Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

PLAN BAT

Helburu bikoitza duen aurrezki-sistema.

Guraso edo aitona-amonek seme-alaba edo bilobei oparirik onena eman ahal izango diete, produktu horri esker: etorkizun ona.

AURREZKI-plan honen helburua da erosotasunez eta malgutasunez seme-alabarentzako, haur besoetakoarentzako edo bilobarentzako aurrezki bat eratzea, 18 urte betetzen dituenean erabil dezan, unibertsitatera joateko, gidabaimena ateratzeko, atzerrira bidaiatzeko…

Bi aukera daude:

  • «Arriskudun» aukera.
    Gurasoetako baten heriotzagatik diru hori ez dela kobratu gabe geratuko bermatzen du; halakorik gertatzen bada, Lagun Aro egingo da ordaintzeko dauden primen kargu. Horrela, gertatzen dela gertatzen dela adingabeak 18 urte betetzen dituenean aurreikusitako kapitala jasoko duela bermatzen da.
  • «Arriskurik gabeko» aukera.
    Aseguratua (gurasoak) hilez gero, adingabeak une horretara bitartean metatutako saldoa gehi aparteko kapital txiki bat (500 €) jasoko du.

Ezaugarriak:

  • Malgutasuna. Premiaren eta aurrezteko gaitasunaren arabera, Plan Batean egin nahi duen ekarpena aukeratzen du bezeroak, eta nahi duenean alda dezake.
  • Iraupena. Plana irekitzen denetik adingabeak 18 bete arte iraungo du. «Arriskudun» aukeran, bost urtez luzatzeko aukera izango da.
  • Likidezia. Kopuruaren zati bat edo osotasuna erreskatatzeko aukera dago.
  • Errentagarritasuna. Gutxieneko interes bermatua du, kontratuak irauten duen bitartean. Horrek segurtasun eta egonkortasun handia ematen du. Horrez gain, errentagarritasun osagarria ere lor daiteke, mozkinetan parte hartzearen bidez, eta sei hilean behin jakinarazten da.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.