ISTRIPUAK OPTIMOA

ISTRIPUAK OPTIMOA

Asegururik osatuena eta malguena

Zerorrek aukera dezakezu zure eta zeure familiaren zirkunstantzia pertsonalen arabera gehien interesatzen zaizun berme eta kapitalen arteko konbinaziorik egokiena. Zure lanbidea eta egiten dituzun bidaiak eta kirola edozein direla ere, zure premietara egokituko gatzaizkizu.

Heriotza, berme zabalak barnean hartuz:

  • Baliaezintasun iraunkor partziala, baremoaren arabera, eta absolutua
  • Baliaezintasun iraunkor absolutua
  • Baliaezintasun iraunkor osoa
  • Laneko baja
  • Ospitaleratzea
  • Osasun-gastuak

Eta zirkulazio-istripua izanez gero:

  • Heriotza.
  • Baliaezintasun iraunkor partziala, baremoaren arabera, eta absolutua.
  • Abantailak

    Gure istripu-aseguruaren abantailak

    • Gabealdirik gabe aseguruaren estalduran
      Kontratuan asegurua indarrean jartzeko ematen den datatik aurrera, polizak eta berme guztiek erabateko indarra izango dute, eta aseguruarentzat kontratatutako iraupenaren barruan egiten den edozein prestazio-erreklamazio hartuko da kontuan.
    • Estaldura mundu osoan, eguneko 24 orduetan.
    • Malgutasuna:
      • Zerorrek aukeratuko duzu kapital aseguratuaren modulua, nahi duzunean aldatzeko aukerarekin, zuk eta zure familiak aseguratzeko dituzuen premien arabera.
      • Onuradunak libreki izenda dezakezu, eta nahi duzunean aldatu.
    • Eroso ordaintzeko aukera
      Zure premien arabera zatitu ahal izango duzu aseguruaren urteko primaren ordainketa, eta ordainketa-modu hori ere, zure premiak aldatu ahala, aldatu egin ahal izango duzu asegurua indarrean dagoen bitartean.
    • Gardentasuna.
      Zure esku jartzen ditugu Baldintza Orokorrak, hau da, asegurua erregulatzeko erabiliko diren oinarrizko alderdi nagusiak ezartzen dituen dokumentua, eta, Baldintza Partikularrekin batera, poliza edo aseguru-kontratua eratzeko balioko dutenak.

Itzuli

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.