Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

Oinarrizko ordainketa kontua

 

Eurotako kontu korrontea, erabateko erabilgarritasuna duena eta 2017ko azaroaren 24ko 19/2017 Errege Lege Dekretuak, oinarrizko ordainketa-kontuenak, ordainketa-kontuen lekualdatzearenak eta komisioen konparagarritasunarenak, arautua.

Baldintza hauetakoren bat betetzen duten pertsona fisikoek eskura dezakete kontua:

  • Europar Batasunean legez bizitzea, nahiz eta bizileku finkorik ez izan.
  • Asilo-eskatzaileak izatea
  • Bizileku-baimenik ez izatea, baina, arrazoi juridikoak edo egitezkoak direla eta, kanporaezinak izatea.

Pertsona horiek ezin dute beste ordainketa-konturik izan Espainian, eta beren jarduera komertzialarekin, enpresarekin edo lanbidearekin loturarik ez duen helburuarekin jardun behar dute.

 

EZAUGARRIAK:

  • Kontua kontratatzeko ez da entitatearen beste produkturik edo zerbitzurik kontratatu behar.
  • Kontuak titular bat edo gehiago izan ditzake, eta guztiek bete behar dituzte aipatutako baldintzak.
  • Kontuak ez du zorpekorik onartzen.
  • Oinarrizko ordainketa-kontuari lotutako zerbitzuak:
    • Kontua ireki, erabili eta ixtea.
    • Eurotako eskudiruzko funtsak gordailutzea.
    • Eskudirua ateratzea Espainian edo Europar Batasuneko beste estatu batzuetan kokatutako LABORAL Kutxaren bulegoetan edo kutxazain automatikoetan. LABORAL Kutxak bezeroari egotzi ahal izango dizkio LABORAL Kutxarenak ez diren kutxazainetan eskudirua ateratzeagatik hirugarren erakunde bati ordaindutako komisioak edo gastuak.
    • Ordaintzeko eragiketak egitea zordunketa-txartelaren bidez, Europar Batasuneko lineako ordainketak barne.
    • Eurotan ordaintzeko eragiketak egitea Europar Batasunaren barruan, LABORAL Kutxaren bulegoetan edo haren lineako zerbitzuen bidez. Helbideratutako zordunketen ordainketak eta transferentziak izan daitezke eragiketa horiek, baita transferentzia-agindu iraunkorrak betetzeko ordainketak ere.
  • Kontuak ez du libretarik

 

KOMISIOAK ETA GASTUAK:

Mantentze-komisioa: 9 € hiru hilean behin*

Komisioak honako hauek hartzen ditu barne:

  • Zordunketa-txartel bat jaulki eta mantentzea.
  • Eurotako 120 ordainketa-eragiketaraino, urtean, Europar Batasunaren barruan, LABORAL Kutxaren bulegoetan edo haren lineako zerbitzuen bidez. Helbideratutako zordunketen ordainketak eta transferentziak izan daitezke eragiketa horiek, baita transferentzia-agindu iraunkorrak betetzeko ordainketak ere.

Eragiketetan kopuru hori gainditzen duten komisioek edo gastuek ezin dute gainditu, urteko zenbatekoetan, LABORAL Kutxak eragiketa-mota bakoitzarengatik aplikatzen dituen batez besteko komisio edo gastuen zenbatekoa. Batez besteko komisio edo gastu horiek hiru hilean behin argitaratuko ditu Espainiako Bankuak.

* Oinarrizko ordainketa-kontuaren titular guztiek onartua badute zaurgarritasun-egoera edo finantza-bazterketa jasateko arriskua, komisioa 0 €-koa izango da.

 

DOAKO ERREGIMENA

Oinarrizko ordainketa-kontu baten titular eta baimendun guztiek onartua badute egoera bereziki ahula edo finantza-bazterketan erortzeko arriskua, komisioa zero eurokoa izango da:

Bezero bat egoera bereziki ahulean edo finantza-bazterketan erortzeko arriskuan dagoela ulertuko da bi baldintza hauek betetzen direnean:

a) Familia-unitatearen urteko diru-sarrera gordinek muga hauek ez gainditzea:

Eskaera egiten den unean indarrean dagoen 12 ordainketako ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa halako 2, familia-unitate batean sartuta ez dauden pertsonak badira.

Adierazle hori halako 2,5, 4 kidetik beherako familia-unitateen modalitateetako batean sartutako pertsonak badira.

Adierazle hori halako 3, 4 kideko edo gehiagoko familia-unitate batean edo, indarrean dagoen araudiaren arabera, familia ugariaren izaera onartua duen familia-unitate batean sartutako pertsonak badira

Adierazle hori halako 3, ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila duen pertsona bat duten familia-unitateak badira. Desgaitasun horrek ofizialki onartua izan behar du, Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak edo autonomia-erkidegoetako dagokion organoak emandako ebazpenaren bidez.

b) Familia-unitatea osatzen duten kideetatik batek ere ez izatea ohiko etxebizitza ez den ondasun higiezinen baten gaineko titulartasun zuzen edo zeharkakorik edo eskubide errealik, ezta merkataritza-sozietateen gaineko titulartasun errealik ere.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.