5 AURREZKIA (SIALP)
Aurrezki soluzio erraza, abantaila fiskal handiak eskaintzen dituena
Indarrean dagoen 5 AURREZKI (SIALP) bat duten bezeroek bakarrik agindu ditzakete eragiketak, euren ohizko ekarpenak mantendu edo eteteko. |
Aurrezki-plan hau bezeroaren beharrei egokitzen zaie: ekarpenak malgutasun osoz egin daitezke eta erabateko erabilgarritasuna du lehen egunetik.
Gainera, asegurua kontratatzen denetik 5 urte igaro badira erreskatea egiten denera arte, lortutako etekinek ez dute zergarik ordainduko.
- Malgutasuna. Premiaren eta aurrezteko gaitasunaren arabera, aurreztu nahi duen ekarpena aukeratzen du bezeroak, eta nahi duenean alda dezake. Kopuru txikietatik aurrera aurrezteko aukera ematen du, gainera. Gehieneko ekarpena urtean 5.000 €-koa da, legearen arabera.
- Erabilgarritasuna. Inolako zigorrik gabe erabat erreskatatzeko edo intsuldatzeko aukera dago lehen unetik. Legeak galarazi egiten ditu erreskate partzialak.
- Errentagarritasuna. Seihileko naturaletan bermaturiko interes-tasak ematen ditu.
- Heriotza. Metatutako aurrezkia gehi % 5 jasoko dute izendatutako onuradunek (500 €-koa da muga).
- Zerga-sistema. Trataera fiskal esklusiboa du; izan ere, onuradun guztiak salbuetsita daude zergak ordaintzetik, baldin eta 5 urte edo gehiago igarotakoan aurrezkia kapital gisa jasotzea aukeratzen bada.
Ezaugarriak:
Erreskatearen unean 5 urte igaro ez badira lehen ekarpenetik, kapital higigarriko errendimenduen pareko zergak ordainduko dira etekinengatik.