak. Eta biek helburu bera badute ere, Aurreikuspen Planak Euskal Autonomia Erkidegorako produktu esklusiboak dira.
-
Erretirorako aurreztu behar duzu?
Pentsio Sistema Publikoaren iraunkortasunak zalantza handiak sorrarazten ditu, gaur egungo prestazio-mailarekin behintzat. Kezkatzeko arrazoi nagusiak demografikoak dira:
• Bizi-itxaropena luzatzen ari da: Pentsiodunak urte gehiago bizi dira; beraz, urte gehiagotan jasoko dituzte euren pentsioak.
• Jaiotze-tasa, aldiz, oso txikia da: Ondorioz, kotizatzaile gutxiago egongo dira pentsio guztiak ordaintzeko.
Gaur egungo Pentsio Sistema Publikoaren parametroak eratu zirenean, ia hiru kotizatzaile zeuden erretirodun bakoitzeko. Kalkuluen arabera, sistema iraunkorra izateko, bi afiliatu behar dira erretirodun bakoitzeko, baina dagoeneko muga horretatik behera gaude.• Krisi ekonomikoak areagotu egin du desoreka hori, egungo kotizatzaile kopurua txikitu egin baita. Hortaz, Gizarte Segurantzaren kontuak are zailagoak dira. Baina hori arazo koiunturala da. Arazo nagusia bilakaera demografikoa da, eta hori egiturazko arazoa da, krisialdia gainditutakoan ere bere horretan jarraituko duena.
Egoera horrek defizita eragiten du urtero Pentsio Sisteman. Ondorioz, "pentsioen itsulapikoa" nabarmen murriztu da azken urteotan (Gizarte Segurantzako Erreserba Fondoak 2011ren bukaeran zuen saldoaren % 80 baino gehiago erabil da 2012tik 2017ra bitartean).
Beste datu bat: GAUR EGUN erretiroa hartzen dutenei erreparatzen badiegu, ikusiko dugu haien lehen pentsioa azken nominaren % 75 - % 80koa dela. Aitzitik, inguruan begiratuta, ohartuko gara ratio hori % 57koa dela ELGAn (% 49koa Frantzian, % 42koa Alemanian, % 32koa Erresuma Batuan...). Beraz, ikuspegi horretatik ere ez dugu oso etorkizun baikorra ikusten.
Konklusioa: Bai, AURREZTU EGIN BEHAR duzu, zure aurrezki pribatuaren bidez dirusarreren jaitsiera hori konpentsatzeko. Oraina garrantzitsua da, baina geroa ere bai. Zenbat eta lehenago hasi aurrezten, orduan eta txikiagoa izango da egin beharreko ahalegina.
-
Non aurreztu behar da erretirorako?
Aurrezkia helburuen arabera antolatu behar da. Ez dugu berdin aurreztuko oporretarako, epe ertainean saldo bat metatzeko edo erretirorako. Zergatik? Bada, helburu horien artean ezberdintasun handi bat dagoelako: haien EPE MUGA. Ezin ditugu irizpide berberaz gestionatu hain aurrezki-helburu ezberdinak.
Aurreikuspen eta pentsio-planak epe luzerako aurrezpen edo inbertsio produktuak dira. Haien helburua erretiro-pentsio publikoa osatuko duen kapitala metatzea da.
Abantaila handiak dituzte beste produktu batzuen aldean:
• Aurrezteko malgutasuna: Finkatu aldizkako (hileko) aurrezki-plan bati. Plan hori edonoiz handitu, txikitu, eten edo berraktibatu ahal izango duzu. Era berean, nahi adina aparteko ekarpen egin ahal izango duzu.
• Erabilgarritasuna: Helburu nagusia erretiroa prestatzea dela esan badugu ere, egia da, orobat, gertakari jakin batzuk jazoz gero (gaixotasun larria, langabezia, lanerako ezintasuna, mendekotasuna, legean eta araudian finkaturiko irizpideen arabera) metatutako saldoa erabil dezakezula. Bestalde, badira ekarpenaren antzinatasunari lotutako irizpide batzuk ere. Baina, kasu horietatik kanpo, ezin da saldoa erabili erretiroa hartu arte.
• Fiskalitatea: Planean urtero jarritako zenbatekoek onura fiskalak izaten dituzte, zure PFEZ aitorpenaren emaitza hobetzeko.
LABORAL Kutxan plan-gama handia dugu, zure egoera eta beharretarako egokiena aukera dezazun.
ZUREKIN EBOLUZIONATUZ DOAZEN PLANAK |
---|
- DIBERTSIFIKATU egin behar duzu. Inbertsioa dibertsifikatuz gero, errentagarritasun handiagoa lortu ahal izango duzu, une bakoitzean hartu beharreko arriskuaren gestio egokiari esker.
Zorro dibertsifikatuaren errentagarritasunak ahalegin txikiagoa eskatzen dizu zeure helburua lortzeko. - Zure planaren epe-mugak bat etorri behar du ZURE ERRETIRO adinarekin. Lehenago esan dugun bezala, ez zenuke berdin aurreztu behar hurrengo oporretarako, bost urte barru auto bat erosteko edo 10, 20 edo 30 urte barru zure pentsioa osatzeko.
Zure plana aukeratzean, honako alderdi hauek hartu behar dituzu kontuan:
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi bazara:
• 42 urte edo gutxiago badituzu, EUSKADIKO PENTSIOAK EPSV 2045 da zure plana
• 43 eta 47 urte bitartean badituzu, EUSKADIKO PENTSIOAK EPSV 2040 da zure plana
• 48 eta 52 urte bitartean badituzu, EUSKADIKO PENTSIOAK EPSV 2035 da zure plana
• 53 eta 57 urte bitartean badituzu, EUSKADIKO PENTSIOAK EPSV 2030 da zure plana
• 58 urte edo gehiago badituzu, EUSKADIKO PENTSIOAK EPSV 2025 da zure plana
Espainiako beste lurralderen batean bizi bazara:
• 42 urte edo gutxiago badituzu, PENTSIO PLAN 2045 da zure plana
• 43 eta 47 urte bitartean badituzu, PENTSIO PLAN 2040 da zure plana
• 48 eta 57 urte bitartean badituzu, PENTSIO PLAN 2030 da zure plana